213. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

668/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena irailaren 25eko 46/2026 Foru Aginduaren hasierako ezarpena eta garapen operatiboa egiteko, 2026-2027 ikasturtean. Foru Agindu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa.

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzkoak, Lanbide Heziketaren Sistema bakar eta integratu bat eratzen du, A, B, C, D eta E graduetan antolatua, eta prestakuntza eta ebaluazio eredu bat ezartzen du, zeina lotuta baitago ikaskuntzaren emaitzak lortzearekin eta eskaintza bakoitzarekin erlazionatutako konpetentziak garatzearekin.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketaren Sistemaren Antolamendua garatzen duenak, zehazten ditu eskaintzen antolamendua, haien izaera duala, ikaskuntza-inguruneen integrazioa eta ebaluazio-, akreditazio-, ziurtapen- eta titulazio-prozesuen elementu nagusiak.

Esparru hori garatzeko, foru agindu honek Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa arautzen du (aurrerantzean, ebaluazioari buruzko foru agindu berria), ebaluaziorako araubide komun bat ezartzen du eta haren garapen operatiboa ezartzen du kasuan kasuko xedapen eta tresnen bidez.

Foru agindu hau 2026-2027 ikasturtean indarrean jarriko da prestakuntza-eskaintza ugari jada hasita daudela. Hori dela eta, antolatu behar da ebaluazio-eredu berrira igarotzea balio osoz egindako jarduketak baliorik gabe utzi gabe, jarduerak edo ebidentziak errepikatzera behartu gabe eta ikastetxeei araudi aldaketaren ondoriozko dokumentu-kargarik helarazi gabe.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenak jada ezarri zituen ebaluazioaren arloko antolakuntza-trantsizioko irizpideak ikasturtearen hasierarako, eta zehaztu zuen ezarpen-ebazpen espezifikoak ezarriko zituela programazioen irismena, prozedura eta egokitzapen-epea, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren.

Martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren bidez ezarri zen ebaluazio-eredua ordeztu denez, zehaztu beharra dago, gainera, programazioetan sartutako zer aurreikuspen utzi behar zaion aplikatzeari, zein birformulatu behar diren eta zer elementu sartu behar diren eredu berrira egokitzeko. Interpretazio dibergenteak saihesteko eta jada eginda dauden programazioak osorik berreraikitzea saihesteko, ebazpen honen V. eranskinean ezartzen dira 2026-2027 ikasturterako gutxieneko egokitzapenaren irizpide iragankorrak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berriak, gainera, 21., 22. eta 23. artikuluetan eta XII. eranskinean ezartzen du Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzen programazioen esparru iraunkorra eta, 23.3 artikuluan, gaikuntza ematen dio lanbide-heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiari ebazpen bidez gara ditzan haren egitura, tipologia, antolaketa eta edukia. Ikastetxeei eta entitateei erreferentzia korporatibo komun bat eskaintzeko, programazioa formulario zurrun bihurtu gabe eta dokumentu-kargak handitu gabe, ebazpen honen VI. eranskinean ezartzen da erreferentzia-egitura ireki, modular, baldintzazko eta proportzional bat, bateragarria dena programazio integratuekin eta Educako ereduen eta funtzionalitateen geroagoko garapen teknikoarekin.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduen ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako ezarpen progresiboa ulertu behar da antolakuntza, dokumentazio eta teknologiaren arloetako egokitzapenak antolatzeko mekanismo gisa. Ez da gaikuntza bat ebaluazio-eredu berriaren filosofiaren, printzipioen, bermeen, erantzukizunen eta arau substantiboen aplikazioa atzeratzeko; izan ere, horiek guztiz aplikagarriak dira ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik.

Foru Aginduak, gainera, lanbide-heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenera igortzen ditu araua aplikatzen hasi eta lehen ikasturtetik abian egon behar duten prozedura jakin batzuk, hala nola honako hauei buruzkoak: ikastetxearen ohiko ahalmena gainditzen duten egokitzapenak, matrikula deuseztatzea, deialdiari uko egitea eta baliozkotzeen, aitortzen eta salbuespenen izapidetze homogeneoa.

Prozedura horiek eta neurri iragankorrak aplikatzeko, printzipio hauek beteko dira: sinplifikazio administratiboa, ekarpen eta erregistro bakarra, informazioaren berrerabilera, trazabilitate nahikoa, dokumentuen proportzionaltasuna eta antolakuntza-jasangarritasuna. Horrez gain, saihestuko da ikastetxean edo Hezkuntza Departamentuaren sistemetan balio osoz jasota dauden datuak, dokumentuak edo jarduketak berriro eskatzea.

Era berean, erantzun iragankor bat ezarri behar da kudeaketa akademikoaren eta prestakuntzakoaren sistemen funtzionalitate jakin batzuk oraindik erabilgarri ez daudenean. Muga tekniko horiek ezin dute erabaki akademiko zuzena aldatu, erabakia hartzea eragotzi edo ikasleei kalterik eragin; beraz, ezartzen dira gutxieneko behin-behineko euskarriak eta geroago erregularizatzeko arauak.

Azkenik, 2026-2027 ikasturtean, modu koordinatu eta lagunduan garatuko da ezarpena. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua izanen da ezarpenari buruzko kontsulta orokorren sarrera-puntu bakarra. Gainera, behar denean, barne-triajea eginen du eskumena duten zerbitzu edo organoetara, eta irizpide komunen hedapena koordinatuko du. Ereduak, kontrol-zerrendak, maiz egiten diren galderak, kasu praktikoak eta aplikazio orokorreko ohar teknikoak ikastetxeen eskura jarriko dira Hezkuntza Departamentuaren lanbide-heziketaren web-orrian gaitzen den ebaluazio-espazio espezifikoan.

Hezkuntza Departamentuaren Egitura Organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraibideak onestea irailaren 25eko 46/2026 Foru Aginduaren hasierako ezarpen eta garapen operatiboa egiteko, 2026-2027 ikasturtean. Foru Agindu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sistemako A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa. Jarraibideak ebazpen honen I. eranskinetik VI.era artekoetan daude.

2. Jarraibideak aplikatuko zaizkie, foru agindu honetan ezarritako baldintzetan, Nafarroako Foru Komunitatean ikastetxeek eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko gainerako prestakuntza-entitate publiko eta pribatuek edo departamentu horrek baimendu, akreditatu edo gaitutako entitateek garatzen dituzten A, B, C, D eta E graduetako eskaintzei, dagokionaren arabera.

3. Irailaren 25eko 46/2026 Foru Aginduan araututako ebaluazio-ereduaren filosofia, printzipioak, bermeak, erantzukizunak eta arau substantiboak oso-osorik aplikatuko dira agindu hori indarrean jartzen denetik. Ezarpen progresiboa mugatuko da aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren antolakuntza-, dokumentu-, teknika- edo teknologia-egokitzapenetara, eta ezin izanen da aldatu ebaluazioari buruzko foru agindu horretan ezarritako eskubide, baldintza, konpetentzia, erabaki akademiko edo ondoriorik.

4. Aldatzea, 2026-2027 ikasturterako, uztailaren 9ko 474/2026 Ebazpenaren eranskinaren I. kapituluaren 4. apartatuan («UJParen eranskinaren garapena. Irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak») bigarren paragrafoa, honela idatzita geratuko dena:

«Ebaluazioari buruzko foru agindu berria aplikatu behar zaien irakaskuntza-programazioen adostasun agiriak 2026ko azaroaren 16a baino lehen sartuko dira, eta, ebaluazioari buruzko foru agindu berria 2026ko urriaren 16tik aurrera argitaratzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gehienez ere hogeita hamar egun naturaleko epean, foru agindu hori indarrean jarri eta biharamunetik hasita; eta ziurtatu beharko dute, adostasun agiri bakar baten bidez, programazioa berrikusi dela eta bat datorrela Lanbide Heziketaren Sistemaren ebaluazioa arautzen duen foru agindu berriarekin eta aplikatzekoak diren ezarpen-jarraibideekin. Epe hori urteko jarduketa-plana edo urteko programazio orokorra onetsi ondoren amaitzen denez, adostasun agiria kasuan kasuko eranskinera gero sartzeak, berez, ez du ekarriko agiri instituzional horiek berriro onetsi behar izatea. Egokitzapenak UJParen edo UPOaren beraren edukiei eragiten dienean eta, duten izaeragatik, berriro onetsi behar direnean baino ez da beharrezkoa izanen aipatu agiriak aldatzea prozedura arruntaren bidez».

5. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenean jasotako antolakuntza-jarraibideak aplikagarriak izanen dira irailaren 25eko 46/2026 Foru Aginduarekin eta ebazpen honekin bateragarria den guztian. Erregulazio berriarekin bateraezinak diren ebaluazio-aurreikuspenak bazter geldituko dira aipatu foru agindua indarrean jartzen denetik aurrera, bat etorriz ebazpen honen I. eranskineko arauekin eta IV. eranskineko I. kapituluko irizpide eta kasu operatiboekin.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, bai eta ikastetxeetara eta ebazpenaren aplikazio-eremuko entitateetara ere.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–EZARPEN-, TRANTSIZIO- ETA JARRAITUTASUN-JARRAIBIDEAK 2026-2027 IKASTURTERAKO

I. KAPITULUA.–EZARTZEKO IRIZPIDE OROKORRAK

1.–Eranskinaren xedea.

Eranskin honek arau komunak ezartzen ditu irailaren 25eko 46/2026 Foru Agindua (aurrerantzean, ebaluazioari buruzko foru agindu berria) aplikatzeko 2026-2027 ikasturtean, jada hasitako eskaintza, programazio, prestakuntza-jarduera, ebaluazio-prozesu edo administrazio-prozeduretan.

Haren helburua da trantsizio ordenatua, homogeneoa eta juridikoki segurua ahalbidetzea. Balio osoz egindako guztia mantenduko da eta, egiteke egonik erregulazio berriarekin bateraezina dena soilik egokituko da.

2.–Esparrua eta ikasturtearen jarraibideekiko harremana.

Jarraibideak aplikatuko zaizkie ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren esparruko A, B, C, D eta E graduetako eskaintzei, edozein izanik ere horiek emateko modalitatea, iraupena edo antolaketa.

Uztailaren 9ko 474/2026 Ebazpenak ikastetxeen antolakuntzaren eta funtzionamenduaren alderdi orokorrak antolatzen jarraituko du; abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenak Lanbide Heziketako programa, prozedura eta jarduketa espezifikoak arautzen jarraituko du, antolakuntzaren alderdian; eta ebazpen honek ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren ezarpena eta aplikazio operatiboa arautuko ditu. Hiru xedapenak modu koordinatuan aplikatuko dira, zein bere esparruan.

3.–Aplikazio substantibo osoa, indarrean jartzen denetik.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik, erabat aplikagarriak izanen dira haren printzipioak, erreferenteak, bermeak, erantzukizunak eta arauak (ebaluaziokoak, kalifikaziokoak, errekuperaziokoak, mailaz igotzekoak, mailan jarraitzekoak, salbuespenezko konpetentzia-konpentsaziokoak, akreditaziokoak, ziurtapenekoak, titulaziokoak, berrikuspenekoak eta erreklamaziokoak).

Ezin izanen da 2026-2027 ikasturtean mantendu aurreko jardun, automatismo, haztapen, prozedura edo irizpide bat, baldin eta ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateraezina bada, oraindik eguneratu ez direlako programazioa, dokumentu eredua edo funtzionalitate informatikoa.

4.–Gordetzearen, bateragarritasunaren, erregistro bakarraren eta gutxieneko kargaren printzipioak.

Aplikazio iragankorra arautuko da honako printzipio hauen arabera:

a) Gordetzea: ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik balio osoz egindako jarduketek, ebidentziek, balorazioek, dokumentuek eta erabakiek beren baliozkotasunari eta ondorioei eutsiko diete.

b) Bateragarritasuna: abian diren prozedurek ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateragarria den guztian bakarrik gordetzen ahalko dute beren aurreko sekuentzia eta dokumentazioa.

c) Gutxieneko egokitzapena: erregulazio berria behar bezala aplikatzeko beharrezkoa dena bakarrik aldatuko da.

d) Ekarpen eta erregistro bakarra: ez da berriro eskatu eta erregistratuko jada ikastetxeak edo Hezkuntza Departamentuak balio osoz duen eta kasuan kasuko helbururako nahikoa den daturik edo dokumenturik.

e) Trazabilitate nahikoa: erabaki garrantzitsuak berreraikitzeko eta berrikusteko behar den informazioa gordeko da, eta ez da eskatuko irakaskuntza-jarduera edo -interakzio bakoitza erregistratzeko.

f) Antolakuntza-jasangarritasuna: organo, bilera, dokumentu eta zirkuitu arruntak erabiliko dira, betiere nahikoak badira, eta ezarpen-egitura edo -memoria espezifikoak saihestuko dira.

5.–Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren lehentasuna eta ezarpen progresiboaren mugak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako ezarpen progresiboa erabiltzen ahalko da honako hauek egokitzeko: barne-egutegiak, ereduak, kodifikazioak, euskarriak, informazio-sistemak eta garapen teknologikoak. Ezin izanen da erabili berme baten aplikazioa geroratzeko, beste organo bati esleitutako ebaluazio-eskumen bati eusteko, kalifikazio-arau bateraezin bati eusteko edo ondorio akademiko bat aldatzeko.

Muga teknikoren bat dagoenean, ikastetxeak juridikoki zuzena den erabakia hartuko du, eta, ezinbestekoa bada, III. eranskinean ezarritako behin-behineko euskarria erabiliko du. Funtzionalitate bat erabilgarri ez egoteak ezin izanen die kalterik ekarri ikasleei, eta ezin izanen du aldatu hartutako erabakiaren data edo benetako edukia.

II. KAPITULUA.–DENBORA-ARAUBIDEA ETA ABIAN DIREN PROZEDURAK

6.–Aurreko jarduketa, ebidentzia eta erabakiak.

Baliozkoak izaten jarraituko dute ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik balio osoz egindako prestakuntza-jarduerek, probek, proiektuek, ekoizpenek, behaketek, ebidentziek, balorazioek, jarraipenek, errekuperazioek eta gainerako jarduketek. Ez dira ez errepikatu ez beste formatu batera pasatu beharko, araudi aldaketa hutsagatik.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hartutako behin betiko erabaki akademiko guztien ondorioek beren horretan jarraituko dute. Erregulazio berriak ez du ekarriko haiek ofizioz berrikustea geroagokoak direlako bakarrik, deusetan eragotzi gabe berrikuspen, erreklamazio eta akats zuzenketako prozedurak edo ordenamendu juridikoan ezarritako gainerako jarduketak.

7.–Abian diren prozedurak eta bateragarritasun testa.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hasitako prozedura akademikoek, antolakuntzakoek edo kudeaketakoek jada egindako jarduketak eta jada erantsitako dokumentazioa erabiltzen jarraitzen ahalko dute. Egiteke dauden jarduketei aplikatu beharreko araubidea zehazteko, test hau aplikatuko da, IV. eranskinaren hasieran jasotako «bateragarria», «bateraezina», «ukitua» eta «ez-ukitua» definizio operatiboen arabera:

a) Jada egindako jarduketa baliozkoa izan al zen egin zen unean aplikatuko beharreko araudiaren arabera? Erantzuna baiezkoa bada, gorde eginen da.

b) Egiteke dagoen jarduketa instrumentala, antolakuntzakoa edo dokumentala baino ez da eta egiten ahal da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren eskubideak, erreferenteak, eskumenak edo ondorioak aldatu gabe? Erantzuna baiezkoa bada, hasitako sekuentziari eusten ahalko zaio.

c) Aurreko araua jarraitzeak aldatuko al lituzke kalifikatzeko modua, erabakitzeko eskumena, bermeak, deialdien kopurua edo ondorioa, gainditzeko, mailaz igotzeko, akreditatzeko, ziurtatzeko edo titulaziorako baldintzak? Erantzuna baiezkoa bada, egiteke dagoen jarduketa egokitu beharko da ebaluazioari buruzko foru agindu berrira.

d) Egiteke dagoen jarduketa egokitzeak ez ditu baliorik gabe utziko oraindik ere erabilgarriak eta bateragarriak diren aurreko ebidentziak, dokumentuak edo izapideak, ezta horiek errepikatzera behartuko ere.

IV. eranskineko I. kapituluko «T-01» eta «T-32» arteko trantsizio-kasuek zehazten dute zer-nola aplikatu testa egoera iragankor ohikoenetan. Helburua da ikastetxeak zuzenean identifikatu ahal izatea zer gorde behar duen, zer egokitu behar duen eta zer jarduketa edo euskarri den egokia kasu bakoitzean.

8.–Erabakien data juridikoa eta geroagoko erregistroa.

Aplikatu beharreko denbora-araubidea zehazteko, erabaki akademiko baten data honako hau izanen da: pertsonak edo organo eskudunak zer datatan hartu duen erabakia, data hori. Educan geroago sartzeko datak, ziurtapen baten sinadura materialak, akta bat inprimatzeak edo erregularizazio teknikoak ez du aldatuko erabakia hartzeko une juridikoa.

Geroago egiten bada erregistroa, gorabehera tekniko bat tarteko, erabakiaren benetako data gorde beharko da eta, beharrezkoa denean, erabakia hartu izana akreditatzeko behin-behineko euskarria lotu beharko da.

9.–Aurreko plan edo antolamenduetatik datozen ikasleak.

Aurreko plan edo antolamenduen arabera hasitako ibilbideekin jarraitzen duten ikasleek gordeko dituzte balio osoz lortutako modulu, esparru, akreditazio, baliozkotze, salbuespen eta gainerako emaitza akademikoak, aplikatu beharreko xedapen iragankorren arabera dagozkien ondorioekin.

Eredu berrira egokitzeak ez du ekarriko jada gainditutako prestakuntza edo ebaluazioa errepikatu beharra. Ibilbidea osatzeko berariazko elkarrekikotasun, egokitzapen edo matrikula bat behar denean, aplikatuko dira ebaluazioari buruzko foru agindu berrian, ebazpen honetan eta, berariazko arau-gaikuntza dagoenean, kasu horretarako emandako ebazpenean edo jarraibide zehatzean berariaz ezarritako taulak, arauak, baimenak eta irizpideak.

10.–Aurreko dokumentuak eta bertsioak gordetzea.

Jatorrizko bertsioan gordeko dira ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik sortutako dokumentuak, aktak, prestakuntza-planak, programazioak, enpresa-ereduak, txostenak eta erregistroak. Ez da eskatuko atzeraeraginez berreraikitzeko eredu berrietan.

Aurreko dokumentu bat geroagoko erabaki baten aurrekari izan behar denean, nahikoa izanen da espedientearekin duen loturari eustea eta, beharrezkoa bada, geroagoko jarduketarekin duen lotura identifikatzen duen gutxieneko ohar bat gehitzea.

III. KAPITULUA.–PROGRAMAZIOAK ETA IKASLEEI KOMUNIKATZEA

11.–Programazioen egokitzapenaren irismena.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzeak ez du behartzen berriz ere egitera 2026-2027 ikasturterako jada egindako programazioak. Programazio bakoitza erregulazio berriak ukitutako elementuetan bakarrik berrikusiko da.

Ukitutako elementuak eta horien berrikuspenaren gutxieneko irismena identifikatuko dira ebazpen honen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera. Berrikuspenak, aplikagarria denean, honako hauek hartuko ditu kontuan: ebaluazio-erreferenteak; ikaskuntzaren emaitzen, ebaluazio-irizpideen, jardueren, ebidentzien, tresnen eta prozeduren arteko erlazioa; balorazio-irizpideak eta, hala badagokio, kalifikazio-irizpideak; errekuperazio integratua; enpresa edo pareko erakunde bateko prestakuntza; koordinazioa; inklusioa, irisgarritasuna eta berdintasuna; ikasleentzako informazioa; trazabilitate nahikoa; eta berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak.

Programazioen antolaketa korporatiboa egokituko da VI. eranskinean ezarritako erreferentziazko egiturara, hargatik eragotzi gabe egitura baliokideak erabiltzea, eranskin horretan ezarritako baldintzetan, eta V. eranskinean ezarritako gutxieneko egokitzapeneko arau iragankorrak erabiltzea.

12.–Egokitzapena formalizatzeko modua.

Egokitzapena honela formalizatu beharko da:

a) Programazioko ukitutako apartatuak zuzenean eguneratzea.

b) Banakako gehigarria sartzea programazioan.

c) Gehigarri komuna sartzea zenbait programaziotan, aldaketak berberak edo funtsean komunak direnean. Zer programaziori aplikatzen zaien, programazio horiek argi eta garbi identifikatu beharko dira.

Ez da eskatuko gehigarri eredu bakar bat. Hezkuntza Departamentuak gutxi gorabeherako gehigarri eredu bat eta programazioak berrikusteko kontrol-zerrenda bat jarriko ditu ikastetxeen eskura. Baliabide horiek, adostasun agiriaren ereduarekin, VI. eranskinak garatuko duen eredu korporatibo editagarriarekin eta gainerako ezarpen-material komunekin batera, eskuragarri egonen dira Hezkuntza Departamentuaren lanbide-heziketaren web-orrian gaitzen den ebaluazio-espazio espezifikoan. Lagungarri gisa erabiliko dira, eta ez da ebazpen honetan ezarritakoez bestelako betebeharrik gehituko.

13.–Egokitzapen-epe bakarra.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hasitako eskaintzetan, egokitzapenaren dokumentu-ebaluazio, -berrikuspen eta -formalizazioa osatu beharko dira beranduenez 2026ko azaroaren 16a baino lehen, eta, ebaluazioari buruzko foru agindu berria 2026ko urriaren 16tik aurrera argitaratzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gehienez ere hogeita hamar egun naturaleko epean, foru agindu hori indarrean jarri eta biharamunetik hasita.

Geroago hasten diren eskaintzetan, programazioa egokituta egon beharko da kasuan kasuko prestakuntza- eta ebaluazio-jarduera hasi baino lehen.

Dokumentu-epea egoteak ez du atzeratuko ebaluazioari buruzko foru agindu berria aplikatzea. Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik, bateraezina den aurreko aurreikuspen oro aplikatzeari utziko zaio, dokumentu aldaketa jarraibide hauetan adierazitako epearen barruan formalizatzen bada ere.

