Iragarkia
221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
65/2026 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-sistema eta banakako merezimenduei dagozkien ordainsari gehigarrien esleipena arautzen dituena.
ZIOEN AZALPENA
Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 87.1 artikuluak xedatzen du unibertsitate publikoetako lan-araubideko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-erregimena negoziazio kolektiboaren bidez zehaztuko dela, aplikatu beharreko legeria autonomikoaren esparruan.
Beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio arau-esparru bat arautzea, aplikatu ahal izateko Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle-ikertzaileentzako eta ikertzaileentzako hitzarmen kolektiboa, negoziazio kolektiboaren bidez adostu baitzen.
Halaber, lege organikoak aukera ematen die autonomia-erkidegoei banakako merezimenduei dagozkien ordainsari gehigarriak ezartzeko irakasle eta ikertzaile funtzionario eta lan-araubidekoentzat, irakaslan, ikerlan, ezagutza transferitu eta trukatzeko jarduera, berrikuntza eta kudeaketa-lanaren esparruetan aritzeagatik.
Ordainsari osagarri horiek Gizarte Kontseiluak esleitu behar ditu banaka eta pertsonalki, Gobernu Kontseiluak proposatuta, prozedura garden baten bidez.
Nafarroako Foru Komunitateak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz, bi foru dekretu onetsi zituen: apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen duena, eta apirilaren 20ko 37/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsarien esleipena arautzen duena.
Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa onetsi ondoren, araudi hori eguneratu behar da, arau-esparru orokor berrira egokitzeko.
Hori dela-eta, indargabetzen da apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen araubidea ezartzen duena. Izan ere, foru dekretu hori eman zen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan ezarritako arau-esparrua garatzeko, eta, gaur egun, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak ordeztu du lege organiko hura. Oinarrizko arauketa berriak unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen araubide juridikoa eta kontratazio modalitateak birdefinitu ditu, eta, hortaz, aipatu arau hura mantentzeak ziurgabetasuna ekar lezake aplikatu beharreko araubidea dela-eta; horrenbestez, bidezkoa da hura berariaz indargabetzea, segurtasun juridikoko eta ordenamenduarekiko koherentziako zioak tarteko.
Indargabetzen da, halaber, apirilaren 20ko 37/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkion ordainsarien esleipena arautzen duena, foru dekretu honetan araututakoak ordeztu baitu haren edukia.
Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluak emandako irizpenaren arabera eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko urriaren hogeita batean hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.
Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-erregimena arautzea.
Foru dekretu honen xedea da, halaber, arautzea nola esleituko zaizkien banakako merezimenduei dagozkien ordainsari gehigarriak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileei, funtzionarioak izan zein lan-araubidekoak izan, irakaslan, ikerlan, ezagutza transferitu eta trukatzeko jarduera, berrikuntza eta kudeaketa-lanaren esparruetan aritzeagatik.
II. KAPITULUA.–LAN-ARAUBIDEKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ORDAINSARI-ERREGIMENA
2. artikulua. Soldaten egitura.
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle eta ikertzaileek, beren lansarietan, oinarrizko ordainsarien eta ordainsari osagarrien kontzeptuak izanen dituzte.
Oinarrizko ordainsariak izanen dira soldata, antzinatasuneko osagarria eta aparteko pagak, kasua bada. Foru dekretu honetan ezarritako gainerako ordainsariak osagarriak izanen dira.
2. Kapitulu honetan ezarritako ordainsariak Nafarroako administrazio publikoentzat ezartzen den ehuneko berean handituko dira, salbu eta "hitzarmeneko osagarria" delakoaren kasuan, zeina bigarren eta hirugarren xedapen iragankorretan ezarri baita; osagarri horri foru dekretu honen 2. eranskinean ezarritako zenbatekoak aplikatuko zaizkio ekitaldi bakoitzean.
3. artikulua. Soldata.
Soldata zenbateko berekoa izanen da lan-araubideko irakasle eta ikertzaileen kategoria bakoitzeko langile guztientzat.
Kategoria bakoitzeko soldatak foru dekretu honen I. eranskinean daude ezarrita.
4. artikulua. Antzinatasuneko osagarria.
