Iragarkia
214. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4341E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, bizitegi-lurzoruan dauden titulartasun publikoko eraikinak osorik edo partez eraisteko eta botatzeko obrak egiteko. DDBN kodea: 937428.
Etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea (Espainiako Konstituzioaren 47. artikulua) botere publikoek gauzatu behar duten zutabe bat da. Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa du etxebizitzaren arloan (Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikulua), 10/2010 Foru Legean gauzatua.
Etxebizitza babestuaren egungo eskaintzak ez du egun dagoen eskaera betetzen. Landa Etxebizitzen Estrategiaren diagnostikoaren datuen arabera, landa-udalerrien %90ek alokairuko etxebizitzen eskasia intentsitate handiko edo oso handiko arazotzat jotzen du.
Nafarroako Gobernua eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia ahalegin handiak egiten ari dira etxebizitza sozialen eta eskuragarrien parke publikoa handitzeko, hainbat bideren eta ekimenen bidez. Testuinguru horretan kokatzen da laguntzen deialdi hau, zeinaren helburu nagusia baita eraikin zaharkituak, hondatuak edo erabiltzen ez direnak eraistearen ondoriozko lursailak etxebizitzak eta, bereziki, babestutako etxebizitzak eraikitzeko erabil daitezen bultzatzea.
Bultzatze horri dagokionez, adierazi beharra dago Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legeak (DFL) ematen duela dagoeneko gauzatuta dauden edo gauzatzen ari diren jarduketak finantzatzeko aukera, baldin eta funtsak interes publikoko helburu bat lortzeari lotuta geratzen badira.
Alde horretatik, laguntzen asmoa ez da eraikinak bota daitezen bultzatzea, bere horretan, baizik eta dirulaguntzaren bidez konpromiso batzuk ezartzea lursail horiek gerora xede jakin baterako erabiltzeko. Zehazki, onuradun gertatzen den toki-entitateak lurzatia etxebizitzak eraikitzeko erabiltzeko obligazioa hartuko du bere gain; etxebizitza horien %50ek, gutxienez, etxebizitza babestuaren kalifikazioa izan beharko dute, eta epe jakin batean bultzatuko ditu erabilera hori gauzatzeko beharrezkoak diren jarduketak.
Hori dela eta, eraikina dirulaguntza eman aurretik eraisten hasi bada ere, dirulaguntzak benetan eta egiaztatu daitekeen modu batean bultzatzen du prozesua, lurzorua helburu publiko jakin baterako erabili behar izatera lotzen baitu. Izan ere, dirulaguntza honek sustatzen dituen jarduketak nabarmen atzeratuko lirateke finantzaketa publikorik ez balego, edo beste erabilera batzuetara bidera litezke.
Era berean, neurriaren helburu nagusia beste bat bada ere, pertsonen eta ondasunen segurtasuna hobetzen ere laguntzen du, aurri-egoeran dauden edo egiturazko narriadurak dituzten higiezinak ezabatuko direlako. Neurriak, halaber, hiriak berroneratzeko eta hiriguneetako espazio degradatuak berreskuratzeko prozesuak bultzatzen laguntzen du.
Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedienteak tramitatu eta ebatziko baitira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean.
Nafarroako Gobernuak, 2026ko urriaren 7ko Erabakiaren bidez, baimena eman du dirulaguntza deialdi bat banakako ebaluazioaren araubidean izapidetzeko, bizitegi-lurzoruan dauden titulartasun publikoko eraikinak osorik edo partez eraisteko eta botatzeko obretarako, baldin eta jarduketa horiek gauzatzea beharrezkoa bada higiezina aurri-egoeran dagoelako edo arriskutsua denean egiturazko egonkortasunerako eta pertsonen edo ondasunen segurtasunerako. Dirulaguntzaren zenbatekoa 539.000 euro da, 2026ko gastuen aurrekontuko 320000 32100 7609 261402 partidaren kontura ("Toki-entitateentzako dirulaguntzak. Aurri-egoeran dauden eraikinak").
Espedientean jasota daude Etxebizitza Zerbitzuaren proposamen txostena, txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna.
Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta ditudan ahalmenak erabiliz, zeinak eskuratu baititut Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzen deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea, bizitegi-lurzoruan dauden titulartasun publikoko eraikinak 2026an osorik edo partez eraisteko obrak egiteko (ebazpen honen 1. eranskinean jaso dira oinarriak).
