214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ordezkaritza eskuordetzea

Idazki honen bidez jakinarazten da M.ª Matilde Añón Beamonte andreak, Esteribarko alkateak, ebazpena eman duela 2026ko urriaren 22an, eta Nuria Madotz Ekiza zinegotziari eskuordetu diola Esteribarko Udalak Ibañeta SA asistentzia-sozietatean duen ordezkaritza, eta eskuordetzeak ondorioak izango dituela ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera.

Hori guztia argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) eta 21.7 artikuluetan eta Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betez.

Esteribarren, 2026ko urriaren 23an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2613859