214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2026ko urriaren 19tik azaroaren 30era izanen dela ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2026ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko azaroaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2612952