2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Ordenantza, Finantza Laguntzen Toki Plana arautzen duena. Hasierako onespena
Cintruénigoko Udalak, 2026ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Cintruénigoko Udalaren Finantza Laguntzen Toki Plana arautzen duen ordenantza.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, toki-entitatearen iragarki-taulan eta Cintruénigoko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori argitaratuko da, baita ordenantzaren testu osoa ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cintruénigon, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2613223