14.–Adostasun agiri bakarra eta UJP/UPOa.

Adostasun agiri bakar bat igorriko da programazio bakoitzeko, uztailaren 9ko 474/2026 Ebazpenean ezarritako baldintzetan, ebazpen-zatiaren 4. puntuan ezarritako aldaketarekin. Programazioa berrikusi dela eta, beharrezkoa izan denean, kasuan kasuko egokitzapenak sartu direla bakarrik ziurtatuko du dokumentuak.

Adostasun agiriari ez zaio gehitu beharko aldaketen txostenik, aldatutako artikuluen zerrendarik edo geroagoko bigarren ziurtapenik.

Entregatzeko epea UJPa edo UPOa onetsi ondoren amaitzen denez, adostasun agiria geroago sartzen ahalko da eranskinean, eta ez da onesteko prozedura berriro ireki beharko arrazoi horrengatik bakarrik.

15.–Bertsioa identifikatzea eta hasierako programazioa gordetzea.

Programazio egokituak edo haren gehigarriak aukera eman beharko du identifikatzeko hura zer datatatik aplikatzen den eta zer bertsio osatzen edo ordezten den. Ikastetxeak ikasturtearen hasierako bertsioa aurrekari gisa gordetzen ahalko du; ez du zertan irakaskuntza-erabilerako bi bertsio aldi berean mantendu.

Erreklamazio- edo berrikuspen-ondorioetarako, aplikatuko da aztertutako jarduketaren edo erabakiaren datarekin bat datorren programazioaren bertsioa.

16.–Ikasleak eta familiak informatzea.

Ikasleak eta, egoki denean, familiak edo legezko ordezkariak bi une osagarritan informatzen ahalko dira 2026-2027 ikasturtean zehar. Eskola-jardueren hasieran, informazioa emanen da abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenarekin bat etorriz. Araudi-trantsizioaren testuinguruan, ikastetxeek erreferentzia soil bat jasotzen ahalko dute ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzeari buruz eta zenbait alderdi eguneratu behar izatearen aukerari buruz.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denean, programazio bat egokitzeak aurretik jakinarazitako informazioa aldatzen duenean, eta informazio horrek benetako eragina duenean ebaluazioan, kalifikazioan, errekuperazioan, deialdietan, enpresako prestakuntzan, berrikuspenean edo erreklamazioan, ikastetxeak komunikazio osagarri argi eta irisgarri bat eginen du. Komunikazio hori izanen da aplikatu beharreko esparrua eguneratu izanari buruzkoa, eta ez du esan nahiko ikasturtearen hasieran emandako informazioa okerra zenik.

Ez da berriz ere programazio osoa igorri beharko, ez eta aldatu ez den informazioa errepikatu beharko ere. Ohar komun bat erabiltzen ahalko da zenbait programaziotarako, aldatutako edukia komuna denean eta argi eta garbi identifikatzen denean. Hezkuntza Departamentuak gutxi gorabeherako komunikazio-testu bat jarriko du interesdunen eskura lanbide-heziketaren ebaluazioari buruzko berariazko web espazioan.

IV. KAPITULUA.–EBALUAZIOARI BURUZKO FORU AGINDU BERRIA INDARREAN JARRI AURRETIK HASITAKO EBALUAZIO-PROZESUAK

17.–Ebidentziak gorde eta integratzea.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik lortutako ebidentziak geroagoko erabakietan integratzen ahalko dira, baldin eta oraindik ere nahikoak, garrantzitsuak, benetakoak eta trazagarriak badira ikaskuntza-emaitzei edo kasuan kasuko konpetentziei dagokienez.

Ez da ebidentzia bakoitza erregistro-errubrika, -eskala edo -egitura berri batera atzeraeraginez eraman beharko. Geroagoko erabaki bat hartzeko beharrezkoa denean, nahikoa izanen da arrazoizko elkarrekikotasun bat ezartzea eskura dagoen ebidentziaren eta aplikatu beharreko ebaluazio-erreferenteen artean.

18.–Abian diren jarduerak, probak, proiektuak eta errekuperazioa.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hasitako errekuperazio-jarduera, -proba, -proiektu edo -jarduketak bukatzen ahalko dira, beren diseinuaren arabera, diseinu hori bateragarria denean aipatu foru aginduarekin. Emaitzak geroago integratuko dira, eredu berriaren arabera.

Egiteke dagoen zati batek arau bateraezin bat badu, zati hori bakarrik egokituko da. Ez da jarduketa osoa errepikatuko, ez eta zuzen lortutako ebidentziarik baliorik gabe utziko ere.

19.–Iragarri diren edo abian diren ebaluazio-saioak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik iragarri diren eta geroago egin diren saioek beren deialdiari eutsiko diote, non eta ez dagoen aldatzeko benetako beharra. Horietan hartzen diren erabakiak egokituko dira ebaluazioari buruzko foru agindu berrira.

Saio bat ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hasi bada eta ondoren jarraitu behar badu, jada egindako jarduketak gorde eginen dira eta oraindik ere hartu ez direnei erregulazio berria aplikatuko zaie, baliozko eztabaidarik errepikatu behar izan gabe.

20.–Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurreko eta ondorengo erabakiak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hartutako azken kalifikazioak eta mailaz igotzeko, mailan jarraitzeko, gainditzeko, konpentsatzeko, akreditatzeko, ziurtatzeko edo titulaziorako erabakiak arautuko dira erabakiak hartzeko datan aplikatzekoa den esparruaren arabera.

Geroago hartzen diren erabakiak egokituko dira ebaluazioari buruzko foru agindu berrira, hura indarrean jarri aurretik lortutako ebidentzia, balorazio edo emaitzak erabili arren.

21.–Aurreko automatismo, haztapen eta prozedura bateraezinak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik aurreko automatismo edo arauak erabiltzeari utzi beharko zaio, baldin eta horiek aipatu foru aginduan ezarritako balorazio orokor eta integratuarekin bateraezina den emaitza bat ematen badute, enpresari ehuneko finko bat esleitzen badiote ebidentziaren jatorri hutsagatik, emaitza partzialak automatikoki azken kalifikazio bihurtzen badituzte edo erabaki profesional edo talde-erabaki baten ordez baliozkotu gabeko kalkulu bat egiten badute.

Kalkulu-tresnak laguntza gisa erabiltzen jarraitzen ahalko da haien arauak bateragarriak, gardenak eta berrikusteko modukoak direnean eta pertsona edo organo eskudunaren balorazioaren eta erabakiaren mende daudenean.

22.–Ez errepikatzea, araudi aldaketa hutsagatik.

Ez da errepikatu beharko balio osoz egindako prestakuntza- edo ebaluazio-jarduerarik, enpresako egonaldirik, elkarrizketarik, probarik, proiekturik, baloraziorik edo dokumentaziorik, arrazoi bakarra delako ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri izana. Jarduketa gehigarriak eginen dira informazio eskasa osatzeko edo egiteke dagoen berme bat aplikatzeko beharrezkoak direnean; kasu horretan bakarrik.

V. KAPITULUA.–ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZA

23.–Jada hasitako aldien jarraitutasuna.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hasitako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaldiek jarraituko dute, uneko antolakuntza-plangintzaren arabera, bateragarria denean. Ez dira ez etenen, ez berriz hasten, araudi-aldaketaren ondorioz.

24.–Aurreko planen, jarraipenen, ebidentzien eta balorazioen baliozkotasuna.

Baliozkoak izaten jarraituko dute ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik lortutako prestakuntza-planek, egutegiek, jarraipenek, tutoretza-kontaktuek, ebidentziek eta balorazioek. Enpresak ez ditu erabilitako ereduak berriro bete beharko, informazio nahikoa baldin badute.

25.–Geroago integratzea, eredu berriaren arabera.

Modulu, esparru, proiektu edo eskaintza bati buruzko azken erabakia ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren hartzen denean, enpresatik datozen ebidentziak eta balorazioak integratuko dira aipatu foru aginduan ezarritako erantzukizunen banaketaren eta arauen arabera.

Enpresaren balorazioak informazio-, prestakuntza- eta ebidentzia-izaera izanen du, ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako baldintzetan, eta ez da izanen kalifikazio ofizial autonomo bat, ez eta ehuneko finko bat ere, jatorriagatik.

26.–Enpresaren dokumentuak edo balorazioak ez errepikatzea.

Enpresari edo pareko erakundeari ez zaio eskatuko atzeraeraginez errepikatzea jada egindako aldiei dagokien baloraziorik, sinadurarik edo dokumenturik. Dagoen informazioarekin ezin bada geroago erabaki bat hartu, ikastetxeko tutore dualak ezinbesteko informazio osagarria baino ez du jasoko.

27.–Geroagoko ondorioak dituzten gorabeherak eta aldaketak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren gertatzen diren gorabeherak, etenaldiak, enpresa-aldaketak, uko-egiteak, salbuespenak edo birprogramazioak izapidetuko dira foru agindu horren eta ebazpen honetako prozeduren arabera. Aurreko jarduketa baliodunak gorde eta berrerabili eginen dira, oraindik ere garrantzitsuak baldin badira.

VI. KAPITULUA.–A, B ETA C GRADUEN TRANTSIZIO ESPEZIFIKOA

28.–Antolakuntzaren jarraitutasuna.

A, B eta C graduetako eskaintzetan, abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpeneko antolakuntza-aurreikuspenak aplikatzen jarraituko da, honako hauei buruzkoak: etengabeko lanbide prestakuntzaren arduradunen eta koordinatzaileen izendapena eta eginkizunak, tutoretza duala, profesionalen arteko koordinazioa, prestakuntza-ekintzen plangintza eta kudeaketa administratiboa, hitzarmenak, Gizarte Segurantza, administrazio-dokumentazioa, ordutegi-antolakuntza, enpresekiko harremana eta berez ebaluazioari buruzko foru agindu berrian aurreikusitakoaz bestelako kalifikaziorik, gainditzerik, ez gainditzerik, deialdi- edo ziurtagiri-kontsumorik edo ondorio akademikorik esleitzen ez duten gainerako jarduketak.

IV. eranskinaren II. kapituluak, «R535-01» eta «R535-19» kodeen bidez, berariaz identifikatzen ditu abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren aurreikuspenak, mantentzen direnak, egokitzapenarekin mantentzen direnak, dokumentuen erabilera iragankorra soilik dutenak eta ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik bazter geratzen direnak.

29.–Ebaluazio-arau bateraezinak baztertzea.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik, abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren aurreikuspenak bazter geratuko dira, IV. eranskinaren II. kapituluan jasotako baldintza zehatzetan, baldin eta aurreko erregulazio substantibo bat osatzen badute ebaluazioari, kalifikazioari, gainditzeari, sartzeari edo ez sartzeari dagokienez, ebaluazio-ondorioekin, deialdiekin, mailan jarraitzearekin, erreklamazioekin, enpresako prestakuntzaren ondorioekin edo erabaki akademikoak hartzeko eskumenen esleipenarekin, haien edukia bat ez datorrenean ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin.

IV. eranskinaren II. kapituluak identifikatzen ditu kapitulu eta apartatu bakoitzak ukitutako aurreikuspenak, zehazten du horien tratamendua eta adierazten du ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik aplikatu beharreko araua. Kapitulu horretan jasotako irizpideak ez dira indargabetze autonomoa, baizik eta ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren eta ebazpen honen lehentasunaren zehaztapen operatiboa.

30.–Aurretik dauden ereduak.

A, B eta C graduetan erabilitako aurreko ereduek behin-behinean jarraitzen ahalko dute, ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateragarria den informazioa jasotzen dutenean eta oraindik ere eredu korporatibo eguneraturik ez dagoenean. Ezein ereduk ezin izanen dio pertsona edo organo bati esleitu erregulazio berrian aurreikusitakoez bestelako eskumenik, kalifikaziorik edo ondoriorik.

31.–Ebaluazioa, kalifikazioa, EPEPa eta geroagoko ondorio akademikoak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren A, B eta C graduetako eskaintzetan hartutako azken erabakiak egokituko dira aipatu foru agindura, aurretik lortutako baliozko ebidentziak erabilita. Prestakuntza-ekintzaren antolaketak jarraitzen ahalko du berriz hasi gabe, baina egiteke dagoen ebaluazio-fasean eredu berria aplikatu beharko da.

32.–Berrikuspena eta erreklamazioa A, B eta C graduetan.

A, B eta C graduetako eskaintzetan, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren aurkeztutako berrikuspen-eskaerak izapidetuko dira honako hauen arabera: aipatu foru aginduaren 66. artikulua, maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Agindua (idazketa finkatuan) eta ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren IX. eranskineko espezialitateak.

Abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren II. kapituluaren 9. apartatuko prozedura-erreferentziak ez dira araubide autonomo gisa erabiliko ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik aurkezten diren eskaeretarako. Aurretik hasitako berrikuspenek edo erreklamazioek espediente berean jarraituko dute, eranskin honetako 33. jarraibidearen arabera.

VII. KAPITULUA.–TRANTSIZIOKO BERRIKUSPENA, ERREKLAMAZIOA ETA BERMEAK

33.–Jada hasita dauden prozedurak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurretik hasitako berrikuspenek eta erreklamazioek espediente berean jarraituko dute. Balio osoz egindako jarduketak gordeko dira, eta egiteke dauden izapideak egokituko dira, erregulazio berriak berme bat ezartzen duenean, zeina aplikatu behar baita jatorrizko erabakia desnaturalizatu gabe.

34.–Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren hasitako prozedurak.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri ondoren aurkeztutako eskaerak izapidetuko dira aipatu foru aginduan ezarritako berme eta berezitasunekin. Aipatu foru agindua indarrean jarri aurretik hartutako erabaki bati buruzkoak direnean, erabaki horren legezkotasun substantiboa aztertuko da erabaki hori noiz hartu zen, data horri dagokion araubidearen arabera.

35.–Espediente nahikoa eta jarduketak gordetzea.

Berrikusteko edo erreklamatzeko espedientea nahikoa izanen da erabakia arrazoizko moduan berreraikitzeko, eta dokumentazio garrantzitsua baino ez du izanen. Ez dira bereizi gabe sartuko prestakuntza-prozesuan zehar sortutako jarduera, komunikazio, zirriborro edo ebidentzia guztiak.

36.–Behin-behineko euskarriak.

Kudeaketa-euskarri informatikoek ez badute aukerarik ematen berrikuspen, erreklamazio, zuzenketa edo atzeraeragin bat islatzeko, behin-behineko euskarri bat erabiliko da, non identifikatuko baitira hasierako erabakia, eskaera, egindako jarduketak, geroagoko erabakia eta beharrezko zuzenketak. Informazioa erregularizatuko da funtzionalitatea dagoenean, prozedura berriro ireki gabe.

VIII. KAPITULUA.–AKONPAINAMENDUA, KONTSULTAK ETA JARRAIPENA

37.–Kontsulta-bide bakarra.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua izanen da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren ezarpenari buruz ikastetxeek eta entitateek dituzten kontsulta orokorren sarrera-puntu bakarra.

38.–Helbide elektroniko espezifikoa.

Kontsultak igorriko dira Hezkuntza Departamentuaren lanbide-heziketaren web-orrian egonen den helbide elektroniko espezifikora («fp.navarra.es»). Helbide elektronikoa sarrera-bide bat izanen da, eta ez du aldatuko erantzunean esku hartu behar duten zerbitzu eta unitateen eskumenik.

39.–Barne-triajea.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak barnean bideratuko ditu honako hauen esku-hartzea behar duten gaiak: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua eta Educaren eta kudeaketa akademikoaren, inklusioaren, enpresako prestakuntzaren eta datuen babesaren ardura duten unitateak edo beste edozein unitate eskudun.

Ikastetxeak ez die kontsulta bera egin beharko zenbait unitateri, salbu eta horietako bati zuzenean egotzitako premiazko jarduketa bat baldin badago.

40.–Irizpide komunak, maiz egiten diren galderak eta ohar teknikoak.

Asko errepikatzen diren gaiak edo irismen orokorrekoak bihurtuko dira irizpide komun, ohiko galdera, kasu praktiko, ohar tekniko edo laguntza-material, aplikazio homogeneorako baliagarria denean. Tresna horiek argitaratuko dira eta eskuragarri egonen dira Hezkuntza Departamentuaren lanbide-heziketaren web-orrian gaitzen den ebaluazio-espazio espezifikoan. Operatiboak edo interpretaziozkoak izanen dira, eta ezin izanen dute aldatu ebaluaziori buruzko foru agindu berria, ez eta betebehar substantibo berririk sartu ere.

41.–Ezarpenaren jarraipena.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak koordinatuko du ezarpenaren jarraipen orokorra, oinarri hartuta sistemetan dagoen informazioa, jasotako kontsultak eta koordinazio-prozedura arruntak. Esku-hartze espezializatua behar duten kontsultak bideratuko dira gaiaren arabera eskumena duen zerbitzura, eta zerbitzu horrek bere esparruari dagozkion gaien eta gorabeheren jarraipena eginen du, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari helaraziko dizkio jarraipen komunean sartu behar diren irismen orokorreko irizpideak, koordinazio-beharrak edo hobekuntza-proposamenak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eginen du bere gainbegiratze- eta aholkularitza-eginkizunen esparruan dagokion jarraipena; informazio-sistemen ardura duten zerbitzuek Educaren funtzionalitateena eta kontingentziena; eta gainerako zerbitzuek esleituta dauzkaten gaiena. Sistema horrek ez dio eskatuko ikastetxe bakoitzari ezarpen-memoria espezifikorik, ez eta gorabeheren aldizkako erregistrorik ere, halakorik gertatu ez bada.

42.–Sinplifikatze-irizpideak.

Foru agindu berria ezartzeak ez ditu hauek ekarriko berez:

a) Osorik berregitea jada baliozkoak diren programazioak edo prestakuntza-planak.

b) Errepikatzea jada egindako jarduerak, probak, ebidentziak edo balorazioak.

c) Berriz hartzea jada baliozkoak diren erabaki akademikoak.

d) Atzeraeraginez eramatea eredu berrien aurrekoak diren dokumentuak.

e) Bikoiztea Educan, espedientean, aktetan edo beste sistema korporatibo batzuetan jada erregistratuta dauden datuak.

f) Sortzea batzorde, bilera, txosten, memoria edo espediente paraleloak, beharrezkoak ez badira ondorio akademiko bat sortzeko edo eskubide bat bermatzeko.

g) Berriz eskatzea enpresa edo pareko erakundeei jada eskuragarri dagoen eta nahikoa den informazioa.

h) Aldi berean mantentzea behin-behineko eta behin betiko euskarri bana, funtzionalitate korporatiboa aktibatu eta beharrezko erregularizazioa osatu ondoren.

II. ERANSKINA.–EZINBESTEKO PROZEDURA KOMUNAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO A, B, C, D ETA E GRADUEN EBALUAZIOA ARAUTZEN DUEN IRAILAREN 25EKO 46/2026 FORU AGINDUA GARATZEKO

Ebaluazioari buruzko foru agindu berriak berariaz ebazpenera igortzen dituen eta lehen egunetik eskuragarri egon behar duten zirkuituak baino ez ditu garatzen eranskin honek. Ez du ez kasu substantibo berririk sortzen, ez aipatu foru aginduan edo oinarrizko araudian ezarritako baldintzarik aldatzen.

I. KAPITULUA.–IKASTETXEAREN OHIKO AHALMENA GAINDITZEN DUTEN SARBIDE- ETA PARTAIDETZA-EGOKITZAPENAK

1.–Hasiera eta balorazioa ikastetxean.

Egokitzapen baten beharra komunikatzen ahalko dute ikasleek edo, hala dagokionean, haren legezko ordezkariek; bestela, proposatzen ahalko dute irakasleek, tutoreek, hezkuntza-orientatzaileek, lanbide-orientazioko zerbitzuak, irakasle-taldeak edo zuzendaritza-taldeak.

Ikastetxeak ezer baino lehen ebaluatuko du ea oztopoa konpontzen ahal den eskura dauden neurrien bidez. Balorazioa ohiko koordinazio-prozeduretan integratuko da, eta ez da espediente autonomorik ireki beharko neurria ikastetxeak berak hartzen eta dokumentatzen ahal badu.

2.–Neurriak ohiko ahalmenaren barruan.

Ikastetxeak eskura dauden bitartekoekin ezartzen ahal diren neurriak adostu eta aplikatuko ditu, bat etorriz ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako eginkizunen banaketarekin. Dokumentazioa mugatuko da hauek identifikatzera: beharra, neurria, arduradunak eta, hala dagokionean, aplikazio- eta berrikuspen-aldia.

3.–Hezkuntza Departamentuari helaraztea.

Behar den neurriak ikastetxearen ohiko ahalmena gainditzen badu edo behar badu administrazio-baimenik, balorazio tekniko espezializaturik edo baliabide pertsonal, material, teknologiko, ekonomiko edo azpiegitura-baliabide gehigarririk, zuzendariak beharra helaraziko dio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, ezarritako bide korporatiboaren bidez.

Plangintza eta Integrazio Zerbitzuak triajea eginen du eskumena duen organo, zerbitzu edo unitatera, eta koordinazio teknikoko eginkizun horrek ez du aurrez zehaztuko baliabideak baimendu, hornitu edo finantzatzeari buruzko erabakia.

4.–Gutxieneko dokumentazioa.

Hauek bakarrik helaraziko dira:

a) Eskaintzaren eta ukitutako ebaluazio-jarduketaren identifikazioa.

b) Oztopoaren edo beharraren deskribapen funtzionala. Ez da emanen ezinbestekoa ez den datu pertsonalik edo sentikorrik.

c) Jada hartu edo baloratu diren neurri arruntak eta zergatik ez diren nahikoak.

d) Beharrezkotzat jotzen den neurri edo emaitza funtzionala. Eskaerak ez du sortuko baliabide jakin baterako eskubide automatikorik.

e) Neurria zer data edo alditan egon behar den eskuragarri, garrantzitsua denean.

f) Balorazioa egiteko beharrezkoak diren eta jada badauden txosten teknikoak. Ez da eskatuko espedientean balio osoz dagoen edo Administrazioak eskura duen txostenik errepikatzea.

5.–Behin-behineko neurriak.

Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea izapidetzen den bitartean, ikastetxeak behin-behineko neurri arrazoizkoak eta posibleak hartuko ditu bere eskumenen eta baliabideen barruan, betiere aldatzen ez badituzte ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak, konpetentziak, gainditzeko baldintzak edo ondorio akademikoak.

6.–Barne-izapidetzea eta erabakia.

Gaiaren arabera eskumena duen zerbitzuak ezinbesteko argibideak bakarrik eskatzen ahalko ditu, eta kasuan kasuko balorazio teknikoa egin edo koordinatuko du. Neurria ebazten ahal bada Zerbitzuari esleitutako eskumenen barruan, Zerbitzuak bidezkoak diren jarduketak onartu edo bultzatuko ditu. Erabakia badagokio zuzendaritza nagusi bati, goragoko beste organo bati edo eskumena duen beste administrazio-organo bati, Zerbitzuak behar den proposamena edo txosten teknikoa eginen du, eta jarduketa helaraziko dio, erabakia har dezan.

Neurria betearazteko erabakiak hartu behar badira (hauekin lotutako erabakiak: langileak, aurrekontu-zuzkidura edo -finantzaketa, kontratazioa, azpiegitura, ekipamendua, informazio-sistemak edo beste organo batzuei esleitutako beste gai batzuk), Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak zerbitzu eskudunari bideratuko dio beharra, eta, hala dagokionean, erabakitzeko ahalmena esleituta daukan organoari. Beharraren balorazio akademiko edo teknikoak ez du ordezkatuko gai horietan dagokion erabaki administratiboa.

Honako hau izanen da gutxieneko zirkuitua: ikastetxeko zuzendariak identifikatzea eta helaraztea; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak hasierako koordinazioa egitea; gaiaren arabera eskumena duen zerbitzuak balorazioa egitea; erabakia hartzeko eskumena esleitua duen organoak erabakia hartzea, beharrezkoa denean; eta hartutako neurria ikastetxeari komunikatzea eta, hala dagokionean, aplikazio- eta jarraipen-baldintzak ere bai. Ez da eskatuko kapitulu honetan ezarritako gutxieneko dokumentazioaz bestelako espediente gehigarririk.

Ikastetxeari emandako erantzunean, honako hauek identifikatuko dira, hala dagokionean: baimendu, adostu edo gomendatutako neurria, haren irismena, neurria betetzeaz edo koordinatzeaz arduratzen den zerbitzua edo organoa, eta jarraipen-baldintzak. Eskatutako neurri zehatza hartzen ez bada, arrazoia adieraziko da, eta, ahal denean, funtzionalki egokia den alternatiba.

7.–Informazioa, aplikazioa eta jarraipena.

Ikastetxeak azkenean erabakitako neurriaren, haren irismenaren eta aplikazioaren berri emanen die ikasleei eta, hala dagokionean, haien legezko ordezkariei. Neurria berrikusiko da aldatzen direnean beharrak, ebaluazio-baldintzak edo hautemandako eraginkortasuna.

Jarraipena sartuko da ebaluazio-prozesuaren dokumentazio arruntean, eta ez da eskatuko memoria espezifikorik.

II. KAPITULUA.–MATRIKULA DEUSEZTATZEA

8.–Deuseztatze-modalitateak.

Matrikularen deuseztapena honela izapidetzen ahalko da, bat etorriz Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako graduak ebaluatzeari buruzko foru agindu berriaren 50. artikuluarekin:

a) Prestakuntza jasotzen ari den pertsonak eskatuta, parte hartzea borondatez etetea erabakitzen duenean, plaza erreserbarik gabe. Matrikularen borondatezko baja gisa islatuko da, hala dagokionean.

b) Prestakuntza jasotzen ari den pertsonak eskatuta, malgutzeko neurri gisa, plaza erreserbatzeko eskubidearekin, kapitulu honetan ezarritako baldintzak betetzen direnean.

c) Ofizioz, egokia denean bizikidetzari buruzko araudiaren ondorioz edo eskaintzaren araudi espezifikoaren ondorioz.

9.–Eskaera eta legitimazioa.

Eskaera aurkeztuko zaio pertsona matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariari edo entitateko organo arduradun baliokideari. Adingabeak izanez gero, haiek edo haien legezko ordezkariek eginen dute, aplikatu beharreko baldintzak betez, eta, hala dagokionean, bermatuko da haien parte-hartzea eta entzunaldia.

Eskaeran honako hauek identifikatuko dira: eskaintza, nahi den deuseztatze-modalitatea eta, plaza erreserbatzea eskatzen denean, aldi baterako etetea justifikatzen duten inguruabarrak eta berriz hasteko borondatea.

10.–Epea.

Eskaera aurkeztu beharko da etetea eragin duen inguruabarraren berri izan bezain laster. Oro har, matrikula plaza erreserbatuz deuseztatzea eskatuko da ukitutako ikastaroa, aldia edo eskaintza ebaluatzeko azken erabakia hartzeko aurreikusitako saioa edo unea baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Aurrerapen txikiagoarekin aurkeztutako eskaerak onartzen ahalko dira, baldin badaude gerora sortutako inguruabarrak edo behar bezala justifikatutako salbuespenezko inguruabarrak, betiere ebaluazioaren azken erabakia baino lehen egiten badira eta deuseztatzeak oraindik ondorio propioak izaten ahal baditu. Eskaintzen iraupen osoa kontuan izanik bi hilabeteko epe orokorra betetzea materialki ezinezkoa bada, eskaintza horietan, kausaren berri izan bezain laster aurkeztuko da eskaera, eta, nolanahi ere, azken erabakia hartu baino lehen.

11.–Dokumentazioa.

Matrikula plaza erreserbarik gabe deuseztatuz gero, ez da beharrezkoa izanen kausa espezifiko bat frogatzea, hargatik eragotzi gabe haren ondorioak kudeatzeko behar den informazioa.

Matrikula plaza erreserbatuz deuseztatzeko, inguruabar pertsonalak, akademikoak, profesionalak, sozialak, familiakoak, kirolekoak, artistikoak, osasunekoak edo antzekoak frogatzeko behar den dokumentazioa beharko da, gomendatzen duena aldi baterako etetea eta arrazoizkoa egiten duena geroago jarraitzea. Ez da eskatuko ez dokumentazio erredundanterik ez informazio kliniko edo pertsonalik, alegatutako inguruabarra egiaztatzeko beharrezkoa denaz gain.

12.–Ebazpena eta jakinarazpena.

Zuzendariak edo organo arduradunak ebatziko du eskaera, kontsulta egin ondoren kudeaketa akademikoaren arduradunei eta, ondorioak zehazteko beharrezkoa denean, irakasle-taldeari edo tutoreari. Ez da beharrezkoa izanen irakasle-taldearen txosten narratibo bat, egoera ebazten ahal bada eskura dagoen informazioarekin.

Ebazpena jakinaraziko da gehienez ere zazpi egun balioduneko epean, eskaera osatzen denetik. Honako hauek identifikatuko ditu: ondorioen data, plaza erreserba dagoen edo ez, deialdien egoera eta, hala dagokionean, berriz hasteko baldintzak.

13.–Plaza erreserbatzea eta berriz hastea.

Matrikula plaza erreserbatuz deuseztatuz gero, bermatua egonen da, behin bakarrik, ikastetxe berean, eskaintza berean edo heziketa-ziklo berean berriz hasteko aukera, onarpen-prozedura arruntean parte hartu behar izan gabe, pertsona matrikulatuta zegoen eskaintzaren antolakuntza baimenduaren, hizkuntza beraren eta txandaren parte direnean.

D eta E graduetan, hurren-hurrengo ikasturtean hasiko dira berriz, egiteke dagoen ibilbidearen araberako mailan, moduluetan edo aldian. A, B eta C graduetan, ikastetxeak programatutako eskaintza beraren hurrengo edizioan izanen da, hurrengo ikasturtearen barruan.

Erreserbatutako plazari dagokion eskaintza, hizkuntza edo txanda emateari utzi zaionean edo ezin zaionean eutsi plangintzaren aldaketa baimendu baten ondorioz, ikastetxeak eta Hezkuntza Departamentuak antolatuko dute jarraitzeko alternatiba baliokide ahalik eta hurbilena, eta saiatuko dira ikastetxe berari eta eskaintza edo ziklo berari eusten. Existitzen ez den konfigurazio jakin bati eusteko ezintasun materialak ez du berez deuseztatuko berriz hasteko eskubidea.

Erreserbak ez du bermatuko ez hizkuntza eta txanda bereko talde jakin bat, ez enpresa edo pareko erakunde jakin bat, ez eta deuseztatzearen aurretik zegoen ordutegi-antolamendu bera ere. Gainera, ez ditu eragotziko eskaintza garatzeko beharrezkoak diren egutegi- edo plangintza-doikuntza arruntak.

14.–Ondorio akademikoak eta deialdiak.

Deuseztatzearen ondorioen dataren aurretik hartutako behin betiko erabaki akademikoek baliozkoak izaten jarraituko dute. Jada gainditutako modulu, esparru edo elementuek beren ondorioei eutsiko diete, eta ondorengo ibilbidean sartzen ahalko dira.

Matrikula plaza erreserbatuz deuseztatzeak ez du ekarriko oraindik erabaki ez diren deialdiak kontsumitzea. Borondatezko bajak ere ez du berez kontsumitutako deialdi bihurtuko egiteke dagoen jarduketa bat; deialdia kontsumitzen dela zehaztuko da benetan hartutako erabakien eta eskaintzaren arau espezifikoen arabera.

Deuseztatzea ezin izanen da erabili ondoriorik gabe uzteko jada hartutako kalifikazio edo azken erabaki bat; araudian ezarritako prozeduren bidez baino ezin izanen da aldatu.

15.–Ofizioz deuseztatzea.

Ofizioz egindako deuseztatzeak edo hutsaltzeak izapidetuko dira bat etorriz bizikidetzari buruzko araudian edo eskaintzaren araudi espezifikoan ezarritako prozedurarekin eta bermeekin. Kapitulu honek ez du prozedura hori ordezten.

Erabakia irmoa denean, ikastetxeak ondorio akademiko eta administratiboak erregistratuko ditu, kasuan kasuko kodifikazioarekin, eta erabakiak oinarrian duen ebazpena edo dokumentua gordeko du.

16.–Erregistroa eta dokumentazioa.

Matrikula plaza erreserbatuz deuseztatzea AM-RP bidez erregistratuko da, borondatezko baja BM bidez, eta matrikula hutsaltzea, hala dagokionean, RM bidez, bat etorriz ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren VII. eranskinarekin eta ebazpen honen III. eranskinarekin.

Gutxieneko dokumentazioa osatuko dute eskaerak, ebazpenak eta, beharrezkoa denean soilik, justifikazio-dokumentazioak. Ez da espediente paralelo bat irekiko dokumentu horiek geratzen ahal badira ikasketa-espediente arruntari lotuta.

III. KAPITULUA.–EBALUAZIO-DEIALDIARI UKO EGITEA ETA ENPRESAKO PRESTAKUNTZAREKIN KOORDINATZEA

17.–Xedea eta irismena.

Ebaluazio-deialdiari uko eginez gero, prestakuntza jasotzen ari den pertsonak ez du jasoko azken erabakirik, lanbide-modulu, esparru, ikasgai edo proiektu intermodular bati edo gehiagori buruz kasuan kasuko ikasturtean, eta ez da matrikula osoa deuseztatuko. Uko-egiteak eragiten dio lanbide-modulu, esparru, gai edo proiektu intermodular osoari, eta ez haren zati autonomo bati.

Eskaerak jasotzen ahalko du lanbide-modulu, esparru, gai edo proiektu intermodular bat edo bat baino gehiago. Ez da ezarriko gehieneko kopuru orokor bat, justifikazio-inguruabarrek haietako batzuei modu komunean eragiten dietenean. Uko-egiteak eragiten badie matrikulako lanbide-modulu, esparru, gai edo proiektu intermodular guztiei, eta horrek baldin badakar eskaintzan erabat parte hartzeari uztea, matrikula-deuseztatze gisa izapidetu beharko da, bat etorriz ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 50. artikuluarekin.

18.–Kausak eta eskaera.

Uko-egitea oinarritu behar da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 51. artikuluan ezarritako inguruabarretan. Eskaera, zeinak ukitutako elementuak eta deialdia identifikatuko baititu, aurkeztuko zaio ikastetxeko zuzendariari edo organo arduradun baliokideari.

Frogagiriak izanen dira alegatutako inguruabarra egiaztatzeko behar-beharrezkoak direnak. Kausa jada balio osoz jasota badago ikastetxean edo Hezkuntza Departamentuan, ez da berriro aurkeztu beharko, salbu eta egiaztatu behar baldin bada.

19.–Eskatzeko epea.

Oro har, eskaera aurkeztuko da ukitutako elementuaren ebaluazioaren azken erabakirako aurreikusitako saioa edo unea baino gutxienez hilabete lehenago.

Epe txikiagoan onartzen ahalko da, baldin eta inguruabarra gerora sortutakoa bada edo frogatzen bada ezin izan zela aurretik jakin edo dokumentatu, betiere azken erabakia hartu ez bada.

20.–Izapidetzea, ebaztea eta jakinaraztea.

Zuzendariak, beharrezkoa bada, balorazio labur bat eskatuko die irakasle arduradunei, tutoreei edo irakasle-taldeari, honako hauei buruz: ukitutako elementuak, enpresako prestakuntzaren egoera eta ibilbidearen jarraitutasunaren gaineko ondorioak. Balorazioaren helburua ez da izanen erabakitzea kausa gertatu ote den, hura behar bezala frogatzen denean, ez eta ikaskuntzaren ebaluazio aurreratua egitea ere.

Justifikazio-arrazoia frogatzen denean, uko-egitea baimenduko da, hargatik eragotzi gabe plangintzan, enpresako prestakuntzan, geroagoko ebaluazio-aukeretan eta iraupenean izaten ahal diren ondorioak.

Ebazpena, zeinak haren ondorio akademikoen eta prestakuntzakoen berri emanen baitu berariaz, jakinaraziko da eskaera osatu eta hurrengo zazpi egun baliodunen barruan.

21.–Ondorioak.

Baimendutako uko-egitea erregistratuko da RE gisa. Ez du kalifikazio negatiborik sortuko, eta ez du ekarriko uko egindako deialdia kontsumitzea ere. Lortutako ebidentzia positiboak gordetzen ahalko dira geroagoko aukeretarako baliagarriak eta garrantzitsuak izaten jarraitzen dutenean.

Uko-egiteak ez du eragotziko, hala dagokionean, beste modulu edo elementu batzuetako prestakuntza-jarduerekin jarraitzea, ez eta egiteke dauden ikaskuntzei buruzko orientazio, laguntza edo errekuperazio integratua jasotzea ere.

22.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzarekiko harremana.

Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, eta, aplikagarria denean, oinarrizko mailako heziketa zikloetan, lanbide-modulu, esparru edo proiektu intermodular bat ebaluatzeko deialdi bati uko egiteak eraginen dio aipatu modulu, esparru edo proiektu osoari, barne hartuta bai ikastetxean egindako prestakuntza bai hari lotutako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, bat etorriz ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 51. artikuluarekin.

Nafarroan, D graduko heziketa-zikloen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza antolatzen da ziklo osoan integratutako egonaldi gisa, ez lanbide-modulu bakoitzari esleitutako ordu-ehuneko independenteen batura gisa. Horregatik, uko-egiteak eragiten badie ikasturte edo aldirako aurreikusitako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan parte hartzen duen lanbide-modulu, esparru edo proiektu intermodular bati edo bati baino gehiagori, uko egiteak ekarriko du, oro har, ez egitea enpresako prestakuntza hori kasuan kasuko ohiko aldian.

Aldiko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiten jarraitzeko, ezinbestekoa izanen da ikastetxeak modu objektiboan zehaztea garatzen, baloratzen eta integratzen ahal dela modu bereiz eta nahikoan, uko egindako modulu, esparru edo proiektu intermodularrekiko, ordu-ehunekoak artifizialki berreraiki gabe eta modulu bakoitzari egonaldi-kuota finko bat esleitu gabe. Erabakia eta haren funtsezko justifikazioa sartuko dira plangintza- eta ebaluazio-dokumentazio arruntean.

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ez egitearen arrazoia bada ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 51. artikuluan ezarritako deialdiari uko egitea, ez da beharrezkoa izanen enpresako prestakuntzari uko egiteko bigarren eskaera independente bat. Ebazpen berak berariaz identifikatuko ditu bi ondorioak, egiteke dagoen prestakuntza eta hura geroago egiteko aurreikuspena. 60. artikuluko uko-egite espezifikoa erabiliko da langileak eskatzen duenean ez egitea enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ohiko aldian, horregatik uko egin gabe kasuan kasuko lanbide-moduluak, esparruak edo proiektuak ebaluatzeko deialdiari.

23.–Enpresako prestakuntza ohiko aldian egiteari berariaz uko egitea.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 60. artikuluan ezarritako berariazko uko-egitea eskatuko zaio ikastetxeko zuzendariari edo baimendutako prestakuntza-entitatearen organo arduradun baliokideari. Ikastetxeko zuzendariak ebatziko du D eta E graduetako eskaintzetan, eta ikastetxeko zuzendariak edo baimendutako prestakuntza-entitatearen organo arduradun baliokideak, berriz, C graduko eskaintzetan, aipatu artikuluaren arabera. Zer egunetan aurreikusita dagoen hastea enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, hilabete lehenago, gutxienez, aurkeztu beharko da, oro har, eskaera, deusetan galarazi gabe gerora sortzen ahal diren behar bezala justifikatutako inguruabarrak.

Ebazpenak identifikatu beharko ditu ukitutako aldia, «FEP» egoera, hala dagokionean, gordetzen diren ebidentzia positiboak, geroago egitearen aurreikuspena eta azken erabakien eta deialdien gaineko ondorioak. Uko-egiteak ez du kontsumituko enpresako prestakuntza egiteko aukera bat.

Beharrezkoa denean, ikastetxeak birprogramatuko du egiteke dagoen prestakuntza, baimendutako plangintzaren, postuen erabilgarritasunaren eta ibilbidearen jarraitutasunaren arabera. D graduan aplikatuko da ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako lehen eta bigarren mailen arteko metatze eta antolamenduaren araua.

IV. KAPITULUA.–BALIOZKOTZEAK, AITORTZAK ETA SALBUESPENAK

24.–Zirkuitu orokorra.

Eskaerak aurkezteko lekua izanen da interesduna matrikulatua dagoen ikastetxe edo prestakuntza-entitate baimendua, salbu eta araudi espezifikoak zehazten badu eskaera aurkezteko beste toki bat. Ikastetxeak eskaera eta dokumentazioa egiaztatuko ditu eta, osorik ez badago, eskatuko du zuzen dadila, administrazio-prozedurari buruzko araudiaren arabera.

Ebazteko eskumena berariaz identifikatuko da eskaera izapidetu baino lehen. Ebazpenaren ondorio operatiboetarako:

a) Ikastetxeko zuzendariak ebatziko ditu aplikatuko beharreko araudiaren arabera ikastetxearen eskumenekoak diren lanbide-moduluen baliozkotzeak, erdi mailako eta goi mailako hautazko moduluen baliozkotzeak, hautazko partearen aitortza osoa edo partziala, eta D eta E graduen enpresako prestakuntzaren salbuespenak.

b) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebatziko ditu B eta C graduen baliozkotzeak, zeinak, oinarrizko araudiaren arabera, hezkuntza administrazioari eskatu behar baitzaizkio, bai eta C graduaren enpresako prestakuntzaren salbuespenak ere.

c) Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko organo eskudunak ebatziko ditu oinarrizko araudiak Estatuari esleitzen dizkion baliozkotzeak eta gainerako jarduketak.

Gainerako kasuetan, aplikatuko da araudi espezifikoaren berariazko eskudantzia.

Ikastetxeak, ebatzi behar duenean, behar diren balorazio teknikoak bildu eta ebazpena emanen du. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak edo Estatuko organo batek ebatzi behar duenean, ikastetxea aurkezpen-, egiaztapen-, zuzentze- eta igorpen-puntua izanen da, eta interesdunari ez zaio eskatuko dokumentazio bera berriz aurkezteko.

25.–Aurkezteko ohiko epeak.

Baliozkotze- edo aitortza-eskaerak aurkeztuko dira, ahal dela, matrikula formalizatu edo prestakuntza-jarduera hasi –hura geroago hasi bada– eta ondorengo hogeita hamar egun naturalen barruan.

Epe horretatik kanpo aurkezteak ez du berez ekarriko eskaera ez onartzea, baldin eta oraindik ondorio akademikoak izaten ahal baditu, gerora sortutako kausa edo egiaztagiriak badaude edo araudi espezifikoak beste epe bat ezartzen badu. Nolanahi ere, baliozkotzea eraginkorra ez den bitartean, interesdunak jarraitu beharko du ukitutako elementua ikasten eta haren ebaluazioan parte hartzen, ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako baldintzetan.

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzatik salbuesteko eskaerak aurkeztuko dira prestakuntza hasteko aurreikusitako eguna baino gutxienez hilabete lehenago, oro har. Geroago izapidetzen ahalko dira, justifikatutako arrazoi batengatik, baldin eta oraindik ebazten ahal bada salbuespena eskatzen den zatia egin aurretik.

26.–Egiaztagiri komunak.

Interesdunak dokumentu hauek baino ez ditu aurkeztuko: beharrezkoak direnak eskaeraren oinarri den titulu, modulu, maila, jarduera, kredentzial, lan-esperientzia edo inguruabarra frogatzeko eta Administrazioak kontsultatu edo lortu ezin dituenak eskura dauden sistemen bidez.

Dokumentu elektroniko egiaztagarriak, Educan edo beste sistema korporatibo batzuetan dauden ziurtapen akademikoak eta espedienteari jada lotutako ebazpenak berrerabiliko dira beste kopia bat eskatu gabe.

27.–Ebazpena eta izapidetze-aldiko egoera.

Ebazpenek honako hauek identifikatuko dituzte: aitortutako jarduketa, haren arau-oinarria, ukitutako pertsona eta eskaintza, osoa edo partziala den (hala dagokionean), irismena, ondorio akademikoak, kalifikazio konputagarria edo kalifikaziorik eza, organo eskuduna eta kasuan kasuko berrikuspen-errekurtsoak edo -jarduketak.

