2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, udal hirigintza-araudia egokitzeko, tegi urbanoak erabilera toleratu gisa sar daitezen hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzatietan. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, udal hirigintza-araudia egokitzeko. Hala, tegi urbanoak erabilera toleratu gisa sartu nahi dira hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzatietan.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, hala aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Obanosen, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
HIRI-JARDUKETARAKO PLAN BEREZIA, UDAL PLAN OROKORRAREN ARAUDIKO 28. ETA 29. ARTIKULUAK ALDATZEKO, UC-1, UC-2, UC-3 ETA UC-7 UNITATEETAN ETA AE-1 ETA AE-10 BITARTEKO EXEKUZIO-EREMUETAN, TEGI URBANOAK ERABILERA TOLERATU GISA SARTZEKO
1.–Sustatzailea eta egileak.
Obanosko Udal Plan Orokorraren araudiaren 28. eta 29. artikuluak aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezi hau honako honek eskatuta idatzi da:
Obanosko Udala - IFKa: P-3118300-G.
Helbidea, jakinarazpenetarako: Foruen Plaza, 1, 31151 Obanos (Nafarroa). Telefonoa: 948 344 030.
Hauek dira txostenaren idazleak:
Francés Arquitectos SLP. Patxi Francés Olloqui Rosa Francés Olloqui. Paret Pintorearen plaza 2, 1.B. 31008 Iruña - Telefonoa: 948 197 112.
2.–Lanen xedea.
Dokumentu honen xedea da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Foru Legearen testu bateginaren 61.2 artikulua kontuan izanik, hiri-jarduketarako plan berezi bat idaztea, hizpide duena familia bakarreko etxebizitza bakartuaren edo binakakoaren tipologia duten bizitegi-unitateen erabileren araudia. Zehazki, UC-1, UC-2, UC-3 eta UC-7 unitateak dira, bai eta AE-1 eta AE-10 bitarteko exekuzio-eremuak ere, guztiak ere Obanosko Udal Plan Orokorreko hiri-lurzoru finkatukoak.
Proposatzen da hiri-jarduketarako plan berezi bat izapidetzea, tegi urbanoak erabilera toleratua izan daitezen familia bakarreko etxebizitzen eraikuntzen beheko solairuetan edo eraikin osagarri exentuetan.
Obanosko Udalaren ekimena da hiri-jarduketarako plan berezia, 1. puntuan jasotzen den bezala.
3.–Plan bereziaren justifikazio teknikoa, objektiboa eta hirigintzakoa.
2025. urtean, herritarrek behin eta berriz eskatu dute oilategi txikiak paratzea Obanosko hirigunean. Eskari hori berria da, eta ez dago berariaz araututa Udal Plan Orokorrean. Udalaren ustez, Udal Plan Orokorreko artikuluren bat aldatuz gero, bateragarriak izan daitezke, interes orokorrei kalterik egin gabe, egungo bizimodua eta biztanleen premia berri horiek, ez hain aspaldikoa den bizimodu tradizionalago bati heltzen diotenak, Obanoseko hirigunearen barnean. Horra hor hiri-jarduketarako plan berezi hau sustatzeko arrazoia.
Aldaketak proposatzen du baimena ematea tegi urbano txikiak paratzeko Obanosko hiriguneko familia bakarreko etxebizitzetako beheko solairuetan, helburua izanik erabilera horien eskariari erantzutea, uste baita bateragarriak izan daitezkeela bizitegi-erabilerekin udalerriko hiriguneko zenbait tokitan.
Animalia horiek edukitzeak herritarrei enbarazurik eragin ez diezaien, 28.2 artikulua gehitzen da. Bertan, "tegi urbanoak" definitzen dira, eta baimendutako espezieak, edukiera eta instalazio horien gehieneko neurriak zehazten dira.
Aldaketak proposatzen du hiri-lurzoruan erabilera xehatu berri bat onartzea, eta, beraz, hiri-jarduketarako plan berezi gisa izapidetu behar da.
4.–Indarra duen hirigintzako araudia.
UC-1, UC-2, UC-3 eta UC-7 unitateen eta AE-1 eta AE-10 bitarteko exekuzio-eremuen erabilera-araubideak, zeinak definituta baitaude udalaren hirigintza-planaren araudiko 29. artikuluan.
