212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2363/2026 EBAZPENA, 2026ko irailaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Raquel Conde Arribas Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko laguntza unitateko koordinatzaile kargutik kentzea xedatzen da, eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko abenduaren 23an emandako 2788/2025 Ebazpenaren bidez, Raquel Conde Arribas Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko laguntza unitateko koordinatzaile izendatu zuten, bitarteko gisa.

2026ko irailaren 7ko eskabide baten bidez, Raquel Conde Arribasek aditzera eman zuen kargu horri uko egiten ziola, eta karguan aritzeko azken eguna 2026ko irailaren 30 izanen zela.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa kontuan harturik –testu hori 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen–, izendapenak zer organok egin dituen, organo horrek modu librean baliogabetzen ahalko ditu izendapenak.

Bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiak 7.1 artikuluan ezartzen duenez –arautegi hori Gobernu Kontseiluaren 2018ko ekainaren 19ko erabaki baten bidez onetsi zen, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko otsailaren 17an hartutako beste erabaki baten bidez aldatu–, izendapen libreko lanpostu bat betetzeko izendatu den edo unitate organiko baten buru edo zuzendari izan den funtzionario batek bere lana uzten duenean, pertsona horrek berehala itzuli beharko du berari dagokion mailaren eta izendapenaren berezko funtzioak betetzera, jatorrian atxikia zegoen eremu organikoaren barrenean.

Lanpostura itzuliko denaren atxikimendu eremuan lanpostu huts bat baino gehiago baldin badago aldi baterako kontratazio bidez beteta, eremu horretan zerbitzuak aldi baterako ematen denbora gehien eta etenik gabe daraman pertsonak betetzen duen lanpostua esleituko zaio. Kasu honetan, interesduna Ikastegien eta Sailen Atalari atxikita zegoen burutza lanpostuan hasi baino lehen.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa kontuan hartuta, bidezkoa da interesdunari 778 zenbakidun lanpostua esleitzea (administrazioko ofiziala, Laguntza Administratiboko 4. Unitateari atxikia), 2026ko urriaren 1ean.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Raquel Conde Arribas Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko laguntza unitateko koordinatzaile kargutik kentzea, zeina Laguntza Administratiboko 4. Unitateko lanpostua baita, hark hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. 2026ko irailaren 30a izanen da kargu horretan aritzeko azken eguna.

Bigarrena.–Raquel Conde Arribasi 778 zenbakiko lanpostua esleitzea (administrazioko ofiziala, C mailakoa), Ikastegien eta Sailen Ataleko Laguntza Administratiboko 4. Unitateari atxikia, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Ikastegien eta Sailen Ataleko buruari eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko irailaren 21ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2612938