Eskaera aurkezte hutsak ez du ekarriko balizko baiespenik. Behin-behineko neurriak kasu hauetan bakarrik hartuko dira: araudi aplikagarrian ezarrita daudenean edo kalte konponezin bat saihesteko beharrezkoak direnean. Gainera, ez dute ebazpenaren zentzua bidegabe aurreratuko.

28.–Baliozkotze arruntak.

Baliozkotzeak organo eskudunak ebatziko ditu, bat etorriz Estatuko oinarrizko araudiarekin, foru araudiarekin eta ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren XIII. eranskinarekin. Eskumena Ministerioarena edo Estatuko beste organo batena denean, ikastetxea harrera-, egiaztapen- eta igorpen-puntua izanen da, araudiak hala ezartzen duenean.

Adierazpen akademikoa CV-X bidez eginen da zenbakizko kalifikazio konputagarria dagoenean, eta CV bidez zenbakizko kalifikazio konputagarririk ez dagoenean, bat etorriz ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren VII. eranskinarekin.

29.–Hautazko moduluak baliozkotzea.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 58. artikuluan eta XIII. eranskinean ezarritako erdi mailako edo goi mailako hautazko moduluen baliozkotzea ikastetxean eskatuko da, eta ikastetxeko zuzendariak ebatziko du. Nahikoa izanen da aldez aurretik jatorrizko hautazko modulua gainditu izana frogatzea, informazio hori dagoeneko sistema korporatiboetan jasota ez dagoenean.

Ebazpenak identifikatuko ditu jatorrizko modulua, baliozkotutako modulua eta lekualdatu beharreko zenbakizko kalifikazioa. CV-X gisa erregistratuko da, eta azken notan konputatuko da, ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritakoaren arabera.

30.–Hautazko partearen aitortza osoa edo partziala.

Ikastaro edo prestakuntza-jarduera ez-formalen bidezko hautazko partearen aitortza osoa edo partziala ikastetxean eskatuko da, eta ikastetxeko zuzendariak ebatziko du, ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 58. artikuluaren eta XIII. eranskinaren arabera. Irismena zehazteko, aintzat hartuko dira frogatutako prestakuntzaren iraupena, edukia eta irismena, bai eta prestakuntza horrek zer lotura duen ere produkzio-sektorearekin edo enplegagarritasunari lotutako zeharkako konpetentziekin.

Aitortza erabatekoa izanen da, baldin eta frogatutako prestakuntzak behar bezala estaltzen baditu aitortu nahi den hautazko partearen bolumena eta prestakuntza-helburua. Partziala izanen da elkarrekikotasun garrantzitsua egonda ere erabat estaltzeko nahikoa ez badago. Ebazpenak identifikatu beharko ditu aitortutako irismena eta, hala badagokio, ikasi beharreko zatia.

Aitortzak ez du zenbakizko kalifikaziorik ekarriko, salbu eta araudiak berariaz xedatzen badu, eta RCN bidez erregistratuko da, hala dagokionean.

31.–Enpresako prestakuntzaren salbuespen osoa edo partziala.

Salbuespena eskatu eta ebatziko da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 59. artikuluaren eta XIII. eranskinaren arabera. D eta E graduetan, ikastetxeko zuzendariak ebatziko du, eta, C graduetan, berriz, Hezkuntza Departamentuan eskaintzak planifikatu, antolatu eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuko zuzendariak, ikastetxeak edo entitateak eskatuta.

Lan-esperientzia frogatzeko, aurkeztuko da iraupena, lanaldia eta benetan egindako zereginak identifikatzeko behar den lan- eta lanbide-dokumentazioa. Lan-bizitza edo datu baliokideak ofizioz kontsultatzen ahal badira, ez da eskatuko horiek aurkezteko, hargatik eragotzi gabe egindako funtzioen berri izateko behar den dokumentazioa.

Balorazio teknikoan, alderatuko dira frogatutako lanbide-zereginak eta enpresako prestakuntzari esleitutako ikaskuntzaren emaitzak. Salbuespen partzialak zehatz-mehatz identifikatuko ditu salbuetsitako partea eta egiteke dagoen nahitaezko partea, eta ez da esperientziara eramanen behar bezain lotuta ez dagoen emaitzen edo jardunen gaineko ondoriorik.

32.–Ondorioak eta erregistroa.

Baliozkotzeek, aitortzek eta salbuespenek kasuan kasuko araudian eta ebazpenean ezarritako ondorioak baino ez dituzte izanen. Irakasleek eta irakasle-taldeak errespetatuko dituzte ondorio horiek; ez dute ondorioen oinarria berrikusiko, eta ez dituzte ondorioak areagotuko edo murriztuko.

Ebazpenak espedientearekin lotuko dira eta Educan edo behin-behineko euskarri aplikagarrian sartuko dira. Azken notaren edo batez besteko notaren gaineko kodifikazioak eta ondorioak izanen dira ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren VII. eranskinean ezarritakoak, horiek bakarrik.

III. ERANSKINA.–DOKUMENTAZIOA, KODIFIKAZIOAK, EDUCA ETA KONTINGENTZIA TEKNOLOGIKOA

Aplikazio informatikoak baliatzen ahal dira erabaki akademikoa hartzeko laguntzatzat; ez dute hura ordezten, ezta baldintzatzen ere. Funtzionalitate batek huts egiten badu edo modu bateraezinean kalkulatzen badu, lehentasuna izanen du juridikoki zuzena den erabakiak, eta behin-behinean dokumentatuko da.

I. KAPITULUA.–PRINTZIPIO DOKUMENTALAK

1.–Erregistro bakarra eta berrerabilera.

Jarduketa bakoitza behin bakarrik dokumentatu beharko da, haren integritatea, eskuragarritasuna, trazabilitatea eta gordetzea behar bezala bermatzen dituen euskarrian. Educan, espedientean edo beste sistema korporatibo batean jada baliozkotutako informazioa geroagoko izapideetan berrerabiliko da.

2.–Trazabilitate nahikoa.

Dokumentazioak aukera emanen du, garrantzitsua denean, honako hauek identifikatzeko: ebaluatutako erreferentea, kontuan hartutako ebidentziak, pertsona edo organo arduraduna, hartutako erabakia, erabakia benetan hartu den eguna eta geroagoko zuzenketak. Ez da beharrezkoa irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko jarduketa guztiak gordetzea edo zehatz-mehatz deskribatzea.

3.–Gordetzea.

Dokumentu ofizialak eta osagarriak gordeko dira ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren epeen eta arauen arabera. Behin-behineko euskarriak erregularizatu arte zainduko dira, eta, froga-balio propioa dutenean, akreditatzen duten dokumentuari edo erabakiari dagokion epean.

II. KAPITULUA.–KODIFIKAZIOAK ETA EGOERA AKADEMIKOAK

4.–Zuzenean aplikatzekoak diren kodifikazioak.

Sistema eta dokumentu akademikoek, dena delako kasua gertatzen denean, erabiliko dituzte ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren VII. eranskinean aurreikusitako kodifikazioak:

KODEA

ESANAHIA

5-C

Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio bidez gainditzea, bosteko amaierako kalifikazioarekin

CV-X

X(e)ko zenbakizko kalifikazio konputagarriarekin baliozkotua

CV

Zenbakizko kalifikazio konputagarririk gabe baliozkotua azken notan

RCN

Zenbakizko kalifikazio konputagarririk gabe aitortua azken notan

MH

Ohorezko matrikula

S

Gainditua

NS

Gainditu gabe

PS

Gainditzeke

FEP

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteke, baloratzeke edo integratzeke

NE

Ebaluatu gabe

NC

Ikasi gabe

RE

Uko egitea deialdiari

AM-RP

Matrikula plaza erreserbatuz deuseztatzea

RM

Matrikula hutsaltzea

BM

Matrikulari borondatez baja ematea

EX

Salbuetsia

PHT

Homologatzeke edo agiriak baliozkotzeke

Kodifikazioek ez dute ordezten oinarritzen dituen ebazpena, erabakia edo egoera, eta ez dute eragiten ebaluazioari buruzko foru agindu berrian aurreikusitakoez bestelako ondoriorik.

5.–Ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikula.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 45. artikuluaren arabera ohorezko aipamen bat egin edo ohorezko matrikula bat eman behar denean, ikastetxeak kasuan kasuko aktan edo euskarri arruntean hartu eta dokumentatuko du erabakia. Ohorezko matrikula MH bidez identifikatuko da.

Educak oraindik ez badu funtzionalitate espezifikorik, behin-behineko euskarrian dokumentatuko da erabakia, eta geroago sartuko da, jatorrizko azken nota aldatu gabe eta beste deliberazio bat eskatu gabe.

III. KAPITULUA.–EDUCAREN GUTXIENEKO FUNTZIONALITATE NAHIKOA

6.–Ezinbesteko funtzioak 2026-2027 ikasturtean.

2026-2027 ikasturtean, aukera egon beharko da gutxienez informazio hau formalizatzeko Educa bidez edo behin-behineko euskarri baliokide baten bidez:

–Azken kalifikazioak eta gainditzearen edo ez gainditzearen egoerak.

–Erabilitako deialdiak, uko egindakoak eta, hala badagokio, ezohikoak.

–Matrikula-deuseztatzeak eta plaza erreserbak.

–Baliozkotzeak, aitortzak eta salbuespenak, eta horien ondorioak.

–FEP egoera eta egoera horren amaiera.

–Ezohiko konpetentzia-konpentsazioa eta 5-C kodetzea.

– Mailaz igotzeko, mailan jarraitzeko, erabat gainditzeko, akreditatzeko, ziurtatzeko eta titulazioko erabakiak.

–Ohorezko aipamenak eta ohorezko matrikulak, hala dagokionean.

–Berrikuspenak, erreklamazioak eta zuzenketak, eragina dutenak dokumentu ofizialetan.

–Erabakia benetan hartu den eguna, erregistroa geroagokoa denean.

7.–Funtzio ebolutiboak.

Modu progresiboan ezartzen ahalko dira ondorio akademikoa sortzeko beharrezkoak ez diren automatizazio aurreratuak, aginte-taulak, analitikak, kalkulu-laguntzak, estatistika-integrazioak edo baliozkotze automatikoak. Halakorik ez egoteak ez du justifikatuko erabilera iraunkorreko eskuzko erregistro paraleloak sortzea.

IV. KAPITULUA.–BEHIN-BEHINEKO EUSKARRIAK

8.–Erabilera-kasuak.

Kasu honetan bakarrik erabiliko da behin-behineko euskarri bat: erabaki, egoera edo eskubide bat behar beste formalizatu ezin daitekeenean eskura dagoen funtzionalitatean. Kudeaketa-sistemen bidez erregistratzen ahal bada funtsezko ondorio akademikoa, ez da sortuko bigarren erregistrorik funtzionalitate osagarri bat falta delako bakarrik.

9.–Gutxieneko edukia.

Behin-behineko euskarriak honako hauek bakarrik identifikatuko ditu:

a) Ukitutako pertsona eta eskaintza.

b) Jarduketa edo erabakia eta erabakia benetan hartu den eguna.

c) Pertsona edo organo arduraduna.

d) Kodifikazioa edo egoera akademikoa, hala dagokionean.

e) Sistema geroago erregularizatzeko behar den gutxieneko informazioa.

f) Oinarriak jasotzen dituen dokumentu, akta edo espedientearen erreferentzia, beharrezkoa denean.

10.–Arduraduna eta zaintza.

Jarduketa behin betiko kudeaketa-sisteman zer unitate edo pertsonak formalizatu ohi duen, unitate edo pertsona horrek beteko du euskarria. Izendatutako espedientean edo gordailu korporatiboan zainduko da, eta ez da irakasleen esku utziko idazkari, zuzendari edo kudeaketa-unitate bati dagokion administrazio-erregistroko atazarik.

V. KAPITULUA.–GEROAGO ERREGULARIZATZEA

11.–Erregularizazio-araua.

Informazioa geroago Educan sartzea erregularizazio teknikoko jarduketa bat izanen da, ez beste erabaki akademiko bat. Jatorrizko erabakiaren data, edukia eta organoa mantenduko dira.

Erregularizazioa, ahal den guztietan, eginen da datuak migratuz, eraldatuz, modu zentralizatuan kargatuz edo berrerabiliz. Ikastetxeen esku-hartzea mugatuko da beste iturri batetik lortu ezin diren eremuak baliozkotzera edo osatzera.

12.–Sarrera bikoitz sistematikoaren debekua.

Irakasleei ez zaie eskatuko kalifikazio, ebidentzia edo erabaki bera bitan sartzea. Behin-behineko euskarri bat eskuz transkribatu behar denean, kudeaketa akademikoaren ardura duen profilak eginen du, eta behin betiko sistemarako behar den informaziora mugatuko da.

VI. KAPITULUA.–AKTIBATZEA ETA KENTZEA FUNTZIONALITATEAREN ARABERA

13.–Aktibatzeko komunikazio teknikoak.

Educa kudeaketa-sistemaren aktibazio garrantzitsu bakoitza jakinaraziko da jarraibide edo ohar tekniko korporatibo bidez, eta honako hauek identifikatuko ditu:

a) Funtzionalitate erabilgarria eta noiztik erabili behar den.

b) Erabiltzeari uzten zaion behin-behineko euskarria, halakorik badago.

c) Erregularizatzeke dagoen informazioa.

d) Erregularizazioaz eta, hala badagokio, ikastetxeari dagokion esku-hartzeaz arduratzen den unitatea.

14.–Euskarriak kentzea.

Behin-behineko euskarriek ez dute izanen iraungitze-data orokorrik. Funtzionalitatearen arabera kenduko dira, behin betiko sistemak aukera ematen duenean egoera behar bezala erregistratzeko, eta ezarri denean egiteke dagoena erregularizatzeko prozedura.

VII. KAPITULUA.–AUTOMATISMO BATERAEZINAK ZUZENTZEA

15.–Erabaki zuzenaren lehentasuna.

Kudeaketa-sistemen baliozkotze, blokeo, kalkulu edo automatismo batek ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateraezina den emaitza sortzen badu, pertsona edo organo eskudunak erabaki zuzena hartuko du araudiaren arabera, eta gorabeheraren berri emanen dio unitate teknikoari ezarritako bideen bidez.

Sistema zuzendu arte, erabiliko da behar den gutxieneko behin-behineko euskarria. Inork ez du galduko eskubide, deialdi, kalifikazio, akreditazio edo prestakuntza-aukera bat berari egotzi ezin zaion muga edo akats tekniko batengatik.

16.–Zuzenketaren trazabilitatea.

Geroago erregularizatzeari esker, identifikatzen ahalko dira hasierako datu edo emaitza automatizatua, aplikatu den arau juridiko zuzena, hartutako erabakia eta egindako zuzenketa. Ez da gorde beharko informazioa zuzendu ondoren frogagarri gisa balio ez duen tarteko atzemate, kalkulu edo erregistrorik.

IV. ERANSKINA.–IRIZPIDEAK ETA KASU OPERATIBOAK, 2026-2027 IKASTURTEAN IRAILAREN 25EKO 46/2026 FORU AGINDUA APLIKATZEKO. FORU AGINDU HORREN BIDEZ ARAUTU ZEN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO A, B, C, D ETA E GRADUEN EBALUAZIOA

Eranskin honek goitik beherako eta kontsulta sekuentzialeko formatuan antolatzen ditu ebaluazioari buruzko foru agindu berria eta ebazpen hau 2026-2027 ikasturtean modu homogeneoan aplikatzeko behar diren irizpide eta kasu operatiboak.

Lehentasuna. Zalantzarik edo desadostasunik izanez gero, lehentasuna izanen dute ebaluazioari buruzko foru agindu berriak eta ebazpen honen I. eranskinetik III.era bitartekoetan eta V. eranskinean ezarritako arau substantiboek.

Kodeak. T, R535, H eta D kodeek kokapen- eta trazabilitate-funtzioa baizik ez dute eranskin honen barnean.

I. KAPITULUA.–TRANTSIZIORAKO IRIZPIDEAK ETA KASU OPERATIBOAK

1.–Irakurketa-irizpideak.

Bateragarria. Aurreko aurreikuspen, praktika, prozedura edo irizpide bat bateragarria izanen da aplikatzen jarrai daitekeenean, aldatu edo eragotzi gabe ebaluazioari buruzko foru agindu berrian ezarritako erreferenteen, arduren, bermeen, eskakizunen, erabakien edo ondorioen aplikazioa.

Bateraezina. Bateraezina izanen da, baldin eta hura mantentzeak zuzenean aplikatzekoa den ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren arau baten aurkako emaitza sortzen badu edo sor badezake, bereziki honako hauek aldatzen baditu: ebaluazio-erreferenteak, erabakitzeko eskumena, kalifikazio- edo gainditze-arauak, deialdiak, mailaz igotzea edo mailan jarraitzea, enpresako prestakuntza integratzea, berrikusteko eta erreklamatzeko bermeak edo akreditazioaren, ziurtapenaren edo titulazioaren ondorioak.

Ukitua. Alderdi bat ukitua izanen da behar denean aldatu, osatu, aplikatzetik gelditu edo nahitaez bestela interpretatu, bat etor dadin ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin.

Ez-ukitua. Alderdi bat ez-ukitua izanen da aldatu gabe aplikatzen jarrai daitekeenean, ez diolako kontra egiten erregulazio berriari, ez duelako eragozten nahitaezko aurreikuspen berri bat aplikatzea, eta ez dituelako aldatzen hartan ezarritako eskubideak, eskumenak edo ondorioak.

Aplikazioa. Aurreko adierazpenek ez dute baimentzen balorazio abstraktu edo prebentiborik. Trantsiziorako T-01etik T-32rako kasu operatiboak zehazturik daude ohiko egoera iragankorretan aplikatzeko.

2.–Trantsiziorako kasu operatiboak.

T-01. Programazioa ikasturtearen hasieran eginda.

–Egoera. Programazioa badago eginda ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denean.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten da. Aipatu foru agindua lehentasuna du, indarrean jartzen denetik, elementu bateraezinei dagokienez.

–Ikastetxearen jarduketa. Elementu ukituak bakarrik berrikustea eta egokitzapena formalizatzea, ebazpen honen I. eta V. eranskinetan ezarri bezala.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da egin behar programazio oso berririk.

T-02. Programazioa ikasleei dagoeneko aditzera emanda.

–Egoera. Programazioa edo haren alderdi nagusiak dagoeneko eman zaizkie aditzera ikasleei ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Aurreko informazioa baliozkoa izanen da ukitua ez den orotan.

–Ikastetxearen jarduketa. Garrantzizko aldaketak bakarrik aditzera ematea, haiek aplikatu baino lehen.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Programazioa ez da berriz ororik bidali behar.

T-03. Prestakuntza-jarduera dagoeneko eginda.

–Egoera. Prestakuntza-jarduera bukatu da ebaluazioari buruzko foru agindu berrian indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Osoki gordetzen da.

–Ikastetxearen jarduketa. Bat ere ez, salbu eta gorabehera espezifikoren bat gertatzen bada, hartaz arduratzea behar duena.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da sortu behar dokumentazio berririk araudi-aldaketa hutsagatik.

T-04. Ebaluazio-jarduera edo proba dagoeneko eginda.

–Egoera. Ebaluazio-jarduera edo proba egin da ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten da, baldin egitean baliozkoa bazen, zegokion araubidearen arabera.

–Ikastetxearen jarduketa. Haren emaitzak eta ebidentziak geroko prozesuan integratzea, esparru berriarekin bat.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da errepikatu behar araudi-aldaketagatik.

T-05. Baliozko ebidentzia lortuta ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Egoera. Badago ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentzia bat, balio osoz lortu dena, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten da, eta erabil daiteke geroko erabakietan.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatu beharreko ebaluazio erreferenteekin lotzea, erabakitzeko beharrezkoa denean.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da eskatzen atzeraeraginezko transkripzio edo berregite orokorrik.

T-06. Aurretiko kalifikazio partzial edo prestaketa-balorazioa.

–Egoera. Badago kalifikazio partzial edo prestaketa-balorazio bat, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen lortu dena.

–Irizpide aplikagarria. Prozesuko informazio gisa gordetzen da, automatikoki azken erabaki bilakatu gabe.

–Ikastetxearen jarduketa. Eredu berriaren arabera integratzea, hala dagokionean.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Aski da trazabilitate nahikoa izatea.

T-07. Errekuperazioa hasita ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Egoera. Dagoeneko hasi da errekuperazio prozesua.

–Irizpide aplikagarria. Eginik dauden jarduketak gorde egiten dira.

–Ikastetxearen jarduketa. Errekuperazioa egiten jarraitzea, eredu berriaren izaera integratuarekin bat, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da berriz hasi behar errekuperazioko prozesua edo plana.

T-08. Ebaluazio saioa eginda eta erabakia hartuta.

–Egoera. Dagoeneko egin da saioa eta erabaki akademikoa hartu da, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Erabakiak baliozkotasunari eta ondorioei eusten die.

–Ikastetxearen jarduketa. Egiteke dagoena erregistratzea edo komunikatzea, erabakia hartu zen data eta araubidea gordeta.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da saioa errepikatu behar.

T-09. Saioa lehenago deituta eta geroago eginda.

–Egoera. Saiora deitu da ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen, baina horren ondoren egin da.

–Irizpide aplikagarria. Deialdia gorde egiten da, baldin bateragarria bada; erabakiak hartzen dira ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren arabera.

–Ikastetxearen jarduketa. Gai-zerrenda, dokumentazioa edo irizpideak egokitzea, behar-beharrezkoa den horretan bakarrik.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da deialdi berririk behar, salbu benetako beharra badago.

T-10. Azken kalifikazioa oraindik erabaki gabe.

–Egoera. Oraindik ez da azken kalifikazioa erabaki ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri denean.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten dira aurretiko ebidentziak; azken erabakiak bat etorri behar du ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin.

–Ikastetxearen jarduketa. Foru agindu horren erantzukizunak, irizpideak eta arau substantiboak aplikatzea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ohiko moduan jasotzea behar diren euskarrietan.

T-11. Mailaz igotzea, mailan jarraitzea edo titulazioa erabaki gabe.

