2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELORTZIBAR
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen bi plaza. Izendapena
Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialen bi plaza (2.14 eta 2.16 plazak plantilla organikoan) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2025eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an.
Alkateak 2026ko urriaren 19an emandako ebazpen baten bidez, honako izangai hau izendatu zen funtzionario, administrari-ofizialaren 2.16 plaza hutsean aritzeko (C mailakoa):
MARÍA BEGOÑA ORTIGOSA BLASCO
Izendatzeko ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, izendapena argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, izendapena argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Noainen, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2613681