1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3313/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta kontratazioak bidezkoak direla xedatzen duena, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuan aritzeko (OOLT–LZB–LZA), eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1921E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen familiako eta komunitateko medikuntzako 40 plaza (OOLT–LZB–LZA) oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 19ko 3049E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 19an.
Izendapena egin aurretik, txanda irekiko izangai diren Maider Pérez Igartua andreak, Beatriz Domenech Martín andreak, Itziar Amestoy Ruiz andreak eta Francisco López Pinero jaunak uko egin zioten lortutako plazari, eta Ane Erdozain Larrañaga andreak ez zuen eskatutako dokumentazioa aurkeztu, horretarako ezarritako epean.
2026ko abuztuaren 25ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 2935/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izendapena edo kontratazioa egin ondoren, borondatezko eszedentzia eman zaie Francisco Javier Germán Armijo jaunari, Sonia Alcalde García andreari, Josu Goicoechea García jaunari, María Ángeles Pérez Gutiérrez andreari, Eider Arbizu Fernández andreari eta Samuel Agustín Casas Menan jaunari, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari baitziren administrazio berean; Leodan Electo Rodríguez Calizaya jaunak eta Claudia Gaudo Perales andreak, berriz, lortutako plazari uko egin diote. Haiek guztiak txanda irekiko izangaiak dira. Hala, 2026ko irailaren 25ean eta urriaren 6an, izendapen-proposamen edo kontratazio-proposamen osagarriak argitaratu ziren deialdiaren web-fitxan.
Azkenik, Ángel Luis Jiménez García jaunak ez du eskatutako dokumentazioa aurkeztu, horretarako ezarritako epean, eta Matilde Juanes Toranzo andreak prozesuari uko egin dio.
Proposatutako gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT–LZB–LZA) lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
SAN MARTÍN LOYOLA, BÁRBARA
CARVAJAL RODRÍGUEZ, HÉCTOR JESÚS
POYO MOLINA, ÍÑIGO
BASTYR DIEGO, MAITE PILAR
ÁLVAREZ MURO, ISABEL
MIHU, MIRUNA
MURO SANTOS, SONIA
JAVIER ADÓN, ZENIA YELENI
ARMENDÁRIZ LODOSA, NURIA
SUESCUN CERVERA, ÍÑIGO
LARRAÑAGA ELIZALDE, ANDREA
2. Honako izangai hauek kontratatzea lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean:
–Txanda irekia:
DE CASTRO ALONSO, BEATRIZ
3. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
4. Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 28an hartu beharko dute plazaren jabetza.
Lan-araubide finkoan lanaldi partzialean arituko den izangaiak 2026ko urriaren 28an sinatu beharko du behar den kontratua.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Adieraztea Andrea Larrañaga Elizalde andreak parte hartzen ahalko duela euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan soilik, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA/UNITATEA | HERRIA | HIZKUNTZAK |
I | San Martín Loyola, Bárbara | 60237 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Azkoiengo OOLTa | Azkoien | |
I | Carvajal Rodríguez, Héctor Jesús | 60090 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Erriberriko OOLTa | Erriberri | |
I | De Castro Alonso, Beatriz | 72477 | LZAko medikua | Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean | Oinarrizko osasun-laguntza | Tafalla | |
I | Poyo Molina, Íñigo | 60527 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Azkoiengo OOLTa | Azkoien | |
I | Bastyr Diego, Maite Pilar | 68703 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Azkoiengo OOLTa | Azkoien | |
I | Álvarez Muro, Isabel | 64562 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Valtierra-Cadreitako OOLTa | Alesbes | |
I | Mihu, Miruna | 73612 | LZAko medikua | Funtzionarioa | Reina Sofia ospitalea | Tutera | |
I | Muro Santos, Sonia | 66361 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Valtierra-Cadreitako OOLTa | Milagro | |
I | Javier Adón, Zenia Yeleni | 60856 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Zarrakazteluko OOLTa | Zarrakaztelu | |
I | Armendáriz Lodosa, Nuria | 69327 | LZAko medikua | Funtzionarioa | Reina Sofia ospitalea | Tutera | |
I | Suescun Cervera, Íñigo | 68474 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Altsasuko OOLTa | Ziordia | |
I | Larrañaga Elizalde, Andrea | 60416 | OOLTko medikua | Funtzionarioa | Txantreako OOLTa | Iruña | Euskara (B2) |
Iragarkiaren kodea: F2613534