2. 539.000,00 euroko gastua baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko "Toki-entitateentzako dirulaguntzak. Aurri-egoeran dauden eraikinak" izeneko 320000 32100 7609 261402 partidaren kargura.
3. Oneste ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketako Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta Idazkaritza Nagusi Teknikora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; halaxe xedatu baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 artikuluan.
Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.
1. ERANSKINA.–2026AN AURRI-EGOERAN DAUDEN EDO SEGURTASUNERAKO ETA EGITURAZKO EGONKORTASUNAREN ALDETIK ARRISKUTSUAK DIREN TITULARTASUN PUBLIKOKO ERAIKINAK ERAISTEKO JARDUKETAK DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIA, LURZATIA ETXEBIZITZA BABESTUAK ERAIKITZEKO ERABILIKO DENEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta helburua.
Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea, banakako ebaluazioaren araubidean. Dirulaguntza horiek bideratuko dira bizitegi-lurzoruan kokatuta dauden eta titulartasun publikokoak diren eraikinak osorik edo partez eraisteko edo botatzeko obretarako, baldin eta jarduketa horiek gauzatzea beharrezkoa bada eraikin horiek aurri-egoeran daudelako edo arriskutsuak direnean pertsonen edo ondasunen segurtasunerako eta egiturazko egonkortasunaren aldetik.
Laguntza hauen helburua da, batetik, segurtasun publikorako arriskutsuak diren egoerak ezabatzen laguntzea eta, bestetik, bizitegi-ehuna berroneratu dadin bultzatzea Nafarroako udalerrietan, nahitaezkoa izanen dela jarduketa horien ondotik babestutako etxebizitzak sustatzea.
Helburu hartarako, eraikina eraistearen ondoriozko lurzatia etxebizitzak eraikitzeko erabili beharko da nahitaez, eta etxebizitza horien guztien %50ek babes publikoko araubideren bat izan beharko du.
2. oinarria.–Jarduketa eta gastu diruz lagungarriak.
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
Diruz lagunduko dira bizitegi-lurzoruan dauden titulartasun publikoko eraikinak osorik edo partez eraisteko jarduketak, baldin eta segurtasuneko, egiturazko egonkortasuneko edo aurri-egoerako arrazoi egiaztatuak badaude.
Inguruabar horiek gertatzen direla egiaztatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko da: udal-txosten teknikoa, betearazteko agindua, aurri-adierazpena, edo teknikari eskudunak emandako beste dokumentu tekniko baliokide bat.
Katalogatutako eraikinak edo babes-araubideren baten eraginpean daudenak ezin izanen dira osorik eraitsi, salbu eta erakunde eskudunak eraispenak gauzatzeko bidezkoa den baimena eman badu. Horrelakoetan, eskatzaileak baimen hori aurkeztu beharko du.
2. Gastu diruz lagungarriak.
Guztizko kostu diruz lagungarritzat hartuko da eraisteko aurrekontu onartuan, txosten teknikoan edo proiektuan jasotako gauzatze materialaren aurrekontua edo, dagoeneko eraitsi diren eraikinen kasuan, likidazioa edo ziurtagiri partziala. Kostua banakatu beharko da, eta, hala badagokio, gastu orokorrak eta mozkin industriala gehituko zaizkio. Kontzeptu horien baturak ezin du izan gauzatze materialaren aurrekontuaren %15 baino handiagoa.
Eraispenari lotutako gastuak ere diruz laguntzen ahalko dira, hala nola proiektuak edo memoriak idazteko kostua eta obrak gauzatzean parte hartzen duten profesionalen ordainsariak. Diruz laguntzen ahalko dira, halaber, nahitaezko ikus-onespenaren gastuak eta eraikuntzatik eratorritako hondakinen kudeaketarenak, baldin eta 2. oinarriko 4. atalean ezarritako datetan gauzatzen badira.
Ez dira kostu diruz lagungarritzat hartuko lizentziei, tasei, zergei edo tributuei dagozkienak. Alabaina, BEZa edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagungarritzat hartzen ahalko da, baldin eta ezin bada erabat edo partez berreskuratu edo konpentsatu.
Baimena ematen da, berariaz, diruz lagundutako jardueraren (eraispena) %100 ere azpikontratatzeko, bat etorrita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoarekin.
3. Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Kontuan izanik entitate onuradun bakoitzeko 30.000 euroko gehieneko muga ezartzen dela, honako hauek dira gehieneko finantzaketa-ehunekoak:
- Kostu diruz lagungarriaren %50.
- Kostu diruz lagungarriaren %70, Landa Etxebizitzen Estrategiako udalerrietan gauzatzen diren jarduketetarako (V. eranskina).
