217. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 16/2026 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, dolu ofiziala deklaratzen duena Urdan (Toledo) gertatutako tren istripu larria dela-eta.

Gaur, 2026ko urriaren 28an, tren istripu larria gertatu da Urdako (Toledo) geltokiaren parean.

Istripuak ehunka pertsona kaltetu ditu zuzenean, eta baieztatu da dozenaka heriotza egon direla.

Nafarroako Gobernuak nahigabea adierazi nahi du istripu larriarengatik, eta hildakoen senide eta ahaideei doluminak helarazi nahi dizkie. Halaber, zauritutakoei azkar senda daitezen opa die, eta babesa adierazi nahi die biktimei laguntzen eta lanean ari diren pertsona guztiei. Hala, agintzen da Nafarroako bandera haga erdian paratzeko eraikin publiko guztietan, urriaren 29ko 00:00etatik urriaren 31ko 24:00ak bitarte.

Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legearen 5.4 artikuluak ezartzen du Nafarroako lehendakariak dolu-egun ofiziala dekretatzen duenean Nafarroako bandera haga erdian paratuko dela, edo armarrian dolu-xingola duela, eta ezarritako epean betiere.

Horrenbestez,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean dolu ofiziala deklaratzen da. Hala, agintzen da Nafarroako bandera haga erdian paratzeko eraikin publiko guztietan, urriaren 29ko 00:00etatik urriaren 31ko 24:00ak bitarte.

2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2026ko urriaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2614107