214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2027. urterako aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Funesko Udalak 2026ko urriaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 5., 6., 7., 15. eta 30. ordenantza fiskalak aldatzea 2027rako, bai eta ordenantza horietako bakoitzean jasotako tasak, prezio publikoak eta herri-aprobetxamenduak ezartzea eta antolatzea ere.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsiko da Funesko Udalaren ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan egin aldaketa 2027rako, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Funesen, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2613594