- Kostu diruz lagungarriaren %60, lehentasunez zaharberritu beharreko area batean gauzatzen diren jarduketetarako.
4. Gauzatze aldia.
Oro har, jarduketak 2026ko ekitaldian hasi eta amaitu beharko dira; hala ere, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.1 eta 33.5 artikuluetan ezarritakoarekin bat, diruz laguntzen ahalko dira 2025eko uztailaren 1etik aurrera hasitako jarduketak/proiektuak, baldin eta eskaera aurkezteko egunean erabat gauzatuta eta amaituta badaude. Obra-bukaerako ziurtagiriak izan beharko du eskaera aurkezteko egunekoa edo lehenagokoa, eta, nolanahi ere, 2026ko urriaren 31 baino lehenagokoa.
2025. urtean hasi eta amaitu ziren jarduketak ez dira deialdi honen kargura diruz lagunduko, inola ere.
Dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik egiten diren jarduketak entitate eskatzailearen arrisku eta menturara gauzatuko dira, eta eraisteak edo eskaera aurkezteak ez du inolako eskubiderik sortuko laguntza emateko orduan, baldin eta deialdiaren baldintzak betetzen ez badira edo aurrekontu-esleipena agortzen bada.
3. oinarria.–Onuradunak.
1. Laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira:
Nafarroako toki-entitateak eta horien erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak (baldin eta beren kapital soziala oso-osorik denean toki-entitate horietako batena edo batzuena). Onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte: beren helburu sozialetako edo eskumenetakoetako bat etxebizitzak sustatzea edo hirigintza kudeaketa izatea; dirulaguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeko ardura izatea, eta dagoeneko eraitsi edo bota diren edo etorkizunean eraitsiko edo botako diren higiezinen titularrak izatea.
2. Hauek dira onuradun izateko betebeharrak:
a) Toki-entitateek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez eratuta behar dute.
b) Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debeku egoeretan. Aurreko inguruabar hori dirulaguntza eskaeran egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, deusetan galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egiazkotasuna ikertzeko duen ahalmena.
c) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
d) Eraispenaren ondoriozko lurzatian babes publikoko araubideren bat duten etxebizitzak eraikitzeko konpromisoa.
4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko azaroaren 6an bukatuko da, egun hori barne.
Aurreko atalean adierazitako data gorabehera, 10 egun naturaleko gutxieneko epea bermatuko da betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
2. Eskabideak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren webgunean (https://tramitespersonal.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvenciones-a-entidades-locales-para-la-demolicion-y-derribo-de-edificios-de-titularidad-publica-en-suelo-residencial), dirulaguntza honen tramite-fitxaren bitartez. Eredu normalizatua bete eta entitate eskatzailearen ordezkari akreditatu batek sinatua aurkeztu beharko da.
3. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Dirulaguntza-eskabidearen eredu normalizatua (2. eranskina).
b) Eraitsi beharreko eraikin(ar)en titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
c) Aurri-egoera, egoera txarra edo egonkortasun aldetik eta segurtasunerako arriskua justifikatzen dituen txosten teknikoa.
d) Azalpen-memoria edo eraisteko proiektu teknikoa.
e) Eraikina eraitsi izanaren obra-bukaerako ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak edo teknikari eskudunak sinatua, eskaeraren egunekoa edo lehenagokoa (2026ko urriaren 31koa baino lehenagokoa). Barne hartuko ditu gauzatutako eraispen-obraren neurketak eta zenbatekoa barne.
f) Obrak gauzatu direla justifikatzeko agiriak:
a.–Fakturen zerrenda zenbakitua.
b.–Justifikatzeko epea amaitu baino lehen gastuak benetan ordaindu direla egiaztatzen duten fakturak eta ordainagiriak edo banku-agiriak (transferentziak, laburpenak edo ordainagiriak).
g) Kontratista hautatzeko egiaztapena/erabakia: Ezarritako atalaseak gainditzen dituzten kontratazioak edo azpikontratazioak hirugarrenekin eginez gero, egiaztatu beharko da Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legea betetzen dela.
h) "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" izeneko inprimakia, baldin aldez aurretik aurkeztu ez bada.
i) Ondoriozko lurzatia etxebizitza babestuak sustatzeko erabiltzeko konpromisoaren adierazpena (3. eranskina).
j) Beste laguntza batzuk eman edo eskatzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (4. eranskina).