–Egoera. Oraindik ez da erabaki mailaz igotzea, mailan jarraitzea edo titulazioa, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri denean.

–Irizpide aplikagarria. Geroko erabakiak bat etorri behar du aipatutako foru aginduarekin, aurretiko baliozko ebidentzia edo emaitzak erabiliz.

–Ikastetxearen jarduketa. Pertsona edo organo eskudunak erabakia hartzea araubide berriaren arabera.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Akta edo erregistro arrunta.

T-12. Salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio posible bat erabaki gabe.

–Egoera. Badago salbuespenezko konpetentzia-konpentsazio posible bat, baina ez da erabaki oraindik.

–Irizpide aplikagarria. Aplikatzen ahalko da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren arabera bakarrik.

–Ikastetxearen jarduketa. Figura berriaren eskakizunen eta mugen arabera baloratzea eta, behar badu, erabakitzea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ebaluazioari buruzko foru agindu berriak eskatzen duen motibazioa, dokumentu gehigarririk gabe, salbu beharrezkoa bada.

T-13. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP) hasita.

–Egoera. Dagoeneko hasi da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.

–Irizpide aplikagarria. Egonaldiak jarraitzen du, eta ez da berriz hasten araudi-aldaketagatik.

–Ikastetxearen jarduketa. Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik, egiteke dagoenaren jarraipena eta ebaluazioa integratzea aipatutako foru aginduarekin bat.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Gorde egiten dira lehendik dauden prestakuntza-plana eta dokumentazioa.

T-14. Enpresaren balorazioa eginda.

–Egoera. Enpresak edo pareko erakundeak dagoeneko egin du balorazioa.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten da, baliozko ebidentzia edo balorazio gisa.

–Ikastetxearen jarduketa. Integratzea, bat etorriz ardura banaketa berriarekin eta ebaluaziori buruzko foru agindu berriaren ebaluazio ereduarekin.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da eskatu behar atzeraeraginezko formulario berririk.

T-15. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP) oraindik hasi gabe.

–Egoera. Oraindik ez da hasi enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.

–Irizpide aplikagarria. Egiteke dagoen prestakuntza eginen da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren arabera.

–Ikastetxearen jarduketa. Esparru berria aplikatzea egiteke dagoen zatiaren plangintzatik eta ebaluaziotik.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Dagokion ohiko dokumentazioa.

T-16. Enpresako prestakuntza-plana dagoeneko formalizatuta.

–Egoera. Dagoeneko formalizatu da prestakuntza-plana.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten da, baldin eta bateragarria bada curriculumaren eta antolakuntzaren aldetik.

–Ikastetxearen jarduketa. Behar diren alderdiak bakarrik egokitzea, programazioa eta prestakuntza-plana bikoiztu gabe.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da egin behar plan oso berririk.

T-17. Uko egiteko edo deuseztatzeko eskaera eginda eta ebatzi gabe.

–Egoera. Eskaera aurkeztu zen ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen eta oraindik ez da ebatzi.

–Irizpide aplikagarria. Hasitako espedientea edo izapideak jarraitzen ahal du bateragarri diren alderdietan; gerora ematen den ebazpenak ebaluazioari buruzko foru agindu berria errespetatu beharko du.

–Ikastetxearen jarduketa. Bateragarritasun testa aplikatzea, eta erabakitzen den unean egoki diren ondorioak.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Dagoeneko irekita dagoen espedientea erabiliko da.

T-18. Baliozkotzea, aitortza edo salbuespena eskatuta eta ebatzi gabe.

–Egoera. Eskaera eta dokumentazioa aurkeztu ziren ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen, baina erabakia hartu gabe dago.

–Irizpide aplikagarria. Gorde egiten dira eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa.

–Ikastetxearen jarduketa. Ebaztea bat etorriz erabakitzen den unean aplikagarria den esparruarekin eta arau iragankor espezifikoekin.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da berriz eskatu behar dagoeneko eskuragarri dauden dokumentu baliodunak.

T-19. Berrikuspena edo erreklamazioa lehenago hasita.

–Egoera. Berrikuspena edo erreklamazioa hasi zen ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Prozedura berak jarraituko du bateragarri diren alderdietan, bermerik galdu gabe.

–Ikastetxearen jarduketa. Dagoeneko egin diren jarduketak gordetzea, eta egiteke dauden izapideak egokitzea, erregulazio berriak berme aplikagarri bat gehitzen duenean.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Espediente berari eusten zaio.

T-20. Berrikuspena geroago eskatuta, lehenago hartu den erabaki baten aurka.

–Egoera. Berrikuspena eskatu da ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri eta gero, baina lehenago hartu den erabaki bati buruzkoa da.

–Irizpide aplikagarria. Prozedura izapidetzen da eskaeraren unean egoki ziren bermeekin; funtsezko erabakia kontrastatzen da erabakia hartzean indarrean zegoen ebaluazio-araubidearekin.

–Ikastetxearen jarduketa. Bereiztea ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren prozedura-araua eta jatorrizko erabakiari zegokion ebaluazio-araua.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da berriz ireki behar ebaluazioa orokorrean.

T-21. Erabakia lehenago hartuta baina erregistratu gabe kudeaketa-sistemetan.

–Egoera. Erabakia balio osoz hartu zen ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen, baina kudeaketa-sistema informatikoan erregistratu gabe dago oraindik.

–Irizpide aplikagarria. Erabakiak lehenagoko datari eta izaerari eusten die, nahiz eta geroago erregistratu.

–Ikastetxearen jarduketa. Erabakia hartu zen benetako datarekin erregistratzea edo erregularizatzea, eta egoki den justifikazio euskarriarekin.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da hartu behar beste erabakirik.

T-22. Kudeaketa-sistemak (Educa...) ez du onartzen kodifikazio edo egoera berririk.

–Egoera. Beharrezko funtzionalitatea ez dago erabilgarri kudeaketa-sisteman.

–Irizpide aplikagarria. Kontingentzia teknikoa: mugapenak ez du aldatzen erabaki akademikoa.

–Ikastetxearen jarduketa. Gutxieneko behin-behineko euskarria erabiltzea eta funtzionalitatea dagoenean erregularizatzea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Behin-behineko erregistro bakar bat; karga bikoitza saihestea.

T-23. Kudeaketa-sistemak (Educa...) automatikoki kalkulatzen du ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateraezina den emaitza bat.

–Egoera. Kudeaketa-sistemaren (Educa...) formula, baliozkotze edo automatismo batek ematen du ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateraezina den emaitza bat.

–Irizpide aplikagarria. Bateraezintasun teknikoa: araudiaren arauak du lehentasuna.

–Ikastetxearen jarduketa. Emaitza zuzentzea edo neutralizatzea eta gorabehera komunikatzea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Behar den trazabilitatea mantentzea zuzenketari buruz.

T-24. Aurreko eredu edo dokumentua oraindik operatibo.

–Egoera. Oraindik erabilgarri dago aurreko eredu edo dokumentu bat.

–Irizpide aplikagarria. Erabilera iragankor baldintzatua: aldi baterako erabiltzen ahalko da, baldin eta bateragarria bada eta jarraitutasunerako beharrezkoa bada bakarrik.

–Ikastetxearen jarduketa. Aldi baterako mantentzea edo gaitutako gutxieneko ereduarekin ordeztea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da egin behar atzeraeraginezko migrazio orokorrik.

T-25. A, B edo C graduetako eskaintza lehenago hasita, eta geroago jarraitu.

–Egoera. A, B edo C graduetako prestakuntza-eskaintza hasi zen ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen, eta gerora ere jarraitzen du.

–Irizpide aplikagarria. Zati batean ukitua: programazioari, prestakuntzari eta baliozko ebidentziei eusten zaie; egiteke dagoen ebaluazioa ebaluazioari buruzko foru agindu berrira egokitzen da.

–Ikastetxearen jarduketa. Bateraezinak diren aurreko ebaluazio-arauak baztertzea eta antolakuntza bateragarria gordetzea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da berriz hasi behar prestakuntza ekintza.

T-26. A, B edo C graduetako eskaintza bukatuta ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Egoera. Prestakuntza ekintza bukatu da eta dagoeneko hartu dira erabaki akademikoak.

–Irizpide aplikagarria. Erabaki finkatua: aurreko erabakiak gorde egiten dira.

–Ikastetxearen jarduketa. Egiteke dagoen ziurtagiria edo erregistroa bakarrik osatzea, jatorrizko erabakia gordeta.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da berriz ebaluatu behar.

T-27. A, B edo C geroago bukatuta, ebaluazioa egiteke.

–Egoera. Ekintza lehenago hasi zen, baina azken ebaluazioa hartzen da ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri eta gero.

–Irizpide aplikagarria. Araubide berria azken fasean: azken ebaluazioa hartzen da ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bat, aurretik zeuden baliozko ebidentziak erabilita.

–Ikastetxearen jarduketa. Egiteke dagoen fasea bakarrik egokitzea.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da errepikatu behar prestakuntzarik edo ebidentziarik.

T-28. Aurreko plan edo antolamendu bateko ikasleak.

–Egoera. Ikasleek aurreko plan edo antolamendu baten araberako ibilbideari jarraitzen diote.

–Irizpide aplikagarria. Araubide iragankor espezifikoa: balio osoz gainditutako eskubide eta elementuei eusten diete.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatzea elkarrekikotasuna edo arau iragankor espezifikoak, halakoak daudenean.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da bikoiztu behar dagoeneko gaindituta dagoen prestakuntzarik edo ebaluaziorik.

T-29. Akta edo dokumentu ofiziala hasita, baina itxi gabe.

–Egoera. Akta edo dokumentu ofizialak dagoeneko baliozkoak diren jarduketa batzuk ditu, baina itxi gabe dago.

–Irizpide aplikagarria. Ukitua formalizatzen duen erabakiaren arabera: baliozko edukia gordetzen da.

–Ikastetxearen jarduketa. Dokumentua ixtea, formalizatzen duen erabakiari aplikagarri zaion araubidearen arabera, eta erabaki bakoitzaren data eta izaera identifikatzea, hala behar denean.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Saihestu behar da dokumentua berriz osorik egitea.

T-30. Enpresaren dokumentazioa ez da nahikoa geroagoko erabaki baterako.

–Egoera. Enpresatik datorren informazioa edo dokumentazioa ez da nahikoa geroagoko erabaki baten oinarri izateko.

–Irizpide aplikagarria. Ukitua falta den informazioa bakarrik: ez da besterik gabe errepikatzen prozesu osoa.

–Ikastetxearen jarduketa. Biltzea behar-beharrezkoa den informazio osagarria bakarrik.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Gutxien-gutxieneko eskaera, eta fokalizatua.

T-31. Sarbide- edo partaidetza-egokitzapena dagoeneko onartuta.

–Egoera. Badago sarbide- edo partaidetza-egokitzapen bat onartuta ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri baino lehen.

–Irizpide aplikagarria. Bateragarria bere irismenari eusten badio: gorde egiten da, baldin eta ez badu erreferenterik edo ondorio akademikorik aldatzen.

–Ikastetxearen jarduketa. Berrikustea, baldin eta esparru berriak haren irismena edo dokumentazioa egokitu dadila eskatzen badu bakarrik.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ez da eskatu behar eskaera berri automatikorik.

T-32. Adingabe bati buruzko inpaktu bereziko erabaki bat hartu gabe.

–Egoera. Ez da oraindik hartu inpaktu bereziko erabakia ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri denean.

–Irizpide aplikagarria. Osatu beharreko berme berria: aurretiko jarduketak gorde egiten dira, baina geroagoko erabakiak barnean hartu behar ditu aipatutako foru aginduan sendotutako bermeak.

–Ikastetxearen jarduketa. Osatzea entzunaldia, egiaztapenak eta jarraitutasun plana, erabakia hartu aurretik.

–Dokumentu-euskarria eta -karga. Ebaluazioari buruzko foru agindu berriak eskatzen duen aurkeztutako dokumentazioa bakarrik.

Trantsiziorako beste kasu operatibo batzuk.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak emandako jarraibideen arabera beteko dira beste kasu batzuei dagozkien egoerak, irizpide aplikagarriak, ikastetxearen jarduketa, dokumentu-euskarria eta -karga.

II. KAPITULUA.–ABUZTUAREN 7KO 535/2026 EBAZPENAREN AURREIKUSPENEN APLIKAZIOA, EBALUAZIOARI BURUZKO FORU AGINDU BERRIA INDARREAN JARRI ONDOREN

Irakurtzeko araua. R535 kodeek ebaluazioan eragina duen abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren aurreikuspenak identifikatzen dituzte, eta zehazten dute ea mantentzen diren, mugekin mantentzen diren edo araubide berriak baztertzen dituen.

1.–Abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren aurreikuspenak, ebaluazioan eragina dutenak.

R535-01. I. kapitulua, 3. eta 5. apartatuak: nondik norako materialak eta lotura ebaluazioari buruzko etorkizuneko ebazpenarekin.

–Tratamendua. Mantentzen da.

–Irizpidea. Bateragarria da, eta antolakuntzaren eta ebaluazioaren arteko bereizketa azaltzen du.

–Ikastetxearen jarduketa. Ebazpen honekiko koordinazio esparru gisa erabiltzea.

R535-02. II. kapitulua, 2. apartutik 4.era: lanbide prestakuntza jarraituaren arduradunak, koordinazioa, matrikula, A-B-C graduetako ekintzen kudeaketa eta antolakuntza.

–Tratamendua. Mantentzen da.

–Irizpidea. Horien edukia antolakuntzari eta kudeaketari dagokie, eta ez du ekartzen, berez, ebaluaziorako ondorio akademikorik.

–Ikastetxearen jarduketa. Abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpena aplikatzea, antolakuntzari dagokionez; ebaluazio-erabakiak ebaluazioari buruzko foru agindu berriak arautzen ditu.

R535-03. II. kapitulua, 5. apartatua: A-B-C graduetako ikasleen jokaera- eta bizikidetza-arauak.

–Tratamendua. Mantentzen da, mugekin.

–Irizpidea. Bizikidetzari buruzko araudiak aplikagarri dirau; edozein ondorio akademikok estaldura espezifikoa izan behar du, eta ebaluaziori buruzko foru agindu berria errespetatu.

–Ikastetxearen jarduketa. Bizikidetzari buruzko araudia aplikatzea eta zehapenak ez bideratzea kalifikazio gisa edo aurreikusi gabeko ebaluazio-erabaki gisa.

R535-04. II. kapitulua, 6. apartatua: EPEParen kudeaketa orokorra A-B-C graduetan, eta 80 orduko araua, hala dagokionean, C gradua osatzeko.

–Tratamendua. Mantentzen da, antolakuntzari dagokionez.

–Irizpidea. Plangintzak, gauzatzeak eta kudeaketak diraute; ebaluazioa, uko egitea, salbuespena eta ziurtapena egokitzen dira ebaluazioari buruzko foru agindu berrira eta oinarrizko araudira.

–Ikastetxearen jarduketa. Antolakuntza-plangintza mantentzea, eta aipatutako foru aginduaren 59. eta 60. artikuluak aplikatzea, bai eta C graduaren araubide espezifikoa ere, ondorio akademikoetarako.

R535-05. II. kapitulua, 6.1 apartatua: EPEPari uko egitea, lotuta, B edo A graduak metatuz, gero C gradua lortzearekin.

–Tratamendua. Mantentzen da, antolakuntzako jarduketa gisa bakarrik, egoki denean.

–Irizpidea. Ez da 60. artikuluko uko egiteko araubide orokorra; ebaluazioari buruzko foru agindu berriak eta oinarrizko araudiak ezartzen dituzte ziurtapenaren eta egiteke dagoen prestakuntzaren gaineko ondorioak.

–Ikastetxearen jarduketa. Aurreikuspen hori erabiltzea beharrezkoa izaten jarraitzen duen antolakuntza-kudeaketarako bakarrik, eta aipatutako foru agindua eta oinarrizko araudia aplikatzea ondorio akademikoetarako eta ziurtapenerako.

R535-06. II. kapitulua, 6.2 apartatua: EPEPean sarbidea izatea edo EPEPa ez egitea, ebaluazio-ondorioekin.

–Tratamendua. Baztertzen da, bateraezin diren alderdietan.

–Irizpidea. Erabakiek eta bermeek egokitu behar dute ebaluazioari buruzko foru agindu berrira.

–Ikastetxearen jarduketa. Aipatutako foru agindua eta ebazpen hau aplikatzea ebaluazio-ondorioetarako.

R535-07. II. kapitulua, 7. apartatua: ikastetxearen eta enpresaren arteko bereizketa eta ingurune bakar batean ikasteko aukera.

–Tratamendua. Baztertzen da, bateraezin diren alderdietan.

–Irizpidea. Moduluak bere curriculum- eta ebaluazio-batasunari eusten dio; EPEPa prozesu bakarrean integratzen da, eta haren ondorioak ebaluazioari buruzko foru agindu berriak arautzen ditu.

–Ikastetxearen jarduketa. Ez aplikatzea ingurunearen arabera bereizitako gainditze-automatismorik.

R535-08. II. kapitulua, 8. apartatua: ziurtagiri bera gehienez bi alditan egitea eta hirugarren matrikula.

–Tratamendua. Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren araubideak baztertu egiten du, bat etortzen ez diren alderdietan.

–Irizpidea. Aipatutako foru aginduak bi deialdi ezartzen ditu modulu bakoitzeko, eta C graduko aparteko deialdia.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatzea ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 97. artikulua eta, egoki denean, 78. artikulua; ez ebaztea abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren 8. apartatuaren bidez, beste ondorio bat badakar.

R535-09. II. kapitulua, 9. apartatua: A-B-C graduetako erreklamazioak.

–Tratamendua. Baztertu egiten da prozedura autonomo gisa.

–Irizpidea. Ebaluazioari buruzko foru agindu berriak 49/2013 Foru Agindua barnean hartzen du, eta berezitasun propioak ditu berrikuspenean eta erreklamazioan.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatzea ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 66. eta 67. artikuluak eta IX. eranskina; hasitako espedienteak araubide iragankorraren arabera mantentzea.

R535-10. VI. kapitulua, 1. apartatutik 23.era: EPEParen antolakuntza orokorra, hitzarmenak, planak, tutoretzak, jarraipena, dokumentazioa eta gorabeherak.

–Tratamendua. Mantentzen da, antolakuntzari dagokionez.

–Irizpidea. Arau horiek beharrezkoak dira egonaldia garatzeko, eta bateragarriak dira ebaluazio-prozesuaren batasunarekin.

–Ikastetxearen jarduketa. Antolakuntzarako, abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpena aplikatzea; ebaluaziorako eta ebidentziak integratzeko, ebaluazioari buruzko foru agindu berria.

R535-11. VI. kapitulua, 24. apartatua: EPEPari uko egitea.

–Tratamendua. Mantentzen da, eta ebaluazioari buruzko foru agindu berriak osatzen du.

–Irizpidea. Hilabeteko epea eta antolakuntza-zirkuitua bat datoz; eskumena, ondorioak eta egoera akademikoak aipatutako foru aginduaren 60. artikuluan eta ebazpen honetan zehazten dira.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatzea ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 60. artikulua eta ebazpen honen II. eranskineko III. kapitulua.

R535-12. VI. kapitulua, 25. apartatua: deialdiari uko egiteak EPEParen gainean dituen antolakuntza-ondorioak.

–Tratamendua. Mantentzen da eta integratzen da.

–Irizpidea. Koherentea da ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 51. artikuluko 8. eta 9. apartatuekin eta EPEP integratuaren Nafarroako ereduarekin.

–Ikastetxearen jarduketa. Batera aplikatzea aipatutako foru aginduaren 51. artikulua eta ebazpen honen II. eranskineko III. kapitulua; ez esleitzea ordu-ehuneko artifizialik modulu bakoitzeko.

R535-13. VI. kapitulua, 26. apartatua: EPEPa egiteko aukera kopurua.

–Tratamendua. Mantentzen da, bat badator ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin.

–Irizpidea. Aipatutako foru aginduak bi aldiz ezartzen du gehienez, eta ez da zenbatzen baimendutako uko-egitea.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatzea ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarreko arau-iturri gisa, eta abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpena antolakuntza-plangintzarako erabiltzea.

R535-14. VI. kapitulua, 29. eta 31. apartatuak: EPEPean sartzeko baldintzak eta antolakuntza-erabakia.

–Tratamendua. Mantentzen da, mugekin.

–Irizpidea. Sarbide-kategoriak antolakuntzakoak dira, eta ezin dira kalifikazio edo zehapen bihurtu; errespetatu behar dituzte ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren bermeak.

–Ikastetxearen jarduketa. Antolakuntzarako mantentzea; ebaluazio-ondorioak aipatutako foru aginduaren arabera bakar-bakarrik erabakiko dira.

R535-15. VI. kapitulua, 30. apartatua: EPEPetik salbuestea.

–Tratamendua. Osatuta gelditzen da, eta kontra egiten duen horretan, baztertua.

–Irizpidea. Eskumena, betekizunak, salbuespen partziala eta ondorioak ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 59. artikuluak eta XIII. eranskinak arautzen dituzte.

–Ikastetxearen jarduketa. Aplikatzea aipatutako foru agindua eta ebazpen honen II. eranskineko IV. kapitulua.

R535-16. VI. kapitulua, 32. apartatutik 41.era: arreta ikastetxean, programazioak, txandak, malgutasunak eta EPEParen antolakuntza-jarraipena.

–Tratamendua. Mantentzen da.

–Irizpidea. Haren edukia gehienbat antolakuntzari dagokio, eta ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren mendean gelditzen da ebaluazio-ondorioen arloan.

–Ikastetxearen jarduketa. Abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpena aplikatzea, eta espresuki bateraezinak diren alderdiak bakarrik berrikustea.

R535-17. XIII. kapitulua, 2. apartatutik 11.era: ikasturte hasieran aplikatu beharreko araudia, programazioak, informazioa eta aurretiko trantsizioa.

–Tratamendua. Mantentzen da, aurretiko fasearen eta aurrekarien esparru gisa.

–Irizpidea. Egoki antolatzen du ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri aurreko aldia, eta baliozkoak diren jarduketak gordetzen ditu.

–Ikastetxearen jarduketa. Haren gordetzeko ondorioak aplikatzea, ebazpen honen I. eranskinarekin batera.

