2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Ordenantza, arautzen duena udal-mugarteko bide publikoen erabilera. Jendaurreko informazioa
Torralba del Ríoko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Torralba del Ríoko udal-mugarteko bide publikoen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Torralba del Ríon, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2614050