5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda
Paola García Sánchez andreak, Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak,
Aditzera ematen du: Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen dela argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda. Lokal ofizial eta leku publiko horiek Tuterako barruti judizialeko udalek gordeko dituzte, 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeen karietara.
Tuteran, 2026ko urriaren 15ean.–Batzordeko lehendakaria, Paola García Sánchez.
LOKAL OFIZIALAK ETA LEKU PUBLIKOAK HAUTESKUNDE KANPAINAKO EKITALDIAK EGITEKO
Ablitasko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Ablitasko Udalaren Pedro Arellano Sada kultura-etxea, Tutera etorbideko 27an, asteazkenetan arratsaldez 20:30era arte, ostegunetan 20:00etatik aurrera eta ostiraletan arratsaldez 19:45era arte.
–Kartelak: Fueros plazako iragarki-taulak.
Arguedasko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak:
1) La Capilla kulturgunea, San Miguel plazan, astelehenetik larunbatera (biak barne), 19:00etatik aurrera.
2) Kultura-etxea, General Clemente plazan, astelehenetik larunbatera (biak barne), 19:00etatik aurrera.
–Kartelak:
1) Udalak herriko zenbait tokitan paratu dituen informazio-taulak.
2) Garai bateko ur-dekantaziorako biltegiak zeuden eraikina, Ribera pasealekuan.
3) Garai bateko kooperatibaren dolarea zegoen etxea, Bardenas kalean.
Barillasko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: kultura-etxeko ekitaldi aretoa, La Torre kaleko 3an. Egunero, asteko edozein ordutan, aldez aurretik udalari jakinarazita.
–Kartelak: San Miguel plazan paratutako taulak.
Buñuelgo Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: kultura-etxea, Sancho el Fuerte kalean, ordu mugarik gabe.
–Kartelak: San José de Calasanz plazan eta Fueros plazan horretarako paratutako hesiak.
Cabanillasko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Gizarte etxea, Udaletxe plazako 5ean, aldez aurretik udalari eskatuta.
–Kartelak:
1) Erretiratuen klubaren eta liburutegiaren arteko zutabea, San Roque kaleko 26an.
2) San Roque kaleko 8an dagoen eraikineko ataria.
3) Ramón y Cajal kaleko (tokiko errepidea) zutikako farolak edo zutoinak.
Cadreitako Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Julián Aranaz auditoriuma, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.
–Kartelak: El Granero pasealekua (futbol zelaiko bistako adreiluzko pareta) eta osasun etxea (bistako adreiluzko pareta). Hauteskunde propaganda zeloarekin bakarrik itsatsiko da.
Zarrakazteluko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak:
1) Udal liburutegiko ekitaldi aretoa, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara.
2) Kultura-aretoa, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara.
–Kartelak: trinketeko hormak, Elizako plaza ondoan.
Cascanteko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: kultura-etxeko hitzaldi aretoa, San Pedro kaleko 3an, azaroaren 13tik 27ra, biak barne, 20:00etatik aurrera.
–Kartelak: Fueros plazako iragarki-taulak.
Castejóngo Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Castejóngo Udaleko kultura-etxea, Julián Gayarre kaleko 4an, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara.
–Kartelak:
1) Hirigune guztian; horretarako gaitzen diren ohiko tokietan, eraikin publiko nahiz pribatuen fatxadetan izan ezik, non ez den horretarako baimenik.
2) Pankartak eta olanak paratzeko tokia: herriko sarbideak, ez trafikoari ez ikuspegiari trabarik egiten ez zaien lekuetan.
Cintruénigoko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak:
1) Avenida arte-zentroa, José María Ligués kaleko 23an, egunero, 10:00etatik 23:00etara, egun hauetan izan ezik: azaroaren 13an, 14an, 15ean, 16an, 20an, 21ean, 22an eta 23an.
2) San Francisco de Asís patronatuko ekitaldi aretoa, Pablo Rubio etorbideko 13an, egunero, 19:00etatik 23:00etara.
3) Los Paseos, Pablo Rubio etorbidean, egunero, 10:00etatik 22:00etara.
–Kartelak, iragarki-taulak eta banderatxoak:
1) Pablo Rubio etorbideko iragarki-taulak: kioskoko iragarki-taulak eta Otero de Navascués II ikastetxeko iragarki-taulak.
2) Donantes de Sangre kaleko iragarki-taulak: autobus-geltokiko iragarki-taulak.