Dokumenturen bat aurkezten ez bada, zuzentzeko errekerimendua eginen da edo, hala badagokio, eskaera ez da onartuko.
Eskaerako akatsak zuzentzea.
Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu betetzen deialdian eskatutako baldintzak, entitate interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hutsegitea zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Adieraziko zaio, halaber, hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan ebazpena eman ondoren.
Hutsegitea zuzentzen bada, zuzenketa egiten den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat. Horretarako, eskaerak aurkezteko hurrenkerari jarraituko zaio, espedientea osorik dagoen unearen arabera.
5. oinarria.–Laguntzak emateko eta tramitatzeko prozedura.
Laguntza hauek banakako ebaluazioaren araubidearen bidez emanen dira. Horrela, organo kudeatzaileak (Etxebizitza Zerbitzua) espedienteak izapidetu eta ebatziko ditu, sarrera-ordenaren arabera eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Aurrekontu-kreditua agortuz gero, ez da eskaera gehiagorik onartuko, eta ezetsi eginen dira ebatzi gabe gelditzen direnak.
Etxebizitza Zerbitzuak eskaerak ebaluatuko ditu, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari; bertan adieraziko da entitate onuradunek laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
Etxebizitzako zuzendari nagusia da dirulaguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna.
Ebazpena gehienez hilabeteko epean eman eta telematikoki jakinaraziko zaie eskatzaileei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.
6. oinarria.–Bateragarritasuna.
Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek xede eta helburu bererako ematen duten beste edozein laguntzarekin, kasua bada.
Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradun gertatzen diren entitateek zilegi dute Espainiako zein Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzea, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.
Deialdi honetan araututako laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo xede bereko bestelako laguntzekin metaturik, ezin izanen da inola ere izan onuradunak diruz lagundutako jarduketengatik ordaindutakoa baino handiagoa.
7. oinarria.–Aurrekontua.
Deialdi honetako 539.000 euroko gastua 2026ko gastuen aurrekontuko 320000 32100 7609 261402 aurrekontu-partidaren kargura aplikatuko da (2026ko gastu-aurrekontuko "Toki-entitateentzako dirulaguntzak. Aurri-egoeran dauden eraikinak").
8. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
1. Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean pagatuko da, azken likidazioaren kontzeptuan, 2026ko aurrekontu-partidaren kargura. Horretarako, egiaztapen teknikoa eginen zaio lehenago hasierako eskaeran aurkeztutako justifikazio-kontuari.
2. Dirulaguntza justifikatzeko epea eta modua.
Dirulaguntzaren justifikazioa dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztuko da, 4.3 oinarrian ezarritako epean eta moduan.
3. Dirulaguntzaren ordainketa.
Justifikazio-kontua egiaztatu ondoren (4.3 oinarria) eta Etxebizitza Zerbitzuak dirulaguntzaren helburuak bete direla egiaztatzen duen txosten teknikoa eman ondoren, Etxebizitzako zuzendari nagusiak ordainketa-ebazpena emanen du, azken likidazioa ordaintzeko aginduz eta ordainketa-proposamena kontu-hartzailetza delegatuari bidaliz.
Espedientean justifikazio-kontua osorik aurkezten bada eta zuzenketarik behar ez badu, bi ebazpenak elkarren segidan izapidetuko dira, kontabilitate-fiskalizazioa arintzeko.
4. Dirulaguntzaren helburuaren jarraipena egitea eta helburua betetzea.
Espedientea amaitutzat eta behin betikoz itxitzat jotzeko, entitate onuradunak behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkeztu beharko du Etxebizitza Zerbitzuan, dirulaguntza eman eta gehienez ere 2 urteko epean.
Dokumentazioa aztertu eta zuzena dela egiaztatu ondoren, organo kudeatzaileak bukaerako egiaztapen-txosten bat eginen du, non jasoko baita gastua justifikatu dela eta dirulaguntza aurreratua kobratzeko eskubidea eman zuten baldintzak bete direla. Halaber, dagokion likidazio-ebazpena emanen da, eta espedientea artxibatuko da.
