214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte xedeetarako, 2026. urtean. Laburpena

DDBN kodea: 933532.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/933532).

Deialdiaren oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan daude argitaratuta.

Onuradunak Garinoaingo bizilagunak izanen dira, eta 2026ko abenduaren 11ra arte eskatzen ahalko dute dirulaguntza.

Garinoainen, 2026ko urriaren 5ean.–Ordezko alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2613024