212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2547/2026 EBAZPENA, urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait irakasle titular izendatzen dituena.

Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu betetzeko sarbide lehiaketarako izendatutako hautaketa-batzordeek eginiko proposamenak –sarbide lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen 2026ko maiatzaren 25eko 1170/2026 Ebazpenaren bidez, eta 2026ko maiatzaren 30ean argitaratu zen BOEn–, eta proposatutako interesdunek egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 32. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Honako hauek unibertsitateko irakasle titular izendatzea:

–Jorge Urrestarazu Vidart, unibertsitateko irakasle titular gisa 6497 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Landare Ekoizpena jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari dago atxikia.

–Maider Pérez de Villarreal Zufiaurre, unibertsitateko irakasle titular gisa 6498 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Zientzia Esperimentalen Didaktika jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailari dago atxikia.

–Silvia Vera Salas, unibertsitateko irakasle titular gisa 6499 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Kimika Organikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailari dago atxikia.

–Itsaso Elizalde Beiras, unibertsitateko irakasle titular gisa 6500 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Erizaintza jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari dago atxikia.

–María Soria Oliver, unibertsitateko irakasle titular gisa 6502 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Psikologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari dago atxikia.

–Hanne Roothooft, unibertsitateko irakasle titular gisa 6504 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza-arlokoa da, ingeleseko hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari dago atxikia.

–Carlos Daniel Ciriza Mendívil, unibertsitateko irakasle titular gisa 6505 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Zientzien Didaktika jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari dago atxikia.

–Igor Saenz Abarzuza, unibertsitateko irakasle titular gisa 6506 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Musika jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari dago atxikia.

–Elisabetta Mazzilli, unibertsitateko irakasle titular gisa 6508 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Zuzenbide Zibila jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.

–Carlos Quemada Mayoral, unibertsitateko irakasle titular gisa 6511 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Analisi Matematikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.

–Cédric Marco Detchart, unibertsitateko irakasle titular gisa 6512 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.

–Marta Cildoz Esquíroz, unibertsitateko irakasle titular gisa 6514 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.

–Paula Gordaliza Pastor, unibertsitateko irakasle titular gisa 6516 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.

–Guzmán Santafé Rodrigo, unibertsitateko irakasle titular gisa 6517 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.

–María Elena Aramendía Muneta, unibertsitateko irakasle titular gisa 6522 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.

–Gustavo Marcos Matas, unibertsitateko irakasle titular gisa 6523 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.

–José Manuel Mansilla Fernández, unibertsitateko irakasle titular gisa 6524 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.

–Santiago Sánchez Alegría, unibertsitateko irakasle titular gisa 6525 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.

–José Carlos Urroz Unzueta, unibertsitateko irakasle titular gisa 6528 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Makina eta Motor Termikoak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.

–Gustavo Adolfo Vargas Silva, unibertsitateko irakasle titular gisa 6530 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingurune Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.

–Pedro María Villanueva Roldán, unibertsitateko irakasle titular gisa 6531 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingeniaritza Proiektuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.

–Diego López Torres, unibertsitateko irakasle titular gisa 6533 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Teknologia Elektronikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari dago atxikia.

–Pablo Zubiate Orzanco, unibertsitateko irakasle titular gisa 6534 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Teknologia Elektronikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari dago atxikia.

–Paloma Fernández Rasines, unibertsitateko irakasle titular gisa 6535 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Antropologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxiki.

–Lohitzune Zuloaga Lojo, unibertsitateko irakasle titular gisa 6539 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Soziologia jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.

–Patricia Amigot Leache, unibertsitateko irakasle titular gisa 6540 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.

–María Jesús Rivera Escribano, unibertsitateko irakasle titular gisa 6541 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.

–Leyre Azpilicueta Fernández de las Heras, unibertsitateko irakasle titular gisa 6546 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Seinalearen Teoria eta Komunikazioak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari dago atxikia.

Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko urriaren 7an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2613166