1. Lan-araubideko irakasle eta ikertzaileek antzinatasuneko osagarri pertsonal bat jasoko dute hiru urteko zerbitzualdiko.
Osagarri hori zehazteko, edozein administrazio publikotan benetan egindako zerbitzu guztiei dagokien denbora konputatuko da, abenduaren 26ko 70/1978 Legeak ezarritako moduan.
2. Osagarriaren zenbatekoa izanen da A taldeko A1 azpitaldeko funtzionarioei dagokiena, salbu eta I. motako irakasle elkartu gisa ari direnen kasuan, haientzat A taldeko A2 azpitaldeko funtzionarioei dagokiena izanen baita. Dedikazioaren araubidea nolakoa den, halakoa izanen da zenbatekoa.
3. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ofizioz ordainduko du antzinatasuneko osagarria, espediente pertsonalean jasotzen diren zerbitzuei dagokiena.
Espediente pertsonalean jasotzen ez diren zerbitzuek ez dute ondorio ekonomikorik sortuko interesdunak haiek aurkeztu eta hurrengo hilabetera arte.
4. Lanaldi partzialean irakaskuntzan aritzen diren eta aldi berean sektore publikoan zerbitzu ematen duten langileei, enplegatu publikoen bateraezintasunei buruzko araudi orokorrean ezarritakoa aplikatuko zaie hirurtekoak jasotzeari dagokionez.
5. artikulua. Aparteko pagak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle eta ikertzaileek aparteko bi paga jasoko dituzte, ekainean eta abenduan, enplegatu publikoen bateraezintasunei buruzko araudi orokorrean ezarritako salbuespenak kontuan hartuta, lanaldi partzialean irakaskuntzan aritzen diren eta aldi berean sektore publikoan zerbitzu ematen duten langileentzat.
Aparteko paga hileko soldata adinakoa izanen da. Aparteko pagan ere sartuko dira antzinatasuneko osagarria eta gainerako osagarriak, funtzionarioen baldintza beretan.
6. artikulua. Kargu akademikoaren osagarria.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle eta ikertzaileek osagarri bat jasoko dute kargu akademikoetan aritzeagatik, eta irakasleen kidegoko funtzionarioek halako karguetan aritzeagatik ezarrita dutena adinakoa izanen da.
7. artikulua. Banakako merezimenduei dagozkien osagarri pertsonalak.
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-araubideko irakasle kontratatuek banakako merezimenduei dagozkien osagarri pertsonalak jasotzen ahalko dituzte irakaslan, ikerlan, ezagutza transferitu eta trukatzeko jarduera, berrikuntza eta kudeaketa-lanaren esparruetan aritzeagatik. Osagarri horiek foru dekretu honen III. kapituluan daude araututa, eta hartan ezarritakoaren araberakoak izanen dira.
2. Irakasle elkartuek eta ordezko irakasleek irakaslan esparruan aritzeagatik bakarrik jasoko dute osagarria, ez besterengatik. Osagarri hori esleituko zaie gainerako irakasle eta ikertzaileentzat ezarritako baldintza beretan. Gauzatutako irakaslanaren araberakoa izanen da, hots, arduraldi osoan ari diren langileek duten irakaslanarekiko proportzionala.
3. Era berean, bai ikertzaile bikain eta finkatuek, bai European Research Council (ERC) delakotik, Ramón y Cajal programatik edo ANDIA programatik datozen ikerketarako laguntzak jasotzen dituzten ikertzaileek, ikerlanaren esparruan, ezagutza transferitu eta trukatzeko jardueran eta berrikuntzaren esparruan aritzeagatik ezarritako osagarria jasotzen ahalko dute, gainerako irakasle eta ikertzaileentzat ezarritako baldintza beretan. Aukera hori beste bikaintasun programa batzuetako ikertzaileei ere zabaltzen ahalko zaie; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak ezarri beharko ditu programa horiek.
III. KAPITULUA.–BANAKAKO MEREZIMENDUEI DAGOZKIEN ORDAINSARIAK
8. artikulua. Osagarrien nolakotasuna.
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileek, funtzionarioak izan zein lan-araubidekoak izan, banakako merezimenduei dagozkien osagarri pertsonalak jasotzen ahalko dituzte irakaslan, ikerlan, ezagutza transferitu eta trukatzeko jarduera, berrikuntza eta kudeaketa-lanaren esparruetan aritzeagatik, bat etorriz Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoan ezarritakoarekin.