R535-18. XIII. kapitulua, 12. apartatua: programazioak egokitzea ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri eta gero.

–Tratamendua. Mantentzen da, eta zehaztuta gelditzen da.

–Irizpidea. Espresuki igortzen du ebaluazio honetara, irismena, prozedura eta epea zehazteko.

–Ikastetxearen jarduketa. Epea aplikatzea, 2026ko azaroaren 16ra artekoa, eta, baldin ebaluazioari buruzko foru agindu berria argitara ematen bada 2026ko azaroaren 16aren ondotik, hogeita hamar egun naturaleko gehieneko epean, foru agindu hori indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, gutxieneko egokitzapena aplikatzea, V. eranskinarekin eta adostasun agiri bakarrarekin bat.

R535-19. CP7 ereduak, prestakuntza-plana, EPEPari uko egite a eta aurretik dauden beste eredu batzuk.

–Tratamendua. Erabilera iragankor baldintzatua.

–Irizpidea. Erabiltzen jarrai daiteke, baldin informazio bateragarria badute eta oraindik euskarri korporatibo eguneraturik ez badago.

–Ikastetxearen jarduketa. Eredu horien bidez ez esleitzea foru agindu berrian ezarritakoez bestelako konpetentziarik, kalifikaziorik edo ondoriorik; horien ordez funtzionalitate edo eredu korporatiboa erabiltzea, aktibatzen denean.

Abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren beste aurreikuspen batzuk.

–Abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenean jasotako beste aurreikuspen batzuen tratamendua, irizpidea eta ikastetxearen jarduketa eginen dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak emandako jarraibideen arabera.

III. KAPITULUA.–EGUTEGIA ETA FUNTSEZKO ERANTZUKIZUNAK

Irakurtzeko araua. H-01etik H-10era bitarteko mugarriek goitik beherako formatuan ematen dituzte egutegia eta funtsezko erantzukizunak.

1.–Egutegiko mugarriak eta erantzukizunak.

H-01. Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzea.

–Unea edo epea. Argitaratu eta biharamunean, ebaluazioari buruzko foru agindu berriak azkenean ezartzen duen indarrean jartzeko arauaren arabera.

–Arduradun nagusia. Ikastetxe guztiak eta haien esparruko entitate guztiak.

–Jarduketa. Eredu berriaren aplikazio substantibo osoa.

–Dokumentua edo erregistroa. Ebaluazioari buruzko foru agindu berria eta ebazpen hau.

H-02. Trantsiziorako hasierako informazioa.

–Unea edo epea. Eskaintzaren hasieran eta, kasua bada, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean sartu baino lehen.

–Arduradun nagusia. Ikastetxea, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren laguntzarekin.

–Jarduketa. Informatzea ikasturte hasierako araudiaren arabera, eta ohartaraztea indarrean jarriko dela ebaluazioari buruzko foru agindu berria.

–Dokumentua edo erregistroa. Ikastetxearen ohiko bidea eta webgunean eskuragarri dagoen testu orientagarria.

H-03. Programazioak berrikustea.

–Unea edo epea. 2026ko azaroaren 16ra arte, edo hogeita hamar egun natural, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri eta biharamunetik zenbatzen hasita, baldin eta foru agindu berria urriaren 16aren ondoren argitaratzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

–Arduradun nagusia. Departamentu edo talde arduradunak, zuzendariaren koordinazioarekin.

–Jarduketa. Ukitutako elementuak bakarrik egokitzea, ebazpen honen V. eranskinaren arabera.

–Dokumentua edo erregistroa. Programazio eguneratua edo gehigarria.

H-04. Adostasun agiria.

–Unea edo epea. H-03ko epe bera.

–Arduradun nagusia. Zuzendaria edo ikastetxean ezarritako organoa.

–Jarduketa. Adostasun bakarra ematea.

–Dokumentua edo erregistroa. UJP/UPOaren eranskina eta, behar denean, Educa.

H-05. Informazio osagarria, ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jarri eta gero.

–Unea edo epea. Ukitutako aldaketa aplikatu baino lehen.

–Arduradun nagusia. Irakasleak edo ikastetxea, irakasgaiaren arabera.

–Jarduketa. Benetako eragina duten aldaketak bakarrik aditzera ematea, aurreko baliozko informazioa ukatu gabe.

–Dokumentua edo erregistroa. Ohiko bidea eta webguneko testu orientagarria.

H-06. Ikastetxearen ohiko ahalmena gainditzen duten egokitzapenak.

–Unea edo epea. Beharra sortzen denean.

–Arduradun nagusia. Ikastetxeko zuzendaria → Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua → Zerbitzu edo organo eskuduna.

–Jarduketa. Balorazio teknikoa egitea eta erabakia hartzea dagokion eskumen mailan.

–Dokumentua edo erregistroa. II. eranskinean aurreikusitako zirkuitua, espediente paralelorik gabe.

H-07. Kudeaketa-sistema informatikoak eguneratzea.

–Unea edo epea. Funtzionalitatearen arabera, bakoitzaren garapenak gaitu ahala.

–Arduradun nagusia. Sistemen eta kudeaketa akademikoaren ardura duten zerbitzuak.

–Jarduketa. Behin betiko funtzionalitatea aktibatzea eta behar den behin-behineko euskarria kentzea.

–Dokumentua edo erregistroa. Ohar teknikoa edo komunikazio funtzionala.

H-08. Gorabehera tekniko kritikoa.

–Unea edo epea. Berehala.

–Arduradun nagusia. Ikastetxea eta unitate tekniko eskuduna.

–Jarduketa. Erabakia edo eskubidea gordetzea eta behar den behin-behineko euskarria erabiltzea.

–Dokumentua edo erregistroa. III. eranskinean aurreikusitako zirkuitua.

H-09. Ezarpenari buruzko kontsulta orokorra.

–Unea edo epea. Sortzen denean.

–Arduradun nagusia. Ikastetxea → Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua.

–Jarduketa. Erabiltzea sarrera-puntu bakarra eta barne-triajea.

–Dokumentua edo erregistroa. Helbide elektroniko espezifikoa, Hezkuntza Departamentuaren lanbide-heziketaren web-orrian egonen dena («fp.navarra.es»).

H-10. Lehen ikasturtearen jarraipena.

–Unea edo epea. 2026-2027 ikasturtean zehar.

–Arduradun nagusia. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak koordinatzen du; zerbitzu bakoitzak jarraipena egiten du bere esparruan; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak bere eremuan gainbegiratzen du.

–Jarduketa. Irizpideak homogeneizatzea, gorabeherak detektatzea eta ezarpen-arazoak goiz zuzentzea.

–Dokumentua edo erregistroa. Ez da eskatzen ikastetxearen memoria espezifikorik.

IV. KAPITULUA.–DOKUMENTAZIOA, EDUCA ETA KONTINGENTZIA TEKNIKOAK

Irakurtzeko araua. D-01etik D-12ra bitarteko kasuek ebazpen honetan aurreikusitako kontingentzia teknikoko egoerak zehazten dituzte dokumentazioari, Educari eta kontingentzia teknikoei dagokienez. Behin-behineko konponbideak ez du aldatzen erabaki juridikoa, eta kenduko da behin betiko funtzionalitatea erabilgarri dagoenean.

1.–Dokumentazio eta kontingentzia teknikoko kasuak.

D-01. Kalifikazioa edo azken egoera ez egotea erabilgarri Educan.

–Egoera. Educak ez du uzten dagokion kalifikazioa edo azken egoera erregistratzen.

–Behin betiko euskarria. Erregistro ofiziala Educan.

–Behin-behineko konponbidea. Behin-behineko euskarri korporatiboa.

–Arduraduna. Idazkaria edo kudeatzaile akademikoa.

–Erregularizazioa eta itxiera. Geroago behin betiko sisteman kargatzea edo hartara migratzea.

D-02. 5-C kodea erabilgarri ez egotea.

–Egoera. Eman daiteke salbuespenezko konpetentzia-konpentsazioaren ondoriozko kalifikazioa, baina 5-C kodea ez dago erabilgarri oraindik.

–Behin betiko euskarria. 5 kalifikazioa eta 5-C kodea.

–Behin-behineko konponbidea. Dagokion akta edo akordioa eta behin-behineko euskarria.

–Arduraduna. Irakasle-taldeak hartuko du erabakia; idazkariak eginen du erregistroa.

–Erregularizazioa eta itxiera. 5-C kodea sartzea, erabilgarri dagoenean, erabakia berriz ireki gabe.

D-03. FEP egoera erabilgarri ez egotea.

–Egoera. Enpresako prestakuntza egin gabeko egoera ezin da oraindik erregistratu Educan.

–Behin betiko euskarria. FEP egoera.

–Behin-behineko konponbidea. Behin-behineko erregistroa, espedienteari lotuta.

–Arduraduna. Idazkaria, tutoreak datua emanda, hala behar denean.

–Erregularizazioa eta itxiera. FEP egoerarekin ordeztea, gaitzen denean, eta, ondoren, egoki den azken egoerarekin.

D-04. RE, AM-RP, BM edo RM kodeak erabilgarri ez egotea.

–Egoera. Behar den kode korporatiboa ez dago erabilgarri.

–Behin betiko euskarria. Egoki den RE, AM-RP, BM edo RM kodea.

–Behin-behineko konponbidea. Egoeraren oinarri den ebazpena edo egintza, behin-behineko euskarri bati lotuta.

–Arduraduna. Zuzendaria eta idazkaria, bakoitzaren eginkizunen arabera.

–Erregularizazioa eta itxiera. Kodea erregularizatzea, erabakiaren benetako data gordez.

D-05. CV-X, CV edo RCN kodeak erabilgarri ez egotea.

–Egoera. Baliozkotzea edo aitortza ebatzi da, baina dagokion kodea ez dago gaituta.

–Behin betiko euskarria. Emandako ebazpenaren arabera egoki den kodea eta ondorioa.

–Behin-behineko konponbidea. Espedienteari lotutako ebazpena.

–Arduraduna. Idazkaria.

–Erregularizazioa eta itxiera. Erregistroa erregularizatzea, beste eskaerarik eskatu gabe.

D-06. EX kodea edo funtzionalitatea erabilgarri ez egotea.

–Egoera. Salbuespena ebatzi da, baina Educak ez du aukerarik ematen behar bezala jasotzeko.

–Behin betiko euskarria. Salbuespena erregistratzea, bere irismenarekin.

–Behin-behineko konponbidea. Salbuespenari buruzko ebazpena.

–Arduraduna. Organo eskuduna eta idazkaria.

–Erregularizazioa eta itxiera. Irismen osoa edo partziala erregularizatzea, funtzionalitatea erabilgarri dagoenean.

D-07. MH kodea erabilgarri ez egotea.

–Egoera. Behar den erabakia hartu da, baina MH kodea ez dago gaituta.

–Behin betiko euskarria. MH kodea.

–Behin-behineko konponbidea. Erabakiaren oinarri den akta edo akordio arrunta.

–Arduraduna. Organo eskuduna eta idazkaria.

–Erregularizazioa eta itxiera. Kodea gehitzea aktibatzen denean, erabakia berriro ireki gabe.

D-08. Educak ez onartzea erabakiaren benetako data juridikoa.

–Egoera. Sistemak behartzen du erabakia balio osoz hartu zen eguna ez den beste data batera.

–Behin betiko euskarria. Erabakiaren benetako data juridikoa.

–Behin-behineko konponbidea. Data eta erabakia hartu zuen pertsona edo organoa identifikatzen dituen euskarria.

–Arduraduna. Idazkaria edo kudeatzaile akademikoa.

–Erregularizazioa eta itxiera. Eremua zuzentzea funtzionalitate egokia gaitzen denean.

D-09. Automatismo batek emaitza bateraezina kalkulatzea.

–Egoera. Sistemaren formula, baliozkotze edo automatismo batek ematen duen emaitza ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren kontrakoa da.

–Behin betiko euskarria. Emaitza zuzena da, aipatutako foru aginduaren arabera.

–Behin-behineko konponbidea. Zuzentzeko euskarria edo erabaki zuzenaren behin-behineko erregistroa.

–Arduraduna. Arduradun akademikoa eta zerbitzu tekniko eskuduna.

–Erregularizazioa eta itxiera. Kalkulua eta datua zuzentzea behin betiko sisteman.

D-10. Modulu edo funtzionalitate espezifikorik gabeko berrikuspena edo erreklamazioa.

–Egoera. Sistemak ez du modulu espezifikorik, berrikuspena edo erreklamazioa behar bezala jasotzea ahalbidetzen duenik.

–Behin betiko euskarria. Trazabilitatea sistema korporatiboan.

–Behin-behineko konponbidea. Espediente elektronikoa edo egoki den ohiko euskarria.

–Arduraduna. Zuzendaria edo Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua, fasearen arabera.

–Erregularizazioa eta itxiera. Azken emaitza lotzea funtzionalitate edo erregistro egokia dagoenean.

D-11. Migrazio zentrala posiblea izatea.

–Egoera. Behin-behineko informazioa behin betiko sisteman sar daiteke migrazio zentral edo automatizatu baten bidez.

–Behin betiko euskarria. Behin betiko sistema korporatiboa.

–Behin-behineko konponbidea. Irakasleei edo ikastetxeei ez zaie eskatuko dagoeneko eskuragarri dagoen informazioaren transkripzio berririk.

–Arduraduna. Zerbitzu tekniko eskuduna.

–Erregularizazioa eta itxiera. Migrazio zentrala eta benetan egiaztatu behar diren datuen gutxieneko balidazioa.

D-12. Behin betiko funtzionalitatea aktibatuta.

–Egoera. Behin betiko funtzionalitateak aukera ematen du egoera edo erabakia behar bezala erregistratzeko.

–Behin betiko euskarria. Behin betiko sistema korporatiboa.

–Behin-behineko konponbidea. Behin-behineko euskarria ez da gehiago erabiltzen erregistro aktibo gisa.

–Arduraduna. Zerbitzu tekniko eskudunak aktibazioaren eta erregularizazio-prozeduraren berri emanen du.

–Erregularizazioa eta itxiera. Erregularizatzeke dagoena erregularizatzea eta behin-behineko euskarriaren erabilera ixtea.

V. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAREN ESKAINTZEN PROGRAMAZIOAK, 2026-2027 IKASTURTEAN, IRAILAREN 25EKO 46/2026 FORU AGINDURA EGOKITZEA. HORREN BIDEZ ARAUTZEN DA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO A, B, C, D ETA E GRADUEN EBALUAZIOA

I. KAPITULUA.–XEDEA, IRISMENA ETA IRIZPIDE OROKORRAK

1.–Xedea eta izaera iragankorra.

Eranskin honek irizpide espezifikoak ezartzen ditu Lanbide Heziketaren Sistemako eskaintzen programazioak A, B, C, D eta E graduen ebaluazioari buruzko foru agindu berrira egokitzeko, 2026-2027 ikasturtean, bereziki programazio horiek indarrean jarri baino lehen egin direnean aurreko araubidearen arabera eta ikasturtearen hasierako jarraibide aplikagarrien arabera.

Aurreikuspenak iragankorrak dira bakar-bakarrik, eta ez dute ordezten aipatutako foru aginduaren 21. artikulutik 23.era bitartekoetan eta XII. eranskinean jasotako programazioen erregulazio iraunkorra, ez eta ebazpen honen VI. eranskinean ezarritako erreferentziazko egitura korporatiboa ere.

2.–Erreferentzia iraunkorra eta eskaintza bakoitzerako egokitzapena.

Egokitzapena egiteko, erreferentziatzat hartuko dira ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren XII. eranskinean ezarritako egitura eta gutxieneko edukiak eta ebazpen honen VI. eranskinean ezarritako erreferentziazko egitura korporatiboa, modu proportzionalean aplikatuta eskaintza bakoitzaren ezaugarriei, iraupenari, antolakuntzari, irakasteko modalitateari eta xedeari.

A, B eta C graduetan, programazioa prestakuntza-programazioa izaten ahalko da; D eta E graduetan, berriz, programazio didaktikoa. Lanbide-moduluen, esparruen, proiektu intermodularren, espezializazio ikastaroen eta pareko elementuen programazioak bat etorriko dira esparru komunarekin aplikatzekoak zaizkien alderdietan.

3.–Gutxieneko egokitzapenaren eta ez-ukitua gordetzearen printzipioa.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzeak ez du eskatuko osorik berregin daitezela dagoeneko eginda dauden programazioak. Gordeko dira programazioaren beraren curriculum-, metodologia-, antolakuntza-, koordinazio-, jarraipen- eta ebaluazio-eduki guztiak, baldin baliozkoak eta esparru berriarekin bateragarriak izaten jarraitzen badute.

Bereziki, gordeko dira aplikagarriak direnean eta baliozkoak izaten jarraitzen dutenean:

a) Eskaintza edo lanbide-modulua identifikatzea eta testuinguruan kokatzea.

b) Aplikatzekoa den curriculumean ezarritako ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

c) Egokiak izaten jarraitzen duten edukiak eta denbora-antolakuntza.

d) Metodologiak, ikaskuntza-jarduerak, baliabideak, espazioak, ekipamenduak eta ikaskuntza-inguruneak.

e) Curriculumaren edo araudi aplikagarriaren arabera eska daitezkeen hezkuntza-jarduera osagarriak eta zeharkako elementuak.

f) Programazioaren eta irakas-praktikaren koordinazio-, jarraipen-, ebaluazio- eta hobekuntza-prozedurak, baliozkoak izaten jarraitzen dutenak.

Aurreko arau-erreferentzia bat izate hutsak ez du behartuko oraindik eska daitekeen eduki material bat ezabatzera; kasu horretan, nahikoa izanen da haren oinarria edo formulazioa eguneratzea.

4.–Erregulazio berriaren berehalako eraginkortasuna.

Ebaluazioari buruzko foru agindu berria indarrean jartzen denetik, bertan behera geratuko da harekin bateraezina den programazio baten edozein aurreikuspen, nahiz eta dokumentuen egokitzapena ebazpen honen I. eranskinean aurreikusitako epearen barnean formalizatu.

Dokumentuak egokitzearen helburua izanen da aplikatu beharreko esparru berria identifikatu eta antolatzea, baina ez du baldintzatuko edo atzeratuko ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren arau substantiboen eraginkortasuna.

5.–Identifikazioaren eta kontestualizazioaren gutxieneko egiaztapena.

Programazioak ez baditu dagoeneko jasotzen, ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren XII. eranskinaren arabera beharrezkoak diren identifikazio- eta kontestualizazio-datuak bakarrik osatuko dira; bereziki, irakasteko modalitatea, ikastetxe arduraduna, irakasle arduradunak eta, behar denean, parte hartzen duen irakasle-taldea, bai eta antolakuntzaren eta ikaskuntza-inguruneen aldetik garrantzitsuak diren alderdiak ere.

Programazioan ez da sartuko eskaintza planifikatzeko behar ez den datu pertsonalik edo ikasleen banakako informaziorik.

II. KAPITULUA.–APLIKATZEKOAK IZATEARI UZTEN DIOTEN AURREKO ARAUBIDEKO ELEMENTUAK

6.–Ikaskuntza-emaitzak edo ebaluazio-irizpideak gainditzeko atalase autonomoak.

Ez da gehiago aplikatuko ikaskuntza-emaitza edo ebaluazio-irizpide bakoitzerako gutxieneko ehuneko, lorpen-maila edo atalase autonomo bat finkatzeko eskakizun orokorra, baldin eta hura modu independentean gainditzea beharrezko baldintza bada lanbide-moduluaren edo elementu ebaluagarriaren ebaluazio positiboa egiteko.

Ikaskuntza-emaitzek eta ebaluazio-irizpideek jarraituko dute kasuan kasuko aginduzko curriculum-erreferenteak izaten, baina ez dira kalifikazio- edo gainditze-unitate autonomoak izanen, salbu eta oinarrizko arau, curriculum-arau edo arau espezifiko batek espresuki besterik ezartzen badu.

7.–Sistema orokor bikoitza ebaluazio jarraiturako eta azken ebaluazio alternatiborako.

Ondoriorik gabe geldituko da bi ebaluazio-sistema orokor eta paraleloen konfigurazioa: ebaluazio jarraituko sistema bat eta azken ebaluazioko sistema alternatibo bat, ebaluazio jarraituaren aplikazioa galtzearekin lotua.

Hori kendu izanak ez du eraginik izanen eskaintza, modalitate edo egoera jakin baterako aurreikusita dauden azken ebaluazio-saioetan, deialdietan, proba espezifikoetan edo azken ebaluazioko jarduketetan. Horiek dagokien ebaluazio-prozesuan integratuko dira, ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren arabera.

8.–Aurreko araubidearen ehuneko-mugak.

Ondoriorik gabe geratuko dira programazio-arau orokor gisa:

a) Azken ebaluazioko jarduera bati esleitutako ehuneko hogeita hamabosteko gehieneko muga, ebaluazio jarraituko sistemaren barnean.

b) Gehienez ehuneko laurogeiko banaketa azken ebaluazioko jardueretarako, eta gutxienez ehuneko hogeikoa ebaluazio-jarduera osagarrietarako, azken ebaluazioko sistema alternatibo zaharraren barnean.

Ehuneko horiek kendu izanak ez du eragotziko jarduerak edo azken probak ebidentzia-iturri gisa erabiltzea egokiak direnean, eta ez du eraginik izanen antolakuntzari edo curriculumari buruzko araudian aurreikusitako hezkuntza-jarduera osagarrietan.

9.–Nahitaezko haztapena tresnen edo jardueren arabera.

Ez da aplikatuko ebaluazio-tresna edo -jarduera bakoitzari ehuneko-pisu bat esleitzeko betebehar orokorra, hura erabiltze hutsagatik.

Programazio batean lehendik jasotzen diren haztapenak mantentzen ahalko dira, baldin eta erantzuten badiote balioztatutako erreferenteen curriculum-garrantziak justifikatzen duen erabaki pedagogiko eta ebaluazio-erabaki bati, eta azken kalifikazioa ez bada ebaluazioari buruzko foru agindu berrian aurreikusitako balorazio global, integratu, testuinguruan kokatu eta behar bezala funtsatua ordeztuko duen agregazio automatiko edo mekaniko bat.

