214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantza fiskalen aldaketa 2027rako. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2026ko urriaren 7an egindako bilkuran, hasiera batean onartu du ordenantza fiskalak aldatzea, 2027. urterako tasen eta zerga-tasen tarifak ezartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza fiskalen aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen 2027rako aldaketa behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Irurtzunen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2613194