2. Osagarri horiek pertsonalak eta banakakoak izanen dira, eta metagarriak eta bateragarriak, foru dekretu honetan ezarritako mugen barruan, betiere.
3. Ordainsari osagarriak kasuan kasuko merezimenduen balorazio positiboa egin ostean esleituko dira, 14. artikuluan ezarritako kasuan salbu.
4. Osagarri horiek banakako merezimenduen arabera esleituko dira, interesdunak eskatuta. Sustapen kasuetan edo kontratuko figura aldatzen denean, dagoeneko eskuratutako tarteak finkatuko dira.
5. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluak proposaturik, ordainsari osagarri horiek esleitzea erabaki beharko du, banakako merezimenduen arabera, foru dekretu honetan ezarritakoarekin bat.
9. artikulua. Osagarrien modalitateak.
Irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien osagarriak, kapitulu honetan araututa baitaude, honelakoak izan daitezke:
a) Irakaslaneko osagarria; banakako merezimenduak saritzen ditu, gauzatutako irakaslanaren gainean egindako balorazioaren arabera.
b) Ikerlan eta transferentziako osagarria; banakako merezimenduak saritzen ditu honako esparru hauetan egindako jardueraren arabera: ikerlana, ezagutza-transferentzia eta -trukea eta berrikuntza.
c) Kudeaketa instituzionalaren osagarria; banakako merezimenduak saritzen ditu Nafarroako Unibertsitatearen kudeaketan izandako arduren arabera.
10. artikulua. Egitura.
1. Ordainsari osagarrien egitura tarte bidezkoa izanen da, foru dekretu honetan ezarritakoarekin bat.
2. Gehienez ere zortzi tarte ordaintzen ahalko dira: irakaslaneko 3 tarte, ikerlan eta transferentziako 3 tarte eta kudeaketa instituzionaleko 2 tarte. Bederatzigarren tarte bat eskuratzen ahalko dute, salbuespenez, ikerlan eta transferentziako osagarriaren laugarren tartea –bikaintasunekoa (foru dekretu honen 13. artikuluan ezarria)– aitortua dutenek.
11. artikulua. Zenbatekoa eta sortzapenak.
1. Tarte bakoitzarengatik 2.270,28 euro jasoko dira urtean. Zenbateko hori hurrengo urteetarako eguneratuko da, Nafarroako administrazio publikoetako langileen ordainsari gehikuntzaren arabera, zeina urtero ezartzen baita Nafarroako aurrekontu orokorren foru legean.
2. Foru dekretu honetan arautzen diren ordainsari osagarrien gehieneko zenbatekoa, urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak aitortutako tarteei artikulu honen 1. puntuan tarte bakoitzeko ezarritako zenbatekoa aplikatzean ateratzen dena izanen da.
3. Ordainsari osagarriak aitortzeko noiz eskatzen den, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera jasoko dira, baita data hori baino geroago aitortzen badira ere, foru dekretu honetan ezarritakoaren arabera aitortu badira, betiere.
12. artikulua. Irakaslaneko osagarria.
1. Irakaslaneko osagarriak irakaslanaren esparruan egin eta positiboki ebaluatutako banakako merezimenduak saritzen ditu, eta egituran, gehienez ere, hiru tarte ditu, metagarriak.
2. Irakaslaneko merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren lehen tartea eskatzen ahalko da irakaskuntzako jarduerari loturik sei urte emandakoan, baldin eta eskatzaileek irakaslaneko merezimenduen osagai bat aitortua badute berariazko osagarrian, irakasle eta ikertzaile funtzionarioen kasuan, edo baldin eta bost urteko irakaslanaren ebaluazio positiboa baldin badute, lan-araubidekoen kasuan.
3. Irakaslaneko merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren bigarren tartea eskatzen ahalko da irakaslanetan hamabi urte emandakoan, baldin eta eskatzaileek irakaslaneko merezimenduen bi osagai aitortuta badituzte berariazko osagarrian, irakasle eta ikertzaile funtzionarioen kasuan, edo baldin eta irakaslanaren bigarren ebaluazio positibo bat baldin badute, lan-araubidekoen kasuan.
