1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3277/2026 EBAZPENA, urriaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jaime Martín Martínez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, sistema informatikoetako goi mailako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 2968/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3805/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3327/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako betebeharrak betetzeaz gainera hautapen prozesua gainditu eta deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: urtarrilaren 22ko 223/2026 Ebazpena, apirilaren 23ko 1385/2026 eta ekainaren 29ko 2116/2026 Ebazpena.
Azken izendapena egin ondoren, Iosu Eder Lezaun Echauri jaunak, txanda irekiko izangaiak, ez du plazaren jabetza hartu.
Deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen duenez, aipatutako epean –eta ezinbesteko kasuetan izan ezik– plazaz jabetzen ez diren izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoa bete behar da; hala, hori oinarri hartuta, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen 2026ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 29koan, eta bertan sartu zen gaindituen zerrendan hurrengoa agertzen den izangaia.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Jaime Martín Martínez jauna, txanda irekiko izangaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, eta 844 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea. Lanpostu hori atxikia dago Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari, eta Iruñean du destinoa.
2. Xedatzea ezen izendatu den izangaiak Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Horrekin batera, interesdunari jakinaraztea ebazpena, eta adieraztea horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2613158