EPEEN LABURPENA | |
Dirulaguntza eskabidea | Azaroaren 6ra arte, betiere 10 egun naturaleko epea bermatuta, NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta |
Eraispena gauzatzea | 2025eko uztailaren 1etik eskabidea aurkeztu den egunera arte, gehienez ere 2026ko urriaren 31ra arte |
Eraispenaren amaiera | Dirulaguntza eskatzen den eguna baino lehen eta 2026ko urriaren 31 baino lehen |
Eraispenaren justifikazioa | Dirulaguntza eskatzen den unean |
9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Entitate onuradunak eraispen-jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan gauzatzeko betebeharra du.
b) Berehala jakinaraztea, baita eskaera izapidetu bitartean ere, baldintzetan gertatzen den eta dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekar dezakeen edozein aldaketa. Aldaketa horiek ez jakinaraztea nahikoa arrazoi izanen da espediente bat abiarazteko, ez-betetzea zein izan den zehazteko eta, hala badagokio, bidegabe kobratu diren zenbatekoak itzultzea exijitzeko.
c) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
d) Behin-behineko kalifikazioa eskatzeko betebeharra, dirulaguntza eman den egunetik 2 urteko epean.
2. Ez bada betetzen oinarri arautzaile hauetan, dirulaguntzak emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, aipatu foru legearen 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
3. Etxebizitza Zerbitzuak zilegi izanen du beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egitea, egiaztatzeko benetan gauzatu direla dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak, bai eta, funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.
10. oinarria.–Errekurtsoen araubidea.
Oinarri hau onesteko ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin.
11. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak etxebizitza gaietarako informazio-webgunean (https://tramitespersonal.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvenciones-a-entidades-locales-para-la-demolicion-y-derribo-de-edificios-de-titularidad-publica-en-suelo-residencial) argitaratuko ditu 2026. urtean zehar emandako dirulaguntzak, behar bezala identifikaturik onuradunak eta jasotako kopurua. Halaber, martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretua betetzeko, informazio hori Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko da.
12. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Ebazpen honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.
13. oinarria.–Datuen babesa.
Datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera,Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak tratatuko ditu datu pertsonalak, deialdi honetako laguntzak kudeatzeko. Era berean, jakinarazten da datuak babesteko eskubideak departamentu horretan balia daitezkeela, laguntzen fitxan adierazitako moduan.
14. oinarria.–Ereduzko dokumentazioa.
Jarraian, izapidetze-fasearen arabera entregatu beharreko ereduzko dokumentazioa jasotzen da:
ERANSKINAK | |
2. eranskina | Dirulaguntzaren eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena |
3. eranskina | Eraispen-jarduketa etxebizitza babestuak sustatzera bideratzeko konpromisoa |
4. eranskina | Eskatutako beste laguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena |
5. eranskina | Landa Etxebizitzen Estrategian sartutako udalerrien zerrenda |
2., 3. ETA 4. ERANSKINAK.–AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Dokumentu hauen ereduak izapideen katalogoko fitxan eskuratzen ahalko dira:
–Eskabidea, titulartasun publikoko eraikinak eraisteko laguntzetarako, etxebizitza babestuak egiteko baldintzarekin (2. eranskina).
–Eraistearen ondoriozko lurzatia etxebizitza babestua sustatzera bideratzeko konpromisoa (3. eranskina).
–Beste laguntza edo dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (4. eranskina).
5. ERANSKINA.–LANDA ETXEBIZITZEN ESTRATEGIAKO UDALERRIEN ZERRENDA
Honako taula honetan ageri diren udalerriak ez dira merkatu tentsionatuko zona izendatu eta, horrenbestez, Landa Etxebizitzen Estrategian sartzen dira.