4. Irakaslaneko merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren hirugarren tartea eskatzen ahalko da irakaslanetan hemezortzi urte emandakoan, baldin eta eskatzaileek irakaslaneko merezimenduen hiru osagai aitortuta badituzte berariazko osagarrian, irakasle eta ikertzaile funtzionarioen kasuan, edo baldin eta irakaslanaren hirugarren ebaluazio positiboa bat baldin badute, lan-araubidekoen kasuan.
5. Arduraldi osoan eta ebaluazio positiboarekin egindako irakaslanaren baliokidetzat joko da honako egoera hauetan egindakoa:
a) Unibertsitateko kargu akademikoetan: errektorea, errektoreordea eta unibertsitateko idazkari nagusia, eta fakultateko edo eskolako dekanoa edo zuzendaria, hurrenez hurren.
b) Antzeko egoera administratiboetan: unibertsitateko irakasleen zerbitzu berezietako egoerak, administrazio publikoetako ikastetxeetako zerbitzu-eginkizunetako egoerak eta ordezkari sindikal izateagatik irakaslanik egiten ez duten irakasleen egoerak.
13. artikulua. Ikerlan eta transferentziako osagarria.
1. Ikerlan eta transferentziako osagarriak ikerlanaren, ezagutza-transferentzia eta -trukearen eta berrikuntzaren esparruetan egindako banakako merezimenduak saritzen ditu, balorazio baten arabera, eta egituran, gehienez ere, hiru tarte ditu, metagarriak.
2. Ikerlan eta transferentziako merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren lehen tartea eskatzen ahalko da eskatzaileak ebaluazio positibo bat duenean ikerlanaren, ezagutza-transferentzia eta -trukearen eta berrikuntzaren esparruetan egindako jardueraren gainean.
3. Ikerlan eta transferentziako merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren bigarren tartea eskatzen ahalko da eskatzaileak bigarren ebaluazio positibo bat duenean ikerlanaren, ezagutza-transferentzia eta -trukearen eta berrikuntzaren esparruetan egindako jardueraren gainean, baldin eta ebaluazio hori ez bazaio gainjartzen lehen tartea eskuratzeko erabilitakoari.
4. Ikerlan eta transferentziako merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren hirugarren tartea eskatzen ahalko da eskatzaileak hirugarren ebaluazio positibo bat duenean ikerlanaren, ezagutza-transferentzia eta -trukearen eta berrikuntzaren esparruetan egindako jardueraren gainean, baldin eta ebaluazio hori ez bazaie gainjartzen lehen eta bigarren tarteak eskuratzeko erabilitakoei.
5. Ikerlan eta transferentziako merezimenduengatiko ordainsari osagarri arruntaren laugarren tarte bat –bikaintasunekoa– ematen ahalko da, salbuespenez, eskatzaileak horretarako behar den ebaluazio positiboa baldin badauka. Tarte hori ematen ahalko zaie irakaslaneko eta ikerlan eta transferentziako merezimenduengatik gehienez ere ezarri diren sei tarteak lortu dituztenei, baldin eta beren ibilbide akademikoetan bereziki aipagarriak diren merezimenduak frogatu badituzte ikerlanaren, ezagutza-transferentzia eta -trukearen eta berrikuntzaren esparruetan, eta Gobernu Kontseiluak halakotzat hartu baditu.
14. artikulua. Kudeaketa instituzionaleko osagarria.
1. Irakasle eta ikertzaileei ordainsari osagarriak esleitzen ahalko zaizkie kudeaketa instituzionaleko merezimenduengatik, baldin beren jarduneko parte bat Nafarroako Unibertsitateko Publikoko pertsona bakarreko gobernu-karguetan eman badute, zehazki, artikulu honetan adierazten diren karguetan.
2. Kudeaketa instituzionaleko osagarria ordaindu daitezkeen bi tartetan dago egituratuta, gehienez ere; tarte horiek ezin izanen dira metatu pertsona bakarreko gobernu-organo batean baino gehiagotan aritzeagatik.
3. Honela esleituko dira:
–Bi tarte errektore aritzeagatik, pertsona bakarreko organoa baita.
