214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkatearen 2026ko irailaren 23ko 2026-0080 Ebazpenaren laburpena; ebazpen horren bidez Olorizko Udalaren 2027ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen dira:

Lehena.–2027ko lan-egutegia.

2027ko lan-egutegia onestea Olorizko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a eta 6a.

–Martxoaren 19a, 25a, 26a eta 29a.

–Maiatzaren 1a.

–Abuztuaren 24a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2027an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Olorizko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Oloritzen, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2612642