10.–Lantokiko prestakuntzaren eredu zaharrari lotutako errekuperazioaren tenporalizazioa.

Ez dira gehiago aplikatuko nahitaezko errekuperazio-aldiak, hirugarren hiruhilekoari buruzko erreferentziak edo lantokiko prestakuntzaren antolakuntza zaharraren arabera bakarrik ezarritako beste denbora-arau batzuk, baldin eta ez badira bateragarriak enpresetako edo pareko erakundeetako prestakuntzaren antolakuntzarekin eta ebaluazioarekin eta errekuperazio integratuaren ereduarekin.

Errekuperazioaren eta jarraipenaren denbora-plangintzari dagokionez, programazioak bakarrik gordeko du eskaintzaren egungo antolaketaren arabera baliozkoa dena.

11.–Balorazioaren enpresa-jatorriari lotutako ehuneko finkoak.

Ondoriorik gabe geldituko da enpresaren edo pareko erakundearen balorazioari, informazioari edo ebidentziari, ingurune horretatik etortze hutsagatik, lanbide-moduluaren azken kalifikazioan ehuneko finko bat esleitzen dion aurreikuspen oro, edo, ikaskuntza-emaitza baten balorazioaren barnean, ehuneko finko bat esleitzen diona.

Kasua bada, ezartzen diren haztapenek kontuan hartuko dute ikaskuntza-emaitzek, ebaluazio-irizpideek edo ebidentziek zer garrantzi duten curriculumaren eta ebaluazioaren aldetik, eta ez horiek zer ingurunetan lortu diren.

III. KAPITULUA.–BIRFORMULATU BEHARREKO ELEMENTUAK

12.–Konpetentziak eta curriculum-erreferenteak.

«Konpetentzia pertsonal, profesional eta sozialen» erreferentzia orokorrak eguneratuko dira, hala behar denean, «lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak» terminologiaren arabera; hala ere, mantenduko dira hondar-plan edo -curriculumen berezko izenak, juridikoki aplikagarriak izaten jarraitzen dutenean.

Programazioak curriculumean ezarritako ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak mantenduko ditu, eta azalduko du zer lotura duen konpetentzien garapenarekin eta aplikatzekoak diren balorazio-irizpideekin eta, egoki denean, kalifikazio-irizpideekin.

13.–Edukiak eta denbora-antolakuntza.

Edukiak mantendu eginen dira, eta, hala behar denean, aplikatu beharreko curriculumaren arabera zehaztu, testuinguruan kokatu, eguneratu edo sekuentziatuko dira. Programazioak gorde egin beharko du araudiak eduki horiei esleitzen dien izaera aginduzko edo orientagarria.

Eduki orientagarriak antolatuko dira ikaskuntza-emaitzak eskuratzeko, eta ez dira, berez, ebaluatzeko, kalifikatzeko edo gainditzeko erreferente autonomo izanen. Aginduzkoak diren edukiek edo jakintzek izaera horri eutsiko diote.

Dauden sekuentziazioa eta tenporalizazioa gordetzen ahalko dira eskaintzaren antolakuntzarako egokiak izaten jarraitzen dutenean.

14.–Ebaluazio-prozesuaren plangintza.

Ebaluazio-atalak birformulatu beharko dira ebaluazio jarraitu, integratu eta konpetentzialeko prozesu bakar gisa. Programazioak bide eman beharko du modu ulergarrian identifikatzeko zer erlazio dagoen honako hauen artean: ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak, prestakuntza-jarduerak, aurreikusitako ikaskuntza- eta jardun-ebidentziak, ebaluazio-tresna eta -prozedurak, balorazio-irizpideak, eta, kasua bada, kalifikazio-irizpideak eta dagozkien ebaluazio-erabakiak.

Erabilitako tresnak eta jarduerak ez dira izanen berez modu autonomoan gainditu beharreko unitateak, salbu eta berariazko arau-aurreikuspen bat badago horretarako, eta erregistro partzialak edo haztapenak egoteak ez du ordeztuko azken erabakirako eskatzen den balorazio profesionala.

15.–Errekuperazioa, laguntza, egiteke dauden moduluak edo jasotzeke dauden ikaskuntzak.

Errekuperazioa birformulatuko da irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesu arruntaren zati gisa, eta bideratu beharko da laguntzara, ikaskuntzak finkatzera, ebidentzia garrantzitsu berriak eskuratzera eta prestakuntza-ibilbidearen jarraitutasunera.

Programazioak, hala behar denean, jarduketa orokorrak identifikatuko ditu errekuperaziorako, errefortzurako, akonpainamendurako eta hobekuntzarako, eta aukera emanen du zehazteke dauden ikaskuntza-emaitzak, ikaskuntzak edo ebidentziak zehazteko, ezarri gabe dagoeneko baliozkoak diren jarduerak edo ebidentziak automatikoki errepikatu beharra.

Esparru horretan integratuko dira aurreko ikasturteetatik egiteke dauden moduluak edo elementuak dituzten ikasleentzako neurriak, eta eutsiko zaie eskaintzaren erregulazioak edo erabaki akademiko jakin batek eskatzen dituen plan edo jarduketa espezifikoei.

16.–Inklusioa, irisgarritasuna, berdintasuna eta desberdintasun indibidualei erantzutea.

Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei edo aniztasunerako arretari lotutako atalak printzipio hauen arabera eguneratuko dira: inklusioa, berdintasun materiala, ekitatea, irisgarritasun unibertsala eta diskriminaziorik eza, eta desberdintasun indibidualen eta hezkuntza- edo prestakuntza-laguntzako berariazko premietarako arreta.

Programazioak irisgarritasun-, egokitzapen-, laguntza- eta koordinazio-irizpide orokorrak ezarriko ditu. Pertsona jakin bati dagozkion neurri indibidualak dokumentatuko dira horretarako aurreikusitako euskarrietan, eta ez dira programazioan osorik erreproduzitu beharko, ez eta beharrezkoa ez den diagnostiko edo bereziki babestutako daturik jaso ere.

Bereizi egin beharko dira curriculum- eta konpetentzia-erreferenteak eta ondorio akademikoak aldatzen ez dituzten sarbide-, partaidetza- edo prozedura-egokitzapenak, batetik, eta araudi aplikagarriaren arabera berariazko baimen baten bidez bakarrik egin daitezkeen curriculum-aldaketak, bestetik.

17.–Informazioa ematea ikasleei eta, egoki denean, familiei edo legezko ordezkariei.

Programazioak edo hark bideratzen dituen ohiko bitartekoek aukera eman beharko dute ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 63.etik 65.era bitarteko artikuluek eskatzen duten informazioa emateko, honako hauek barne: ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak, prozedurak eta tresnak, aurreikusitako ebidentzia motak, balorazio- eta kalifikazio-irizpideak, errekuperazioa, ondorio akademikoak dakartzaten bertaratzeari edo parte-hartzeari buruzko betebeharrak, enpresako prestakuntzaren eragina, integritate akademikoaren eta teknologien erabilera baimenduaren baldintzak, eta berrikuspen- eta erreklamazio-prozedurak.

Ez da beharrezkoa izanen informazio hori guztia dokumentu batean baino gehiagotan kopiatzea, baldin eta eman badaiteke dokumentu komun baten bidez, plataforma baten bidez, edo informazio hori behar bezala eta koherentziaz ezagutzea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko arrunt erabilerrazen bidez.

18.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.

Eskaintzak enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza jasotzen duenean, programazioak haren tratamendua birformulatu beharko du, prestakuntza- eta ebaluazio-prozesuaren izaera bakar eta integratuaren arabera.

Horretarako, honako hauek aurreikusi beharko ditu, aplikagarria den horretan:

a) Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzearen plangintza orokorra, eta ikaskuntza-emaitzekin, konpetentziekin edo lotutako prestakuntza-jarduerekin duen erlazioa.

b) Tutoretzen, irakasle arduradunen eta esku hartzen duten gainerako pertsonen arteko koordinazio-, jarraipen- eta komunikazio-prozedurak.

c) Ingurune batean eta bestean sortutako ebidentziak eskuratu, lekualdatu, integratu eta baloratzeko mekanismoak.

d) Enpresaren balorazioak hartzea ebaluazio-prozesu bakarraren testuinguruari eginiko ekarpen gisa, automatikoki zenbakizko kalifikazio bihurtu gabe eta jatorriagatik ehuneko finko bat esleitu gabe.

Programazioak ez du bikoiztu beharko banakako prestakuntza-planaren eduki osoa, ez eta beste dokumentu korporatibo batzuena ere, baldin haien arteko erreferentzia edo koordinazio nahikoa badago.

IV. KAPITULUA.–EZ DAUDENEAN SARTU BEHARREKO ELEMENTUAK

19.–Ikaskuntza-ebidentziak eta ebaluazio-koherentzia.

Programazioak identifikatu beharko ditu lortu nahi diren ikaskuntza- eta jardun-ebidentzia mota garrantzitsuak, eta aukera eman beharko du ikaskuntza-emaitzekin eta ebaluazio-irizpideekin duten erlazioa berreraikitzeko.

Lokalizagarria izan beharko du, funtzionaltasun handieneko egituraren bidez, honako hauen arteko koherentzia-kateak: ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak, jarduerak, ebidentziak, tresnak eta prozedurak, balorazio-irizpideak eta, kasua bada, kalifikazio-irizpideak eta ebaluazio-erabakiak. Ez da beharrezkoa izanen elementu horiek epigrafe independenteetan antolatzea, baldin programazioak aukera ematen badu argi eta garbi identifikatzeko.

20.–Ingurune desberdinetako ebidentziak integratzea.

Ikaskuntza ingurune batean baino gehiagotan egiten denean, programazioak aurreikusi beharko du nola lortzen, komunikatzen, integratzen eta baloratzen diren horietako bakoitzetik datozen ebidentziak ebaluazio-prozesu bakar baten barnean, arreta berezia jarriz enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari, kasua bada.

21.–Trazabilitate nahikoa eta dokumentuen proportzionaltasuna.

Programazioak identifikatu beharko du, zuzenean edo erabiltzen diren euskarri korporatiboetara igorriz, zer erregistro, dokumentu edo sistemak ahalbidetuko duten ebaluazio-erabaki garrantzitsuak arrazoizko eran funtsatzea eta berreraikitzea.

Aurreikuspen horrek ez du eskatuko bereizi gabe gorde edo erreproduzitu daitezela prestakuntza-prozesuan sortutako jarduera, ebidentzia, komunikazio edo erregistro guztiak, ez eta datu bera euskarri batean baino gehiagotan bikoiztu dadila ere.

22.–Orientazioa, akonpainamendua eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.

Dagoeneko aurreikusita ez dagoenean, behar diren jarduketa orokorrak sartuko dira laguntzeko, akonpainamendua egiteko, orientatzeko, prestakuntza- eta lanbide-ibilbidea bertan behera uztea prebenitzeko eta hartan jarraitzeko, bai eta tutoretzarekin eta dagozkion orientazio-zerbitzuekin koordinatzekoak ere.

23.–Baliozkotzeak, aitortzak eta salbuespenak.

Programazioak, beharrezkoa denean, irizpide orokor bat izanen du edo aplikatu beharreko prozedura korporatibora igorriko du, ahalbidetzeko baliozkotzeak, aitortzak eta salbuespenak beren ondorio akademiko propioekin integra daitezen ibilbidean, jada aitortuta dauden elementuak berriz ebaluatu gabe eta ondorioak gehitu edo murriztu gabe.

24.–Integritate akademikoa, benetakotasuna eta teknologia digitalen erabilera.

Programazioak ezarri edo erreferentziatu beharko ditu integritate akademikoari eta ebidentzien benetakotasunari aplikatu beharreko baldintza orokorrak, barne direla laguntzei, baliabide teknologikoei eta adimen artifizialeko sistemei buruzko arauak, ikaskuntzaren balorazioan eragina izan dezaketenean.

Ikastetxeak protokolo komun nahikoa duenean, haren erreferentzia nahikoa izanen da, eta modulu, proiektu edo eskaintzaren baldintza edo salbuespen espezifikoak bakarrik zehaztu beharko dira programazioan.

25.–Jarduteko aukerak izateko berme indartua, hala behar denean.

Gertatzen denean ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 9.10 artikuluan jasotako kasua, behar den aurreikuspena jasoko dute ebaluazioaren programazioak eta jarraipenak, berma dadin ordezkaritza txikia duen sexua modu efektibo, orekatu eta estereotiporik gabean iristen dela ikaskuntza-emaitzei lotutako jardun-aukeretara.

Berme hori zehazteko, baliatzen ahalko dira zikloko edo eskaintzako aurreikuspen komun bat eta jarraipen proportzionatu eta, ahal dela, agregatu bat, bereziki babestutako daturik sartu gabe eta kalifikazio- edo emaitza-kuotarik ezarri gabe.

V. KAPITULUA.–EGOKITZAPENAREN FORMALIZAZIO DOKUMENTALA

26.–Bi mailatako egokitzapena.

Kargak murrizteko eta bikoiztasunak saihesteko, egokitzapena, behar denean, bi maila osagarritan antolatzen ahalko da:

a) Ziklo, departamentu edo eskaintzaren gehigarri komun bat, hainbat programaziori aplikatzekoa, berdinak edo funtsean komunak diren arau eta aldaketetarako.

b) Programazio bakoitzaren doikuntza espezifiko bat, bakarrik moduluaren, esparruaren, proiektuaren edo eskaintzaren ezaugarri zehatz batzuen mende dauden elementuetarako.

Gehigarri komunean argi eta garbi identifikatu beharko da zer programaziori aplikatzen zaien, eta haien osagaitzat hartuko da adierazitako datatik aurrera.

27.–Gehigarri komuna izan dezakeen edukia.

Besteak beste, honako aldaketa hauek formalizatzen ahalko dira batera, partekatuak direnean:

a) Aurreko araubidetik datozen ebaluazio-sistema bikoitz orokorra eta ehuneko-mugak baztertzea.

b) Printzipio komunak ebaluazio jarraitu, integratu eta konpetentzialeko eta errekuperazioko eredu berrian.

c) Irizpide komunak: inklusioa, irisgarritasuna, berdintasuna, diskriminaziorik eza eta trazabilitatea.

d) Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren ebidentziak koordinatzeko, jarraipena egiteko eta integratzeko zirkuitu orokorra.

e) Prozedura eta bide komunak ikasleentzako informazioan, integritate akademikoan eta teknologien erabileran.

f) Irizpide komunak: baliozkotzeak, aitortzak, salbuespenak, orientazioa eta prestakuntza- eta lanbide-jarraitutasuna.

28.–Programazio bakoitzaren doikuntza espezifikoak.

Egokitu beharreko aurreikuspen propioak dituenean bakarrik aldatu beharko da banaka programazio bat; bereziki, honako hauek: atalase edo haztapen espezifikoak, ebidentzia motak, balorazio- edo kalifikazio-irizpideak, edukiak edo tenporalizazioa, ikaskuntza-emaitzak edo enpresako prestakuntzarekin lotutako ebidentziak, tresna bereziak edo errekuperazio-prozedura espezifikoak.

Esparru berriarekin bateragarria den programazio bat ez da berriz idatzi beharko arrazoi formal hutsengatik.

29.–Ez bikoizteko araua.

Egokitzapenak ez du behartuko programazio bakoitzean erreproduzitzera arauen, protokoloen, banakako planen, enpresa-dokumentuen, banakako laguntza-neurrien, aitortza akademikoko espedienteen edo jarraibide korporatiboen eduki osoa, baldin eta igorpen argi batek haien koordinazioa eta aplikagarritasuna bermatzen baditu.

Ez da erregistro gehigarririk eskatuko, halaber, baldin beharrezkoa den informazioa behar bezala jasota badago haren eskuragarritasuna, trazabilitatea eta gordetzea bermatzen duen euskarri edo sistema korporatibo batean.

30.–Adostasun agiria, bertsioaren identifikazioa eta gordetzea.

Egokitzapena epearen barnean formalizatu beharko da, I. eranskinean aurreikusitako modalitateen bidez. Adostasun agiri bakarrak ziurtatuko du programazioa berrikusi dela eta, beharrezkoa zenean, egokitzapen egokiak egin direla.

Ez da beharrezkoa izanen adostasun agiriari aldaketen zerrenda zehatza eranstea, ez eta eranskin hori erreproduzitzea ere. Programazio egokituak edo haren eranskinak bide emanen du identifikatzeko zer datatatik aurrera aplikatzen den eta zer bertsio osatzen edo ordezten duen. Hasierako bertsioa aurrekari gisa gordeko da.

31.–Egindako aldaketei buruzko informazioa.

Egokitzapen batek aldez aurretik ikasleei edo, egoki denean, haien familiei edo legezko ordezkariei jakinarazitako informazioa aldatzen badu eta benetako eragina badu ebaluazioan, kalifikazioan, errekuperazioan, deialdietan, enpresako prestakuntzan, berrikuspenean edo erreklamazioan, I. eranskinaren 16. apartatuan aurreikusitako komunikazio osagarria eginen da aldaketa aplikatu aurretik.

Ez da beharrezkoa izanen aldatu gabe dauden elementuak berriz jakinaraztea, ez eta programazio osoa igortzea ere.

32.–Laguntza-materialak.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen eskura jarriko ditu, Lanbide Heziketa ebaluatzeko gune espezifikoan, eranskin-eredu orientagarri bat, egokitzapena egiaztatzeko zerrenda bat, adostasun agiriaren eredu eguneratua, VI. eranskina garatzen duen eredu korporatibo editagarria eta eranskin hau aplikatzea errazteko beharrezkoak diren gainerako material komunak.

Material horiek laguntzakoak izanen dira, eta ezin izanen dute gehitu nahitaezko edukirik, ebaluazioari buruzko foru agindu berrian eta ebazpen honetan ezarritakoez bestelakorik.

VI. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO PROGRAMAZIOETARAKO ERREFERENTZIAZKO EGITURA

A, B, C, D eta E graduak

Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 23.3 artikuluaren babesean, eranskin honek erreferentziazko egitura korporatiboa garatzen du Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzen programazioetarako. Eska daitezkeen edukiak antolatzen ditu eta aurkitzeko moduan jartzen ditu, baina ez du arau-aurkibide zurrunik ezartzen, eta ez du behartzen erreferentzia bidez balio osoz sar daitekeen informazioa erreproduzitzera.

1.–Ereduaren xedea, izaera eta ondorioak.

1. Eranskin honetan aurreikusitako egitura erreferentziazko eredu bat da, A, B, C, D eta E graduetako eskaintzen programazioak egiteko, antolatzeko, berrikusteko eta gainbegiratzeko, ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren esparruko Lanbide Heziketaren Sistemaren barnean.

2. Ereduaren xedea da antolakuntza komun, argi eta lokalizagarria erraztea aipatutako foru aginduaren 21.etik 23.era bitarteko artikuluetan eta XII. eranskinean ezarritako gutxieneko edukietarako, bai eta eskaintza bakoitzari aplika dakizkiokeen gainerako curriculum-, antolakuntza- edo ebaluazio-aurreikuspenetarako ere.

3. Eranskin honetan araututako egitura ez da nahitaez hitzez hitz kopiatu beharreko aurkibide itxia. Egitura, izen edo antolakuntza baliokideak erabiltzen ahalko dira, baldin eta eska daitezkeen eduki guztiak zalantzarik gabe identifikatzeko aukera ematen badute, programazioaren, prestakuntza-garapenaren eta ebaluazioaren arteko koherentziari eusten badiote eta eduki horiek behar bezala gainbegiratzea ahalbidetzen badute.

4. Programazioa antolatzen ahalko da eskaintza oso baterako, lanbide-modulu baterako, esparru baterako, proiektu intermodular baterako, espezializazio-ikastaro baterako, zenbait elementu integraturako edo beste xede baliokide baterako, baldin eskaintzaren araudiak eta antolakuntzak horretarako aukera ematen badute.

5. Egitura hori erabiltzeko, ez da beharrezkoa izanen datuak, dokumentuak, protokoloak, planak, ebidentziak edo erregistroak bikoiztea, baldin eta beste euskarri batzuetan balio osoz jasota badaude eta programazioarekin modu argi eta trazagarrian lotu badaitezke.

2.–Aplikazio printzipioak.

Eranskin honen araberako programazioak egiteko eta antolatzeko, printzipio hauei jarraituko zaie:

a) Esparru komuna eta proportzionaltasuna. Egitura komuna izanen da A, B, C, D eta E graduetarako, eta garapen-maila eta xehetasuna izanen dira eskaintza bakoitzaren izaeraren, iraupenaren, modalitatearen, konplexutasunaren eta ondorioen araberakoak.

b) Irekitasuna eta modulartasuna. Antolatzeko hainbat modu hartzen ahalko du programazioak, eta eduki komunak eta espezifikoak konbinatzen ahalko ditu, baldin eta eska daitezkeen elementuak argi eta garbi aurkitzea zaintzen badu.

c) Baldintzapeko aplikazioa. Bakarrik garatu beharko dira eskaintzari, modalitateari, programazioaren xedeari eta antolakuntza zehatzari aplikatu beharreko blokeak, edukiak edo aurreikuspenak.

d) Ez bikoiztea eta berrerabiltzea. Eduki komunak sartzen ahalko dira dokumentu, protokolo edo bloke partekatuei dagokien igorpen, lotura edo erreferentzia baten bidez, 6. apartatuan ezarritako baldintzetan.

e) Arau-erreferentea eta irakaskuntza-erabakia bereiztea. Ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak, konpetentziak eta aginduzko gainerako erreferenteak curriculumak ezarritako baldintzetan gordeko dira; emaitza horien zehaztapena, kontestualizazioa, sekuentziazioa, garapen metodologikoa, ebidentziak eta balorazio-irizpideak arau-esparru aplikagarriaren barneko programazioari dagozkio.

f) Ebaluazio koherentzia. Programazioak aukera eman beharko du modu ulergarrian berreraikitzeko zer erlazio dagoen honako hauen artean: ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak, prestakuntza-jarduerak, ebidentziak, tresnak eta prozedurak, balorazio-irizpideak, eta, egoki bada, kalifikazioa eta ebaluazio-erabakiak.

g) Inguruneak integratzea. Prestakuntza-prozesua ingurune batean baino gehiagotan egiten denean, enpresa edo pareko erakundea barne, programazioak aurreikusi beharko du ingurune horiek koordinatzea eta ebidentziak prestakuntza- eta ebaluazio-prozesu bakar batean integratzea.

h) Informazioa sartzea eta babestea. Programazioan jasoko dira aplikatzekoak diren inklusioko, berdintasun materialeko, ekitateko, irisgarritasun unibertsaleko eta diskriminaziorik ezeko irizpide orokorrak, eta saihestuko da euskarri indibidualizatuetan dokumentatu beharreko datu pertsonalik edo bereziki babestutako daturik sartzea.

i) Trazabilitate nahikoa eta jasangarritasuna. Programazioak identifikatuko ditu zer informazio eta euskarri behar diren erabaki garrantzitsuak funtsatzeko eta berreraikitzeko, dokumentua banakako jarduketa edo ebidentzien erregistro zehatza bihurtu gabe.

j) Bertsioa. Programazioak aukera eman beharko du identifika daitezen bertsio aplikagarria, haren aplikazio-data, arduradunak eta, egoki denean, sartutako edo lotutako erreferentzia komunak.