–Tarte bat eta erdi errektoreorde edo idazkari nagusi aritzeagatik, pertsona bakarreko organoak baitira.
–Tarte bat dekano, ikastetxeko zuzendari, departamentuko zuzendari edo ikerketa institutuko zuzendari aritzeagatik, pertsona bakarreko organoak baitira.
4. Tarte horiek aitortzeko halabeharrez eskatuko da aurreko apartuan adierazitako pertsona bakarreko organoetako batean gutxienez hiru urtez aritu izana.
15. artikulua. Osagarriak eskuratzeko prozedura.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak behar den prozedura ezarriko du irakasle eta ikertzaileei banakako merezimenduak aitortzeko, foru dekretu honek ezarritako ordainsari osagarriak eskuratzeko eskubidea ematen baitute.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehen xedapen gehigarria.–Ordainsari osagarriak finkatzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileek jasotzen dituzten ordainsari osagarriak finkatuko dira foru dekretu honek indarra hartzearekin batera. Finkatutako tarteak eskuratzeko kontuan hartu ziren merezimenduak ezin izanen dira berriro ere ebaluatu beste tarte batzuk eskuratzeko.
Bigarren xedapen gehigarria.–Ebaluazio organoa.
Irakaslanaren ebaluazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoak eginen du, eta, aldiz, ikerlan, ezagutza-transferentzia eta -trukearen eta berrikuntzaren esparruetako jarduna Ikerlana Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak ebaluatuko du.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehen xedapen iragankorra.–Kontratupeko irakasle doktoreak.
Kontratupeko irakasle doktoreek lan-araubideko irakasle egonkorren ordainsari berak jasoko dituzte.
Bigarren xedapen iragankorra.–Hitzarmen kolektiboa aplikatzeko osagarria.
Irakasle laguntzaile doktore, irakasle elkartu eta ordezko irakasleen kategorietako langileek, 2026., 2027. eta 2028. ekitaldietan, "hitzarmeneko osagarria" jasoko dute, foru dekretu honen II. eranskinean ezarritako osagarria. 2029an, kategoria profesional bakoitzeko soldatan txertaturik egonen da osagarri horri 2028an zegokion zenbatekoa.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Lan-araubideko irakasle egonkorrak eta unibertsitateko irakasle titularrak parekatzea.
1. Lan-araubideko irakasle egonkorren kategoriako langileek, 2026. eta 2027. ekitaldietan, "hitzarmeneko osagarria" jasoko dute, foru dekretu honen II. eranskinean ezarritako osagarria. 2028. urtetik aurrera, irakasle horien soldata unibertsitateko irakasle titularrentzat ezarritakoa adinakoa izanen da soldata, destinoko osagarria eta berariazko osagarriaren osagai orokorra kontzeptuei dagokienez.
2. Lan-araubideko irakasle egonkorrek, 2027. urtean, unibertsitateko irakasle titularrek berariazko osagarriaren irakaslaneko merezimenduen osagaiaren kontzeptuan jasotzen duten osagarriaren %50 adinako osagarri bat jasotzen ahalko dute, eta beste osagarri bat, irakasle horiek produktibitate osagarriaren kontzeptuan jasotzen dutenaren %50 adinakoa, biak ala biak irakasle horiek jasotzen duten baldintza beretan.
2028. urtetik aurrera, osagarri horiek unibertsitateko irakasle titularrek kontzeptu eta baldintza horietarako jasotzen dituztenak adinakoak izanen dira.
Laugarren xedapen iragankorra.–Osagarri pertsonala, I3 delakoaren ebaluazio positiboagatik.
Lan-araubideko irakasle egonkorren ordainsariak unibertsitateko irakasle titularrek jasotzen dituztenekin parekatuta ez dauden bitartean, lan-araubideko irakasle egonkorrek eskubidea izanen dute, I3 egiaztagiria lortu badute, osagarri pertsonal bat jasotzeko. Osagarri horren zenbatekoa beren soldataren eta unibertsitateko irakasle titular batek jasotzen duenaren arteko aldea izanen da, soldata, destinoko osagarria eta berariazko osagarriaren osagarri orokorraren kontzeptuetan.
