2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Eskola-garraioari buruzko 14. udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2026ko urriaren 7an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:
Eskola-garraioa arautzen duen 14. udal ordenantzaren indargabetzeari hasierako onespena ematea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onartuko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Irurtzunen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2613195