214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren 2026ko irailaren 22ko 2026-0160 Ebazpena, zeinaren bidez Garinoaingo Udalaren 2027ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Lehena.–2027rako lan-egutegia.

2027ko lan-egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

  • Urtarrilaren 1a eta 6a.
  • Martxoaren 19a, 25a, 26a eta 29a.
  • Maiatzaren 1a.
  • Irailaren 8a.
  • Urriaren 11 eta 12a.
  • Azaroaren 1a.
  • Abenduaren 3a, 6a, 7a, 8a eta 25.

Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2027. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2027ko urriaren 11 eta abenduaren 7a, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

–Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.

–Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

–2027rako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 4 egun, 6 ordu eta 40 minutu, eta honela hartu beharko dira:

  • 2027ko urriaren 11 eta abenduaren 7a jaiegunak izanen dira langile guztientzat.
  • Hortaz, 2 egun, 6 ordu eta 40 minutu geratuko dira, eta horiek nahieran hartzen ahalko dituzte langileek.

Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (musika eskola eta haur eskola, besteak beste) beren lan-egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia jakinaraztea ukitutako udal langileei eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Garinoainen, 2026ko irailaren 23an.–Ordezko alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2612633