IZENA | NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ERREGISTROKO KODEA | IFZa | HERRIA (aurten) |
Abaigar | 10000 | P3100100A | 77 |
Abartzuza | 20000 | P3100200I | 509 |
Abaurregaina | 30000 | P3100300G | 122 |
Abaurrepea | 40000 | P3100400E | 30 |
Aberin | 50000 | P3100500B | 408 |
Ablitas | 60000 | P3100600J | 2647 |
Adios | 70000 | P3100700H | 193 |
Aguilar Kodes | 80000 | P3100800F | 74 |
Oibar | 90000 | P3100900D | 759 |
Allin | 110000 | P3101100J | 884 |
Allo | 120000 | P3101200H | 1025 |
Ameskoabarrena | 130000 | P3101300F | 729 |
Antzin | 140000 | P3101400D | 368 |
Andosilla | 150000 | P3101500A | 2931 |
Anue | 170000 | P3101700G | 499 |
Añorbe | 180000 | P3101800E | 621 |
Agoitz | 190000 | P3101900C | 3083 |
Araitz | 200000 | P3102000A | 510 |
Aranaratxe | 210000 | P3102100I | 70 |
Arantza | 220000 | P3102200G | 627 |
Arano | 240000 | P3102400C | 108 |
Arakil | 250000 | P3102500J | 990 |
Aras | 260000 | P3102600H | 151 |
Arbizu | 270000 | P3102700F | 1106 |
Artzibar | 280000 | P3102800D | 295 |
Los Arcos | 290000 | P3102900B | 1173 |
Arellano | 300000 | P3103000J | 164 |
Areso | 310000 | P3103100H | 260 |
Arguedas | 320000 | P3103200F | 2310 |
Aria | 330000 | P3103300D | 51 |
Aribe | 340000 | P3103400B | 34 |
Armañantzas | 350000 | P3103500I | 47 |
Arroitz | 360000 | P3103600G | 1063 |
Arruazu | 370000 | P3103700E | 122 |
Artaxoa | 380000 | P3103800C | 1777 |
Artazu | 390000 | P3103900A | 125 |
Atetz | 400000 | P3104000I | 229 |
Aiegi | 410000 | P3104100G | 2582 |
Azagra | 420000 | P3104200E | 3740 |
Azuelo | 430000 | P3104300C | 29 |
Bakaiku | 440000 | P3104400A | 342 |
Barasoain | 450000 | P3104500H | 603 |
Barbarin | 460000 | P3104600F | 46 |
Bargota | 470000 | P3104700D | 237 |
Barillas | 480000 | P3104800B | 238 |
Basaburua | 490000 | P3104900J | 819 |
Beire | 510000 | P3105100F | 276 |
Beraskoain | 520000 | P3105200D | 124 |
Berbintzana | 530000 | P3105300B | 667 |
Bertizarana | 540000 | P3105400J | 679 |
Betelu | 550000 | P3105500G | 379 |
Biurrun-Olkotz | 560000 | P3105600E | 227 |
Buñuel | 570000 | P3105700C | 2314 |
Auritz | 580000 | P3105800A | 235 |
Burgi | 590000 | P3105900I | 190 |
El Busto | 610000 | P3106000G | 56 |
Cabanillas | 620000 | P3106100E | 1366 |
Cabredo | 630000 | P3106200C | 73 |
Cadreita | 640000 | P3106300A | 2181 |
Caparroso | 650000 | P3106400I | 2913 |
Cárcar | 660000 | P3106500F | 1159 |
Zarrakaztelu | 670000 | P3106600D | 2411 |
Cascante | 680000 | P3106700B | 4221 |
Kaseda | 690000 | P3106800J | 912 |
Castejón | 700000 | P3106900H | 4751 |
Gazteluberri | 710000 | P3107000F | 14 |
Ziordia | 730000 | P3107200B | 364 |
Zirauki | 740000 | P3107300J | 474 |
Ziritza | 750000 | P3107400H | 168 |
Zizur | 760000 | P3107500E | 3947 |
Cortes | 780000 | P3107700A | 3164 |
Desoio | 790000 | P3107800I | 69 |
Deikaztelu | 800000 | P3107900G | 561 |
Donamaria | 810000 | P3108000E | 445 |
Etxalar | 820000 | P3108100C | 803 |
Etxarri | 830000 | P3108200A | 78 |
Etxarri Aranatz | 840000 | P3108300I | 2551 |
Etxauri | 850000 | P3108400G | 674 |
Elgorriaga | 870000 | P3108600B | 210 |
Eneritz | 890000 | P3108800H | 328 |
Eratsun | 900000 | P3108900F | 154 |
Ergoiena | 910000 | P3109000D | 390 |
Erroibar | 920000 | P3109100B | 814 |
Ezkaroze | 930000 | P3109200J | 297 |
Eslaba | 940000 | P3109300H | 97 |
