214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Lankidetza-hitzarmena ibilbide irisgarria eraikitzeko. Informazio publikoa

Leitzako Udalak, 2026ko irailaren 29an egindako bilkuran, toki-erakunde horren eta LHL Erronka Inklusiboa irabazi-asmorik gabeko erakundearen arteko lankidetza-hitzarmena onartzea erabaki zuen, Euskal Herria plazaren eta Elbarren kaleko haur-parkearen artean ibilbide irisgarri bat eraikitzeko.

Horren berri ematen da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48.8 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Leitzan, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2613699