2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
S.1 sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena
2026ko urriaren 7ko ohiko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi ziren Villatuertako S.1 sektoreko konpentsazio batzarraren estatutuak, Ega Perfil SLk sustatuak.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Villatuertan, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2613184