3.–Programazioaren eskaintzara eta xedera egokitzea.

1. Programazioak, gutxienez, honako hauek identifikatu beharko ditu, edukia zehazteko beharrezkoa denean: eskaintzaren gradua, programazioaren mota eta xedea, irakasteko modalitatea eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzarik egotea edo ez egotea.

2. Edukia eta xehetasun maila eskaintzaren izaerara egokituko dira. Eskaintza laburrek edo antolakuntza-konplexutasun txikiagokoek ez dute automatikoki errepikatu beharko heziketa-zikloen edo iraupen handiagoko beste eskaintza batzuen berezko hedadura edo xehetasun maila.

3. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 11.2 eta 13.3 artikuluekin bat, hartutako antolakuntzaren eta metodologiaren arabera bi lanbide-modulu, esparru, proiektu edo bestelako prestakuntza-elementu edo gehiago modu integratuan garatzen direnean baliatuz erronkak, proiektu intermodularrak, prestakuntza-egoerak edo baterako ikaskuntzako beste metodologia batzuk, programazio integratu bakarra egiten ahalko da, inplikatutako elementuak jasoko dituena, horietako bakoitzerako dokumentu-programazio independenteak egin behar izan gabe.

Programazio integratuak errespetatu beharko ditu curriculuma eta barnean hartzen dituen moduluen edo elementuen ikaskuntza-emaitza guztiak, eta aukera emanen du argi eta garbi identifikatzeko horietako bakoitzari dagozkion ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta gainerako curriculum-erreferenteak, bai eta horiek prestakuntza-jarduerekin, ebidentziekin, tresnekin eta prozedurekin, balorazio-irizpideekin eta, hala badagokio, kalifikazio-irizpideekin eta ebaluazio-erabakiekin duten lotura ere.

4. Programazio integratua erabiltzeak ez du aldatuko lanbide-moduluen edo ebalua daitezkeen gainerako elementuen identitatea, ez curriculumaren aldetikoa, ez akademikoa, ez eta irakasleei eta irakasle-taldeari esleitutako ebaluazio- eta kalifikazio-erantzukizunak ere. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 19.3 artikuluarekin bat, lanbide-modulutan ez diharduten metodologiak erabiltzen direnean, kalifikazioak lanbide-moduluen arabera lekualdatuko dira ebaluazio-dokumentu ofizialetara, aplikatu beharreko araudian ezarritako moduan.

5. Eskaintzaren gradua, modalitatea, iraupena, antolakuntza edo ezaugarriak direla-eta aplikagarriak ez diren edukiak ez dira atal hutsen bidez garatu edo justifikatu beharko; hala ere, eredu teknikoek ez-aplikagarritzat jotzen ahalko dituzte.

6. Gradu, modalitate edo eskaintza bakoitzaren oinarrizko araudian, curriculum-araudian edo araudi espezifikoan ezarritako espezialitateak zuzenean aplikatuko dira, eta egitura horren edozein formulazio orokorren gainetik egonen dira aurreikuspen propioa eskatzen dutenean.

4.–Erreferentziazko programazio-eredua.

Erreferentziazko programazio-eredua egituraturik dago jarraian ageri diren hamar bloke funtzionaletan. Programazioaren ordena edo izena 1.3 apartatuaren arabera aldatzen ahalko da, baldin eta eduki aplikagarria lokalizagarria eta koherentea bada.

4.1. 1. blokea. Identifikazioa eta kontestualizazioa.

a) Eskaintza, gradua, ikasturtea, modalitatea eta erreferentziazko curriculuma identifikatzea, bai eta programazioaren xede zehatza ere.

b) Arduraduna edo arduradunak identifikatzea eta, kasua bada, parte hartzen duen irakasle-taldea ere bai.

c) Eskaintza, antolakuntza, baliabideak, instalazioak, ekipamenduak eta ikaskuntza-inguruneak testuinguru adierazgarrian kokatzea, bai eta plangintza egiteko beharrezkoak diren ikasleen alderdi orokorrak ere, behar gabeko datu pertsonalik sartu gabe.

d) Aipatzea igorpen edo berrerabilpen bidez sartzen diren dokumentu, bloke edo aurreikuspen komunak.

4.2. 2. blokea. Curriculum-erreferenteak eta konpetentzien garapena.

a) Ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpide aplikagarriak, errespetatuz aginduzko izaera eta dagokien curriculum-elementuarekiko lotura.

b) Lanbide konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, eta, behar denean, helburuak edo eska daitezkeen beste curriculum- edo prestakuntza-erreferente batzuk.

c) Erreferenteen arteko erlazioa eta programazioak eskaintzaren konpetentzia-garapen globalari egiten dion ekarpena.

d) Programazio integratuetan, argi eta garbi identifikatzea lanbide-modulua, esparrua, ikaskuntza-emaitzen jatorrizko proiektua edo elementua, ebaluazio-irizpideak eta gainerako curriculum-erreferenteak.

4.3. 3. blokea. Prestakuntza-prozesuaren edukiak, sekuentziazioa eta garapena.

a) Aplikatu beharreko curriculumean aurreikusitako edukiak, haien zehazpenarekin, kontestualizazioarekin, eguneratzearekin eta, hala dagokionean, sekuentziazioarekin, errespetatuko delarik dagokion araudiak esleitzen dien izaera aginduzko edo orientagarria. Eduki orientagarriak ikaskuntza-emaitzak eskuratzearen zerbitzura jarriko dira, eta ez dira izanen, beren horretan, ebaluazio-, kalifikazio- eta gainditze-erreferente autonomoak; aginduzko izaera duten eduki eta jakintzek izaera horri eutsiko diote.

b) Prestakuntza-prozesua antolatzea baliatuz unitateak, blokeak, proiektuak, erronkak, prestakuntza-egoerak edo erabilitako metodologiarekin koherentea den beste egitura bat, modu bakarra inposatu gabe antolakuntza didaktikorako.

c) Emandako sekuentziazioa eta tenporalizazioa honako hauetan: eskaintza, irakaskuntzako eta ikaskuntzako metodologia eta estrategiak eta prestakuntza-jarduera garrantzitsuak.

d) Baliabideak, materialak, espazioak, ekipamenduak, ingurune fisiko edo birtualak eta programazioa garatzeko garrantzitsuak diren gainerako antolakuntza-baldintzak.

4.4. 4. blokea. Ikaskuntzaren eta konpetentzien garapenaren ebaluazioa.

a) Lortu nahi diren ikaskuntza- eta jardun-ebidentzia motak, Ikaskuntza-emaitzen eskurapena eta lotutako konpetentzien garapena baloratzeko. Programazioak ez du jaso beharko prestakuntza jasotzen ari den pertsona bakoitzaren benetako ebidentzien inbentariorik.

b) Ebidentziak lortzeko, antolatzeko eta interpretatzeko aurreikusitako tresnak eta prozedurak, egokiturik ikaskuntza-emaitzetara, ebaluazio-irizpideetara, metodologiara eta prestakuntza-jardueretara.

c) Balorazio-irizpideak eta, hala behar denean, kalifikazio-irizpideak, bide ematen dutenak ebidentziak interpretatzeko eta ebaluazio-erabakiak modu globalean, integratuan, testuinguruan kokatuta eta behar bezala funtsatuta zehazteko. Haztapenak erabiltzen ahalko dira ikaskuntzen curriculum-garrantziak hala justifikatzen duenean, baina ez da eskatuko pisu jakin bat tresna bakoitzeko, eta ezin izanen dute ordeztu lortutako ikaskuntzaren balorazio profesionala.

d) Koherentzia honako hauen artean, halako moduan, non ez baita matrize edo formatu bakar bat eskatzen erlazio hori berreraiki ahal izateko: ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio-irizpideak, prestakuntza-jarduerak, ebidentziak, tresnak eta prozedurak, balorazio- edo kalifikazio-irizpideak eta ebaluazio-erabakiak.

e) Ikaskuntza-ingurune bat baino gehiago dagoenean, behar diren mekanismoak ingurune horietatik datozen ebidentziak batera lortzeko, lekualdatzeko, integratzeko eta baloratzeko.

f) Aurreikustea laguntza-, errefortzu-, errekuperazio- eta hobekuntza-jarduketak, integratuko direnak irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesu arruntean, egiteke dauden ikaskuntzak eskuratzeko eta ebidentzia garrantzitsu berriak lortzeko.

g) Ikasleei eman beharreko informazioa ebaluazioaren funtsezko elementuei buruz eta erabilitako bideei buruz, berrikuspen- eta erreklamazio-aurreikuspenak barne, aplikagarria denean, programazio osoa erreproduzitu beharrik gabe.

h) Zuzenean edo erreferentzia bidez identifikatzea ebaluazio-erabakien trazabilitate nahikoa bermatzen duten euskarri arruntak, erregistroen inbentario zehatz bat ezarri gabe.

i) Aplikatu beharreko protokoloaren baldintzak, edo haietarako igorpena, ebidentzien benetakotasunari buruz, integritate akademikoari buruz eta laguntzen, baliabide teknologikoen edo adimen artifizialeko sistemen erabilerari buruz, ebaluazio-prozesuaren baliozkotasunean eragina izan dezaketenean.

4.5. 5. blokea. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza.

1. Bloke hau sartuko da bakarrik baldin eta programazioaren xede den eskaintzak edo elementuak enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza barne hartzen badu.

2. Aplikagarria denean, programazioak honako hauek jasoko edo erreferentziatuko ditu:

a) Enpresaren edo pareko erakundearen parte-hartzearen plangintza orokorra eta inguruneen arteko prestakuntza-banaketa.

b) Lanbide-inguruneari lotutako ikaskuntzaren, konpetentzien, jardueren edo ikaskuntzen emaitzak, eskaintzari dagokion moduan.

c) Koordinazio-, jarraipen-, komunikazio- eta akonpainamendu-prozedurak ikastetxearen, enpresa edo pareko erakundearen eta tutoretzez eta ebaluazio-prozesuaz arduratzen diren pertsonen artean.

d) Lanbide-ingurunean sortutako ebidentziak lortzeko, lekualdatzeko, integratzeko eta baloratzeko mekanismoak, ebaluazio-prozesu bakarraren barnekoak.

e) Enpresak edo pareko erakundeak parte hartzeko modua, informazioa, ebidentziak eta balorazioak emanez dagozkion eginkizunen barnean, esleitu gabe kalifikazio autonomorik edo ehuneko finkorik balorazioaren enpresa-jatorri hutsagatik.

f) Eskaintzaren prestakuntza-planaren aipamena eta, hala dagokionean, banakako prestakuntza-planarena edo pertsonalizatuarena, programazioan haren eduki indibidualizatua erreproduzitu gabe.

4.6. 6. blokea. Inklusioa, irisgarritasuna, berdintasuna eta laguntzak.

a) Irizpide orokorrak inklusiorako, berdintasun materialerako, ekitaterako, irisgarritasun unibertsalerako eta diskriminaziorik ezerako, bai eta desberdintasun indibidualei eta hezkuntza- edo prestakuntza-laguntzako premia espezifikoei arreta ematekoak ere.

b) Irizpide orokorrak sarbide-baldintzak, parte-hartzea, formatuak, denborak, laguntzak edo tresnak egokitzeko, beharrezkoa denean, aldatu gabe ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak, konpetentziak, gainditzeko baldintzak edo ondorio akademikoak, salbu eta aplikatzekoa den araudiak curriculum-aldaketetarako espresuki baimendutako kasuetan.

c) Programazioan aurreikus daitezkeen laguntza- eta pertsonalizazio-neurri orokorrak, igorpena eginez banakako euskarrietara neurri zehatzak daudenean, hala saihesturik diagnostikoak, txostenak edo bereziki babestutako datuak bikoiztea.

d) Ebaluazioari buruzko foru agindu berriaren 9.10 artikuluan jasotako kasua gertatzen denean, behar den aurreikuspena, berma dadin ordezkaritza txikia duen sexua modu efektibo, orekatu eta estereotiporik gabean iristea ikaskuntza-emaitzei lotutako jardun-aukeretara, jarraipen proportzionatua eginez eta kalifikazio- edo emaitza-kuotarik ezarri gabe.

4.7. 7. blokea. Ikaskuntzen integrazioa eta koordinazioa.

a) Irakaskuntza- eta tutoretza-koordinazioko mekanismoak, programazioa koherentziaz garatzeko beharrezkoak direnak.

b) Integrazioa lanbide-moduluen, esparruen, proiektuen, erronken, jarduera intermodularren edo beste elementu batzuen artean, egoki denean, barne dela programazioaren baterako antolakuntza, 3. apartatuaren araberako programazio integratua erabiltzen denean.

c) Ebaluazio-irizpideak eta -jarduerak koordinatzea, errespetatuz irakasle titularren erantzukizun espezifikoa eta aplikatu beharreko araudiak irakasle-taldeari esleitutako talde-eskumenak.

d) Enpresa edo pareko erakundearekin koordinatzea, hala behar denean. Gauzatzen ahalko da eskaintzaren zirkuitu komun bati erreferentzia eginez eta behar diren berezitasunak bakarrik zehaztuz.

e) Irizpide orokorrak, ibilbidean integratzeko baliozkotzeen, aitortzen, salbuespenen eta bestelako egoera akademikoen ondorioak, balio osoz aitortu dena berriro ebaluatu gabe.

4.8. 8. blokea. Orientazioa, akonpainamendua eta jarraitutasuna.

a) Prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen jarraitutasuna sustatzeko jarduketa orokorrak.

b) Akonpainamendu-, laguntza- eta orientazio-neurriak, eta neurri horien koordinazioa tutore, hezkuntza-orientatzaile eta lanbide-orientatzaileekin, hala behar denean.

c) Behar diren jarduketak bertan behera uztea prebenitzeko eta eskaintzan jarraitzen, aurrera egiten eta hura bukatzen laguntzeko.

d) Eskaintza laburretan edo konplexutasun txikiagokoetan, bloke hau zehazten ahalko da ikastetxe, entitate edo eskaintzaren aurreikuspen komunak aipatuz, nahikoak direnean.

4.9. 9. blokea. Beste curriculum- edo antolakuntza-elementu aplikagarri batzuk.

Bloke honetan, bakarrik sartuko dira curriculumaren, modalitatearen, antolakuntza-araudiaren edo eskaintzaren ezaugarrien arabera eska daitezkeen elementu gehigarriak, aurreko blokeetan behar bezala integratu ez badira. Besteak beste, barnean hartzen ahalko ditu: hezkuntza-jarduera osagarriak, zeharkako elementuak, oinarrizko mailako esparruen berezitasunak, modalitate birtual edo erdipresentzialen baldintza espezifikoak, proiektu intermodularra, hautazkotasuna edo curriculum- edo antolakuntza-arloko beste espezialitate batzuk.

4.10. 10. blokea. Programazioaren jarraipena, ebaluazioa eta hobekuntza.

a) Programazioaren jarraipena egiteko prozedura eta aldizkakotasuna, eskaintzaren izaeraren eta iraupenaren arabera.

b) Jarraipeneko adierazle edo erreferentzia erabilgarriak eta proportzionatuak, aplikatu beharreko araudiak edo jarraibideek eskatzen dituztenean. Saihestuko da katalogo unibertsal bera ezartzea eskaintza guztietarako.

c) Behar den prozedura hauek identifikatzeko: desbideratze garrantzitsuak, egindako doikuntzak, eta programazioa eta irakas-praktika hobetzeko proposamenak.

d) Programazioaren eguneratzeen identifikazioa, dagokion bertsioaren eta dataren bidez.

5.–Baldintzapean aplikatu beharreko arauak.

1. Eranskin honetako blokeen eta edukien aplikazioa zehaztuko da eskaintzaren ezaugarri objektiboetatik eta programazioaren xedetik abiatuta. Baldintza bat betetzen ez bada, ez da beharrezkoa izanen apartatu espezifiko bat garatzea, ez dela aplikagarria justifikatzeko.

2. Enpresa edo pareko erakunde bateko prestakuntzari buruzko blokea aplikatuko da prestakuntza hori eskaintzaren edo programatutako elementuaren zati denean bakarrik.

3. Kasua bakoitza gertatzen denean bakarrik sartuko dira honako hauei buruzko aurreikuspen espezifikoak: 9.10 artikuluko bermea, modalitate birtuala edo erdipresentziala, proiektu intermodularrak, hautazkotasuna, zeharkako elementuak edo beste espezialitate batzuk.

4. A, B eta C graduetako eskaintzetan eta beste eskaintza labur batzuetan, bloke komunen garapen mailak izan beharko du iraupenaren eta konplexutasunaren araberakoa, eta aurreikuspen jakin batzuk erreferentzia komunen bidez zehazten ahalko dira, nahikoak direnean.

5. D eta E graduetan, egiturak aukera emanen du konbina daitezen ziklo, ikasturte edo eskaintzako aurreikuspen komunak eta lanbide-moduluaren, esparruaren, proiektu intermodularraren edo beste elementu baten zehaztapen espezifikoak, horrela saihestuta beharrezkoak ez diren erreprodukzioak.

6.–Berrerabiltzea, igorpena egitea eta ez bikoiztea.

1. Programazio batean baino gehiagotan komunak diren edukiak sartzen ahalko dira erreferentzia eginez ikastetxearen, departamentuaren, zikloaren, eskaintzaren edo entitatearen bloke, protokolo, plan, dokumentu korporatibo edo aurreikuspen partekatuei; betiere, erreferentzia horrek bide eman beharko du edukia, bertsioa, data eta aplikazio-eremua argi eta garbi identifikatzeko.

2. Erreferentzia komun bat erabiltzeak ez du salbuetsiko programazioan beharrezko zehaztapen espezifikoak sartzetik, baldin eta lanbide-moduluaren, ingurunearen, proiektuaren, taldearen, modalitatearen, esparruaren edo eskaintzaren ezaugarri berezien mende badaude.

3. Eduki komun baten aldaketek aukera eman beharko dute jakiteko noiztik diren aplikagarriak eta zer programaziori eragiten dien bertsio bakoitzak, haietan guztietan testu bera erreproduzitu beharrik gabe.

4. Programazioan ez dira honako hauek sartuko, behar-beharrezkoa ez bada behintzat: banakako ebidentzia errealak, kalifikazioak, beste euskarri batzuetan zaindutako errubrika osoak, banakako prestakuntza-planak, diagnostikoak, bereziki babestutako datuak dituzten neurri indibidualizatuak eta baliozkotze-, aitortza- edo salbuespen-espedienteak.

5. Informazioa dagoeneko jasota dagoenean sistema korporatiboetan edo balio osoz onetsitako edo ikastetxe edo entitatera sartutako dokumentuetan, haren erreferentzia erabiltzen ahalko da transkripzio berri baten ordez, baldin eta sarbidea bermatzen bada programazioa egin, aplikatu, berrikusi edo gainbegiratu behar duten pertsona eta organoentzat.

7.–Bertsioa, aplikazioa eta garapen teknikoa.

1. Programazio bakoitzak bide eman beharko du identifika daitezen haren bertsioa, aplikazio-data, arduraduna edo arduradunak eta, kasua denean, haren zati diren erreferentzia komunak.

2. Programazio baten eguneratzeek behar adinako trazabilitatea mantendu beharko dute, halako moduan, non zehazten ahalko baita zer bertsio zen aplikagarri berrikusten edo erreklamatzen den jarduketaren edo erabakiaren datan.

3. Hezkuntza Departamentuko organo eta zerbitzu eskudunek garatzen eta eguneratzen ahalko dituzte txantiloi editagarriak, formularioak, Educaren funtzionalitateak, betetzeko laguntzak, katalogoak, automatismoak, kodeketak, bistaratze-arauak, automatikoki betetzeko mekanismoak eta gainerako elementu tekniko edo instrumentalak.

4. Aurreko apartatuan aurreikusitako garapen teknikoek gorde beharko dituzte ebaluazioari buruzko foru agindu berrian eta eranskin honetan ezarritako egitura eta arau substantiboak, lagundu beharko dute informazioa berrerabiltzen eta kargak murrizten, eta ezin izanen dute sortu gutxieneko eduki berririk, betebehar material gehigarririk, erregistro bikoitzik edo aplikatu beharreko araudian aurreikusi gabeko betekizun akademikorik.

5. Eredu teknikoek aurkezpena egokitzen ahalko dute eskaintzen ezaugarrietara, ezkutatu edo automatikoki identifikatzen ahalko dituzte aplikagarriak ez diren edukiak, eta errazten ahalko dute eskuragarri dauden curriculum-datuak edo datu korporatiboak sartzea, aldatu gabe. irakasleek programatu behar diren irakaskuntza-erabakien gainean duten erantzukizuna.

6. Programazioak onetsi eta ikuskatzean, kontuan hartuko dira eskatutako edukien presentzia, nahikotasuna, koherentzia eta aplikagarritasuna, eta ez tituluen, epigrafeen, taulen edo formatuen identitate formala proposatutako programazio-ereduarekiko.

7. 2026-2027 ikasturtean, dagoeneko egindako programazioak egitura horretara egokituko dira ebazpen honen V. eranskinaren arabera, eta eredu hori onesteak ez du behartzen ebaluazioari buruzko foru agindu berriarekin bateragarriak diren programazioak osorik berregitera.

Iragarkiaren kodea: F2612990