Espartza Zaraitzu | 950000 | P3109400F | 75 |
Esprontzeda | 960000 | P3109500C | 102 |
Esteribar | 980000 | P3109700I | 2916 |
Etaiu | 990000 | P3109800G | 72 |
Eulate | 1000000 | P3109900E | 278 |
Ezkabarte | 1010000 | P3110000A | 1902 |
Ezkurra | 1020000 | P3110100I | 125 |
Ezporogi | 1030000 | P3110200G | 48 |
Faltzes | 1040000 | P3110300E | 2383 |
Fitero | 1050000 | P3110400C | 2366 |
Fontellas | 1060000 | P3110500J | 1047 |
Funes | 1070000 | P3110600H | 2586 |
Fustiñana | 1080000 | P3110700F | 2427 |
Galar | 1090000 | P3110800D | 2424 |
Galipentzu | 1100000 | P3110900B | 100 |
Galoze | 1110000 | P3111000J | 95 |
Garaioa | 1120000 | P3111100H | 91 |
Garde | 1130000 | P3111200F | 132 |
Garinoain | 1140000 | P3111300D | 529 |
Garralda | 1150000 | P3111400B | 183 |
Genevilla | 1160000 | P3111500I | 71 |
Goizueta | 1170000 | P3111600G | 682 |
Goñerri | 1180000 | P3111700E | 166 |
Gorza | 1190000 | P3111800C | 38 |
Gesalatz | 1200000 | P3111900A | 462 |
Girgillao | 1210000 | P3112000I | 76 |
Uharte Arakil | 1230000 | P3112200E | 772 |
Ibargoiti | 1240000 | P3112300C | 279 |
Iguzkitza | 1250000 | P3112400A | 307 |
Imotz | 1260000 | P3112500H | 433 |
Irañeta | 1270000 | P3112600F | 172 |
Izaba | 1280000 | P3112700D | 385 |
Ituren | 1290000 | P3112800B | 542 |
Iturmendi | 1300000 | P3112900J | 429 |
Itza | 1310000 | P3113000H | 1456 |
Itzagaondoa | 1320000 | P3113100F | 154 |
Itzaltzu | 1330000 | P3113200D | 36 |
Jaurrieta | 1340000 | P3113300B | 179 |
Xabier | 1350000 | P3113400J | 103 |
Txulapain | 1360000 | P3113500G | 565 |
Beintza-Labaien | 1370000 | P3113600E | 229 |
Lakuntza | 1380000 | P3113700C | 1336 |
Lana | 1390000 | P3113800A | 151 |
Lantz | 1400000 | P3113900I | 150 |
Lapoblación | 1410000 | P3114000G | 124 |
Larraga | 1420000 | P3114100E | 2160 |
Larragoa | 1430000 | P3114200C | 100 |
Larraun | 1440000 | P3114300A | 924 |
Elizagorria | 1450000 | P3114400I | 171 |
Leatxe | 1460000 | P3114500F | 36 |
Legarda | 1470000 | P3114600D | 143 |
Legaria | 1480000 | P3114700B | 114 |
Leitza | 1490000 | P3114800J | 3025 |
Leotz | 1500000 | P3114900H | 202 |
Lerga | 1510000 | P3115000F | 46 |
Lerin | 1520000 | P3115100D | 1817 |
Lesaka | 1530000 | P3115200B | 2715 |
Lezaun | 1540000 | P3115300J | 248 |
Ledea | 1550000 | P3115400H | 352 |
Lizoainibar-Arriasgoiti | 1560000 | P3115500E | 287 |
Lodosa | 1570000 | P3115600C | 4942 |
Longida | 1580000 | P3115700A | 310 |
Irunberri | 1590000 | P3115800I | 1345 |
Lukin | 1600000 | P3115900G | 135 |
Mañeru | 1610000 | P3116000E | 454 |
Marañón | 1620000 | P3116100C | 50 |
Martzilla | 1630000 | P3116200A | 2934 |
Mélida | 1640000 | P3116300I | 740 |
Mendabia | 1650000 | P3116500D | 3591 |
Mendaza | 1660000 | P3116600B | 287 |
Mendigorria | 1670000 | P3116700J | 1275 |
Metauten | 1680000 | P3116800H | 263 |
Milagro | 1690000 | P3116900F | 3728 |
Mirafuentes | 1700000 | P3117000D | 56 |
Miranda Arga | 1710000 | P3117100B | 902 |
Elo | 1720000 | P3117200J | 512 |
Monteagudo | 1730000 | P3117300H | 1082 |
Morentin | 1740000 | P3117400F | 109 |
Mues | 1750000 | P3117500C | 86 |
Murchante | 1760000 | P3117600A | 4247 |
Murieta | 1770000 | P3117700I | 363 |
Murillo el Cuende | 1780000 | P3117800G | 699 |
Murillo el Fruto | 1790000 | P3117900E | 681 |
Muruzabal | 1800000 | P3118000C | 280 |