Bosgarren xedapen iragankorra.–Emandako zerbitzuak frogatzea, irakaslanetan aritutako aldiak birkalkulatzean konputatu daitezen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, urtebeteko epean, behar den prozedura prestatuko du emandako zerbitzuak baloratzeko eta konputatzeko, irakaslanetan aritutako aldiak birkalkulatze aldera.
Seigarren xedapen iragankorra.–Iraungi beharreko kontratazio modalitateak.
Irakasle kontratatuak, babes harturik Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen araubidea ezartzen duen apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuan, laguntzailearen eta irakasle aritzeko ordezkapen kontratuaren modalitateetan ari badira, jarraian adierazten den soldata jasoko dute kontratu horiek desagertu arte, eta, horrez gain, antzinatasuneko osagarria, gainerako irakasle eta ikertzaileen baldintza beretan.
Laguntzailea | 24.814,44 |
Irakasle aritzeko ordezkapen kontratua | Unibertsitate eskolako irakasle titular baten ordainsaria |
Zazpigarren xedapen iragankorra.–Jarduna, kudeaketa instituzionaleko osagarria jasotzeko.
Foru dekretu honek indarra hartzen duenean, 14. artikuluan aipatutako pertsona bakarreko organoetan aritzeko izendatutakoei aitortuko zaizkie aipatu artikulu horretan ezarritako tarteak, baldin eta organo horietan bi urtez aritu badira gutxienez.
XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA
Indargabeturik gelditzen dira apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen araubidea ezartzen duena, eta apirilaren 20ko 37/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsarien esleipena arautzen duena, eta foru dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Arau garapena.
Ahalmena ematen zaio unibertsitate arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarrean jartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoak izanen ditu 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
I. ERANSKINA.–SOLDATAK
a) Irakasleak.
KATEGORIA | URTEKO SOLDATA |
Lan-araubideko irakasle egonkorra | 37.145,29 euro |
Irakasle laguntzailea doktorea | 30.315,91 euro |
1 4 H motako irakasle elkartua | 6.093,64 euro |
1 3 H motako irakasle elkartua | 4.570,30 euro |
1 2 H motako irakasle elkartua | 3.046,96 euro |
1 1 H motako irakasle elkartua | 1.523,48 euro |
2 4 H motako irakasle elkartua | 7.469,84 euro |
2 3 H motako irakasle elkartua | 5.602,66 euro |
2 2 H motako irakasle elkartua | 3.734,64 euro |
2 1 H motako irakasle elkartua | 1.867,32 euro |
3 4 H motako irakasle elkartua | 9.316,02 euro |
3 3 H motako irakasle elkartua | 6.986,84 euro |
3 2 H motako irakasle elkartua | 4.657,94 euro |
3 1 H motako irakasle elkartua | 2.329,04 euro |
1 4 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 5.223,12 euro |
1 3 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 3.917,40 euro |
1 2 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 2.611,68 euro |
1 1 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 1.305,84 euro |
2 4 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 6.402,72 euro |
2 3 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 4.802,28 euro |
2 2 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 3.201,12 euro |
2 1 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 1.600,56 euro |
3 4 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 7.985,16 euro |
3 3 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 5.988,72 euro |
3 2 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 3.992,52 euro |
3 1 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 1.996,32 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 8 H. | 13.263,63 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 7 H. | 12.316,23 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 6 H. | 11.368,83 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 5 H. | 9.474,02 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 4 H. | 7.579,22 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 3 H. | 5.684,41 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 2 H. | 3.789,61 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 8 H. Publikoa | 11.368,83 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 7 H. Publikoa | 10.556,77 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 6 H. Publikoa | 9.744,71 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 5 H. Publikoa | 8.120,59 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 4 H. Publikoa | 6.496,47 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 3 H. Publikoa | 4.872,35 euro |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 2 H. Publikoa | 3.248,24 euro |
Irakasle bisitaria | NUPeko ohiko gobernu-organoak zehaztuko du |
Irakasle nabarmena | NUPeko ohiko gobernu-organoak zehaztuko du |
b) Ikertzaileak.
