220. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena

Jakinarazpena honako honi: NAN zk.15653348P.

Jakinarazten den egintza: 930 Ebazpena, 2026ko urriaren 21ekoa, Berriozarko Udaleko alkate Iker Mariezcurrena Celayarena, Gipuzkoa etorbideko 56. zenbakiko beheko solairuan dagoen nabearen hondoan biltegiratutako altzariak kentzeko aginduari buruzkoa.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, eta, beraz, lege horren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen da iragarki hau.

Entregatzeko ahaleginak egin dira 2026ko urriaren 26an eta 27an.

Jakinarazpenaren testu osoa eta gainerako espedientea interesdunaren eskura daude Berriozarko Udalaren bulegoetan.

Administrazio-egintza honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, argitalpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitalpen hau egin eta hurrengo hilabetearen barruan.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari, hilabeteko epean, hurrengo argitalpenaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia argitaratzen da, legean jasotako xedapenak betez.

Berriozarren, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2614095