2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkatearen 2026ko irailaren 23ko 2026-0078 Ebazpenaren laburpena; ebazpen horren bidez Untzueko Udalaren 2027ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen dira:
Lehena.–2027ko lan-egutegia.
2027ko lan-egutegia onestea Untzueko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 19a, 25a, 26a eta 29a.
–Maiatzaren 1a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 1a eta 12a.
–Abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.
Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2027an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Untzueko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Untzueko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneko lanaldia.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
2027rako onetsitako lan-egutegian, sobera daude 4 egun, 6 ordu eta 40 minutu, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte horiek.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzea.
Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Untzuen, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2612662