1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1818/2026 EBAZPENA, urriaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen baita. Foru agindu horrek onesten ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2.1.b) artikuluak gaikuntza ematen dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari foru aginduaren I. eranskina ebazpen bidez aldatzeko, unibertsitate irakaskuntza ofizialekin bat eguneratu edo egokitu behar denean.
Apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean egindako azken aldaketaz geroztik, zenbait proposamen jaso dira, partikularrek, erakundeek, elkargo profesionalek eta bestelako organismoek egindakoak, titulazio akademiko batzuk eransteko, hasieran aurreikusi ez zirenak espezialitateetan sartzeko baldintza gisa. Espedientean bildu dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak emandako txostenak, zeinetan proposamen horiek onartzea edo ez onartzea proposatzen baita.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduak (zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu) 14. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dira. Eranskina honela aldatzen da:
A.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:
–Marrazketa espezialitatean, sartzen da Diseinuko goi mailako titulua (Diseinuko goi mailako ikasketak, maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretua), Produktuaren Diseinua espezialitatea.
B.–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa. Italiera espezialitatea:
a) Titulu hauek izatea:
–Filologiako lizentzia edo Italiar Ikasketetako gradua.
–Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia. B hizkuntza: Italiera.
–Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak italieraz eginda, eta titulu hori Hezkuntzako Ministerioak homologatuta egotea.
–Italierako C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua.
–Certificato di Conoscenza della Lingua italiana. Livello 4 (CELI 4), Universitá per Stranieri di Perugiak emana.
–Certificazione di Italiano come Lingua Streaniera CILS C1, Universitá per Stranieri di Sienak emana.
–PLIDA C1 de Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri.
–C1 cert.it, Universitá degli Studi di Roma Trek emana.
–CertAcles C1, Goi Mailako Irakaskuntzako Hizkuntza Zentroen Elkarteak emana.
b) Honako titulu hauetariko bat ere izatea:
–Musikako Goi Mailako Arte Irakaskuntzetako gradu titulua, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren edo maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren babesean emana.
–Musikako goi mailako titulua, apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuaren, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren edo maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren babesean emana.
–Goi mailako irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana.
–Solistentzako goi mailako espezializazio diploma, urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren babesean emana.
–Doktoregoa, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo dagokien gradu titulua, eta irakasle titulua izatea, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana.
–Geografia eta Historiako lizentzia, Artearen Historia atala: Musikologia espezialitatea.
–Geografia eta Historiako lizentzia, Musikologia espezialitatea.
–Filosofia eta Letretako lizentzia (Artearen Historia: Musikologia espezialitatea).
–Musikologiako lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Musikaren Historia eta Zientzietako lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Konposizio Musikaleko lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Musika Garaikideen Konposizioko lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Sorkuntza Musikaleko lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Interpretazio Musikaleko lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Musika Modernoaren Interpretazioko lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Musikako lizentzia edo dagokion gradu titulua.
–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, musikaren arloarekin zuzenean lotutako espezialitate batean.
2. Xedatzea Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitara dadila, osorik, informazio ondorioetarako, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina. Foru agindu horren bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta haren mendeko Langileen Kontrataziorako Atalera (den-denak Hezkuntza Departamentuko unitateak dira).
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Iruñean, 2026ko urriaren 8an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.
Iragarkiaren kodea: F2613185