222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3418/2026 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, fotokonposizioko ofizialen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 2473/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fotokonposizioko ofizialen bi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3321/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko azaroaren 11n.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 392/2026 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko otsailaren 10ean.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2890/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko urriaren 7an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fotokonposizioko ofizialen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:

–Igoera txanda:

ELÍA BENITO, MAIDER

–Txanda irekia:

ARRASTIO ÁGREDA, AMAGOIA

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Zehaztea izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 23an hartu beharko dutela plazaren jabetza, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

Elía Benito, Maider

Igoera

0000966

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Lehendakaritzako, Gob. Irekiko eta Parl. Harremanetako Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Arrastio Ágreda, Amagoia

Irekia

0000962

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Lehendakaritzako, Gob. Irekiko eta Parl. Harremanetako Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2613827