Ikertzaile bikaina | Lanaldi osoko katedradun batek oinarrizko soldata, destinoko osagarria eta berariazko osagarri gisa jasotzen duenaren baliokidea |
Ikertzaile finkatua | Lanaldi osoko unibertsitateko irakasle titular batek oinarrizko soldata, destinoko osagarria eta berariazko osagarri gisa jasotzen duenaren baliokidea |
Doktoratu aurreko ikertzailea | Deialdiaren araberakoa, eta men eginez martxoaren 1eko 103/20019 Errege Dekretuan ezarritakoari |
Doktoratu ondoko ikertzailea | Deialdiaren araberakoa edo NUPeko ohiko gobernu-organoak zehaztutakoa, eta, gutxienez ere, irakasle laguntza doktorearen adinakoa |
Ikertzaile nabarmena | NUPeko ohiko gobernu-organoak zehaztuko du |
Proiektuko laguntzailea | 21.822,90 euro |
Proiektuko lankidea | 26.544,10 euro |
Proiektuko lankide doktorea, 1 motakoa | 30.003,87 euro |
Proiektuko lankide doktorea, 2 motakoa | 39.679,50 euro |
2. ERANSKINA.–HITZARMENEKO OSAGARRIA
(Urteko zenbatekoa)
KATEGORIA | 2026 | 2027 | 2028 |
Lan-araubideko irakasle egonkorra | 78,62 | 678,62 | |
Irakasle laguntzailea doktorea | 4.774,88 | 4.974,88 | 4.974,88 |
1 4 H motako irakasle elkartua | 1598,68 | 1884,48 | 2027,37 |
1 3 H motako irakasle elkartua | 1199,17 | 1413,53 | 1520,71 |
1 2 H motako irakasle elkartua | 798,97 | 941,86 | 1.013,30 |
1 1 H motako irakasle elkartua | 399,49 | 470,93 | 506,65 |
2 4 H motako irakasle elkartua | 249,36 | 535,15 | 678,05 |
2 3 H motako irakasle elkartua | 187,03 | 401,39 | 508,56 |
2 2 H motako irakasle elkartua | 124,67 | 267,56 | 339,00 |
2 1 H motako irakasle elkartua | 62,34 | 133,78 | 169,50 |
3 4 H motako irakasle elkartua | 43,66 | 310,99 | 489,20 |
3 3 H motako irakasle elkartua | 32,75 | 233,23 | 366,89 |
3 2 H motako irakasle elkartua | 21,83 | 155,49 | 244,60 |
3 1 H motako irakasle elkartua | 10,92 | 77,75 | 122,30 |
1 4 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 1.370,30 1.615,27 1.737,75 | ||
1 3 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 1.027,86 | 1.211,60 | 1.303,46 |
1 2 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 684,83 | 807,31 | 868,55 |
1 1 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 342,42 | 403,65 | 434,27 |
2 4 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 213,73 | 458,70 | 581,19 |
2 3 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 160,31 | 344,04 | 435,91 |
2 2 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 106,86 | 229,34 | 290,57 |
2 1 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 53,43 | 114,67 | 145,29 |
3 4 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 37,43 | 266,56 | 419,32 |
3 3 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 28,07 | 199,91 | 314,48 |
3 2 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 18,71 | 133,28 | 209,66 |
3 1 H motako irakasle elkartua. Publikoa | 9,36 | 66,64 | 104,83 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 8 H. | 998,01 | 998,01 | 998,01 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 7 H. | 926,72 | 926,72 | 926,72 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 6 H. | 855,43 | 855,43 | 855,43 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 5 H. | 712,86 | 712,86 | 712,86 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 4 H. | 570,82 | 570,82 | 570,82 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 3 H. | 428,41 | 428,41 | 428,41 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 2 H. | 285,14 | 285,14 | 285,14 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 8 H. Publikoa | 855,43 | 855,43 | 855,43 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 7 H. Publikoa | 794,33 | 794,33 | 794,33 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 6 H. Publikoa | 733,23 | 733,23 | 733,23 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 5 H. Publikoa | 611,02 | 611,02 | 611,02 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 4 H. Publikoa | 489,27 | 489,27 | 489,27 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 3 H. Publikoa | 367,21 | 367,21 | 367,21 |
Irakaslanetarako ordezko irakaslea 2 H. Publikoa | 244,41 | 244,41 | 244,41 |
Iragarkiaren kodea: F2613763
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
