212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2026ko irailaren 21eko bileran hartutako erabakia.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Bigarrena.–Villatuertako bake epaile titularra: Carlos María Esparza Remírez jauna.

Laugarrena.–Bidaurretako bake epaile titularra: Fernando Arrondo Arbilla jauna.

Seigarrena.–Torres del Ríoko ordezko bake epailea: Borja Gil Ruiz jauna.

Izendatzeko erabaki horien aurka, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2026ko urriaren 6an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J2613059