3) Farolak: 3 farola Arrabal kalean (Donantes de Sangre kaleko bidegurutzearen eta España etorbideko bidegurutzearen artean); 12 farola Constitución etorbidean; 4 farola Estación etorbidean (Donantes de Sangre kaleko bidegurutzearen eta España etorbideko bidegurutzearen artean); 27 farola Pablo Rubio etorbidean; 1 farola Lepanto kalean (Pablo Rubio etorbideko biribilgunearen ondoan); 18 farola Donantes de Sangre kalean; 11 farola Carracascante kalean; 5 farola Merindades etorbidean (trenbideko korridoreko bidegurutzetik Donantes de Sangre kaleko bidegurutzeraino) eta 3 farola Merindades etorbidean (Barón de la de la Torre kaleko bidegurutzetik Estación etorbideko bidegurutzeraino).
4) Trenbideko korridoreko barandak: 200 m Espainia etorbidean (Carracascante kaleko bidegurutzearen eta Pablo Rubio etorbideko bidegurutzearen artean); 45 m Pablo Rubio etorbidearen eta Gigantón parkearen arteko izkinan (ikastetxearen ondoan) eta 350 m Canarias kalean (Arrabal kaleko bidegurutzearen eta Castilla kaleko bidegurutzearen artean).
Corellako udaletxea.
–Lokalak, egunak eta orduak: Gazteen Sormen Etxeko erabilera anitzeko aretoa eta kulturguneko erakusketa aretoa (8 de marzo plaza), ordutegi hauetan: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 22:00etara, eta igandeetan, 16:00etatik 20:00etara.
–Kartelak: Fueros plazako iragarki-taulak.
Cortesko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak:
1) Kultura-etxeko ikus-entzunezkoen aretoa, Fueros de Navarra kalean, egunero, ordu mugarik gabe.
2) "Erretiratuen elkartearen ondoko aretoa" izeneko lokala, Azucarera kaleko 2an, egunero, ordu mugarik gabe.
–Kartelak: Duques de Miranda plazako eta Elizako plazako iragarki-tauletan (horretarako atondutako espazioetan).
Fiteroko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Calatrava zinetokia, San Raimundo pasealekuan. Egunero ordu guztietan.
–Kartelak: San Raimundo pasealekuko kioskoko iragarki-taulak.
Fontellasko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Kultura-etxea, Norte kaleko 17an, 18:00etatik 21:00etara.
–Kartelak: autobus-geltokiko markesina, Konstituzio kalean, udalaren jabetzako etxea, Fueros plazan, argiteria publikoko farolak, udal-igerilekuen instalazioetara sartzeko hesia, "La Constitución" gizarte-aretoko taberna.
Fustiñanako Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak. Erretiratuen klubeko goiko solairuan dagoen gizarte etxea, Fueros plazako 3an.
–Kartelak: "Santos Justo y Pastor" ikastetxe publikoan dagoen iragarki-taula, San Isidro kaleko 25ean.
Melidako Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: erabilera anitzeko eraikineko gela bat (Kale Berria 31), astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 22:00etara.
–Kartelak: Udaletxe plazako harrizko horma.
Monteagudoko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: kultura-etxeko ekitaldi-aretoa, Huerto Mayor kaleko 7an, egunero, ordu mugarik gabe.
–Kartelak: San Francisco Javier plazan paratutako iragarki-taulak.
Murchanteko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak:
1) Kultura-etxea, Fernando Mardones y Angulo kaleko 1ean. Lokala astelehenetik ostiralera erabiliko da, 18:00etatik 21:00etara. Azaroaren 26an eta 27an (osteguna eta ostirala), ezin da lokala erabili, hauteslekuak muntatuko direlako.
2) Gizarte etxea, La Paz kaleko 2an eta 4an, astelehenetik igandera, 18:00etatik 21:00etara.
–Kartelak:
1) Kale Nagusiko 104 zenbakiaren inguruan, kartelak eta propaganda dohainik paratzeko berariazko espazioak instalatuko dira.
Ribaforadako Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak:
1) Udaletxeko erabilera anitzeko gela, astelehenetik igandera, 11:00etatik 21:00etara.
2) Kultura-etxeko sarrerako gela, astelehenetik igandera, 11:00etatik 21:00etara.
3) Ribaforada Arena pabiloia: astelehenetik igandera, 11:00etatik 21:00etara.