Nabaskoze | 1810000 | P3118100A | 117 |
Nazar | 1820000 | P3118200I | 40 |
Obanos | 1830000 | P3118300G | 921 |
Oko | 1840000 | P3118400E | 64 |
Otsagabia | 1850000 | P3118500B | 493 |
Odieta | 1860000 | P3118600J | 366 |
Oiz | 1870000 | P3118700H | 129 |
Olaibar | 1880000 | P3118800F | 400 |
Olazti | 1890000 | P3118900D | 1442 |
Olexoa | 1900000 | P3119000B | 49 |
Erriberri | 1910000 | P3119100J | 4091 |
Oloritz | 1920000 | P3119200H | 209 |
Oltza Zendea | 1930000 | P3119300F | 1873 |
Ollaran | 1940000 | P3119400D | 453 |
Orbaizeta | 1950000 | P3119500A | 186 |
Orbara | 1960000 | P3119600I | 28 |
Orisoain | 1970000 | P3119700G | 72 |
Orontze | 1980000 | P3119800E | 51 |
Orotz-Betelu | 1990000 | P3119900C | 144 |
Oteitza | 2000000 | P3120000I | 970 |
Petilla Aragoi | 2030000 | P3120300C | 29 |
Piedramillera | 2040000 | P3120400A | 47 |
Pitillas | 2050000 | P3120500H | 522 |
Gares | 2060000 | P3120600F | 2969 |
Puiu | 2070000 | P3120700D | 383 |
Ribaforada | 2080000 | P3120800B | 3691 |
Erromantzatua | 2090000 | P3120900J | 181 |
Erronkari | 2100000 | P3121000H | 208 |
Orreaga | 2110000 | P3121100F | 25 |
Zare | 2120000 | P3121200D | 137 |
Saldias | 2130000 | P3121300B | 125 |
Jaitz | 2140000 | P3121400J | 110 |
Zangoza | 2160000 | P3121600E | 4876 |
San Martin Unx | 2170000 | P3121700C | 352 |
Santsol | 2190000 | P3121900I | 91 |
Santakara | 2200000 | P3122000G | 868 |
Doneztebe | 2210000 | P3122100E | 1852 |
Sartze | 2220000 | P3122200C | 58 |
Sartaguda | 2230000 | P3122300A | 1364 |
Sesma | 2240000 | P3122400I | 1257 |
Sorlada | 2250000 | P3122500F | 41 |
Sunbilla | 2260000 | P3122600D | 685 |
Tebas-Muru Artederreta | 2280000 | P3122800J | 690 |
Tirapu | 2290000 | P3122900H | 49 |
Torralba del Río | 2300000 | P3123000F | 97 |
Torres del Río | 2310000 | P3123100D | 113 |
Tulebras | 2330000 | P3123300J | 160 |
Ukar | 2340000 | P3123400H | 194 |
Uxue | 2350000 | P3123500E | 169 |
Ultzama | 2360000 | P3123600C | 1597 |
Untzitibar | 2370000 | P3123700A | 257 |
Untzue | 2380000 | P3123800I | 164 |
Urdazubi | 2390000 | P3123900G | 372 |
Urdiain | 2400000 | P3124000E | 651 |
Urraulgoiti | 2410000 | P3124100C | 136 |
Urraulbeiti | 2420000 | P3124200A | 330 |
Urrotz-Hiria | 2430000 | P3124300I | 406 |
Urrotz | 2440000 | P3124400G | 175 |
Urzainki | 2450000 | P3124500D | 77 |
Uterga | 2460000 | P3124600B | 177 |
Uztarroze | 2470000 | P3124700J | 139 |
Luzaide | 2480000 | P3124800H | 327 |
Valtierra | 2490000 | P3124900F | 2496 |
Bera | 2500000 | P3125000D | 3817 |
Viana | 2510000 | P3125100B | 4459 |
Bidankoze | 2520000 | P3125200J | 74 |
Bidaurreta | 2530000 | P3125300H | 178 |
Alesbes | 2540000 | P3125400F | 3169 |
Villamayor de Monjardín | 2550000 | P3125500C | 113 |
Hiriberri Aezkoa | 2560000 | P3125600A | 96 |
Villatuerta | 2570000 | P3125700I | 1260 |
Igantzi | 2590000 | P3125900E | 578 |
Deierri | 2600000 | P3126000C | 1546 |
Esa | 2610000 | P3126100A | 294 |
Zabaltza | 2620000 | P3126200I | 285 |
Zubieta | 2630000 | P3126300G | 290 |
Zugarramurdi | 2640000 | P3126400E | 223 |
Zuñiga | 2650000 | P3126500B | 78 |
Irurtzun | 9040000 | P3190400F | 2298 |
Beriain | 9050000 | P3190590D | 4180 |
Orkoien | 9060000 | P3190800G | 4097 |
Lekunberri | 9080000 | P3155300A | 1747 |
Iragarkiaren kodea: F2613870
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