–Kartelak: San Francisco Javier plazan eta San Bartolomé ikastetxe publikoko bi sarreretan (Diputación etorbidea eta San Juan kalea) paratutako hesiak.
Tuterako Udaletxea.
–Lokalak, egunak eta orduak:
- Lestonnac gizarte etxeko gaztelekua, San Marcial kaleko 27an.
- Erabilera anitzeko aretoa: 19:30etik 22:00etara.
- Edukiera: 100 besaulki.
- Egunak: azaroaren 16a (astelehena), 18a (asteazkena), 20a (ostirala) eta 23a (astelehena).
- Rúa zentro zibikoa, Rúa kaleko 33an.
- Erabilera anitzeko aretoa: 19:30etik 22:00etara.
- Edukiera: 50 besaulki.
- Egunak: azaroaren 17a (asteartea), 19a (osteguna) eta 24tik 27ra (asteartetik ostiralera).
Gizarte etxeetako bulego-orduen eta -egutegiaren arabera ematen direnez, gizarte etxeak bulego-orduetatik kanpoko erabiltzeko eskaerei indarrean den zerga-ordenantzan jasotako ezohiko irekierako tasak aplikatuko zaizkie, eta entitate eskatzaileak ordainduko ditu tasa horiek, aplikatu beharreko udal araudian araututako baldintzetan.
Gainera, jaiegunetan (igandeetan eta lan-egutegian halakotzat jotzen diren egunetan) lokal hauek ez daude eskuragarri.
–Kartelak, iragarki-taulak eta banderatxoak:
- 1,83 x 1 metroko 13 iragarki-taula, Queiles ibaiaren pasealekuko hormetan paratuko direnak, Yanguas y Miranda kaletik sartu eta bertan.
- 1,83 x 1 metroko 8 iragarki-taula, Padre Lasa plazan paratuko direnak.
- Zutoinak edo farolak, bandera-sistema deitutakoa erabiltzeko: 22 Juan Antonio Fernández kalean, 21 Pamplona pasealekuan, 41 Barrio etorbidean; 39 Queiles pasealekuan; 70 Merindades etorbidean, Merindad de Sangüesa biribilgunetik Merindad de Tudela biribilguneraino (Lor kalearen luzapena); 20 Corellako errepidean, Alfaroko errepideko bidegurutzetik Merindad de Tudela biribilguneraino, eta 19 Zaragoza etorbidean (Cuesta de la Estación bidegurutzetik Europa plazaraino).
Hauteskunde publizitatea dela-eta euskarriak paratzeko farolak erabiltzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
1) Alderdi politiko iragarleek frogatuko dute paratzen dituzten banderatxo guztien erantzukizun zibileko asegurua dutela, gerta daitezkeen ezbeharrak estaltzeko. Hori justifikatzeko, aseguruaren kopia autentifikatua aurkeztu beharko dute Tuterako Udaleko Idazkaritzan (udaletxeko bigarren solairua).
2) Gainera, udal-zerbitzuek ematen dizkieten jarraibideak bete beharko dituzte, eta arduratu beharko dira farolak kontserbatzeari lotutako guztiaz.
3) Publizitatea eta euskarriak 2026ko abenduaren 10a baino lehen kendu beharko dira.
Tulebrasko Udaletxea.
–Lokalak, egunak eta orduak: Kultura-erabileretarako zentroa, Tuterako errepideko 10ean. Egun guztietan, ordu mugarik gabe.
–Kartelak:
1) Udaletxearen aurreko espazio publikoan instalatutako bastidoreak, Tuterako errepideko 2an.
Valtierrako Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Kultura-etxea, Valle de Goñi kaleko 2-4 zenbakietan, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.
–Kartelak:
1) Derechos Humanos plazako iragarki-taulak.
2) "El Palacio" izeneko eraikineko iragarki-taulak.
3) Fueros plazako iragarki-taulak, udaletxearen ondoan.
Alesbesko Udala.
–Lokalak, egunak eta orduak: Alesbesko kultura-etxeko ekitaldi aretoa, Cava kaleko 33an, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:30era.
–Kartelak:
1) "Udal hiltegia" eraikineko paretak, Mesón kaleko 2an.
2) "El Palomar" udalaren futbol zelaiko horman, hegiz hegi Palomar kalera.
3) Eskorta-higiezinaren horma, Virgen del Portal kalean (etxe merkeak); higiezina Victoria Catalán Muñoz andrearen seme-alaba oinordekoena da.
Iragarkiaren kodea: J2613630