Gaur egun indarrean dagoen Udal Plan Orokorraren testu bateginaren Araudiaren 29. artikuluan, aldaketa honen xede diren UC-1, UC-2, UC-3 eta UC-7 unitateetako eta AE-1 eta AE-10era bitarteko exekuzio-eremuetako erabilera-araubideei dagokienez, idazketa hau jasotzen da:
II. KAPITULUA HIRI-LURZORU FINKATUAREN ETA EXEKUZIO-EREMUEN HIRIGINTZAKO ARAU XEHATUAK |
29. ARTIKULUA.–HIRI LURZORU FINKATUKO HIRIGINTZAKO ARAU XEHATUAK |
UC-1 UNITATEA. ALDE ZAHARRA |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA ETA ERAIKIN OSAGARRI BATERAGARRIAK. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: BEHEKO SOLAIRUAN, ERABILERA NAGUSIA, BIZITEGIA, BILTEGIA ETA NEKAZARITZAKO JARDUERARI LOTUTAKO INSTALAZIOETAKOA, ZERBITZUETAKOA ETA ESKULANETAKO LANTEGI TXIKIAK. ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
UC-2 UNITATEA. FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA BAKARTUAK |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA ETA ERAIKIN OSAGARRI BATERAGARRIAK. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: BEHEKO SOLAIRUAN, ERABILERA NAGUSIA, BIZITEGIA ETA ZERBITZUETAKOA ETA ESKULANETAKO LANTEGI TXIKIAK. ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
UC-3 UNITATEA. FAMILIA BAKARREKO BINAKAKO ETXEBIZITZAK |

UC-7 UNITATEA. FAMILIA BAKARREKO BINAKAKO ETXEBIZITZAK |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: NAGUSIAREKIN BATERAGARRIAK ETA BEH. SOLAIRUAN BIZITEGIAK, ZERBITZUAK ETA ARTISAUTZAKO LANTEGI TXIKIAK. ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
BIZITEGI-ERABILERAKO EXEKUZIO-EREMUAK. AE-1, AE-2, AE-3, AE-4, AE-5, AE-6, AE-7, AE-8, AE-9 ETA AE-10 |
ERABILERA BALDINTZAK Ondorio guztietarako, kontuan hartuko dira behin betiko onetsitako garapenerako bitartekoetan ezarritako determinazioak. Udal Planak bere egiten ditu garapenerako bitartekoak, haren zatitzat hartuta, eta araudi maila ematen dio lurzoru mota hauetako erabilerari aplikatzeko. |
5.–Proposaturiko hirigintzako araubidea.
Proposatzen da hiri-lurzoruari buruzko hirigintza-arau orokorretan 28.2 artikulua sartzea, non honela definituko baitira tegi urbanoak:
28.2 artikulua. Tegi urbanoak.
Araudi honen ondorioetarako, tegi urbanotzat hartuko dira etxeko erabilerarako eta kontsumorako diren tegi txikien instalazioak, lotuta ez daudenak inongo jarduera ekonomikoari eta hirigunean arazorik sortzen ez duten animalia-espezieak dituztenak.
Espezie hauek baimentzen dira: oilarrik gabeko oiloak, untxiak eta zakurrak. Animalia kopuru hau izaten ahalko da, gehienez:
- 10 oilo, oilarrik gabe.
- 5 untxi.
- 3 zakur, 3 hilabetetik gorakoak.
Eraikin nagusiko beheko solairuan kokatuko dira, edo eraikin exentu batean; kasu horretan, 15 m²-ko azalera izanen dute gehienez.
Hiri-lurzoruan tegi diren eraikuntzek hiri-lurzoruaren gaineko ordenantza bete beharko dute.
ERABILEREN GAINEKO ARAUDIA ALDATZEA UC-1, UC-2, UC-3 ETA UC-7 UNITATEETAN ETA AE-1 ETA AE-10 BITARTEKO EXEKUZIO-EREMUETAN.
Proposatzen da TEGI URBANOAK ERABILERA TOLERATU gisa sartzea, UC-1, UC-2, UC-3 eta UC-7 unitateetako familia bakarreko etxebizitzen beheko solairuetan eta AE-1 eta AE-10era bitarteko exekuzio-eremuetan.
Erabilera xehatua da, erabilera orokorra aldatzen ez duena; beraz, ez die eragiten determinazio egituratzaileei.
Unitate horien erabilera toleratuen zerrendan sartzen da tegi urbanoen erabilera. Hona hemen:
UC-1 UNITATEA. ALDE ZAHARRA |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA ETA ERAIKIN OSAGARRI BATERAGARRIAK. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: BEHEKO SOLAIRUAN, ERABILERA NAGUSIA, BIZITEGIA, BILTEGIA ETA NEKAZARITZA-JARDUEREKIN LOTUTAKO INSTALAZIOAK, BAITA ZERBITZUAK, TAILER TXIKIAK ETA TEGI URBANOAK ERE (HALAKOTZAT HARTUKO DIRA HIRI-LURZORUARI BURUZKO HIRIGINTZA-ARAU OROKORREN 28.2 ARTIKULUAN EZARRITAKO BALDINTZAK BETETZEN DITUZTENAK). ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
UC-2 UNITATEA. FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA BAKARTUAK |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA ETA ERAIKIN OSAGARRI BATERAGARRIAK. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: BEHEKO SOLAIRUAN, ERABILERA NAGUSIA, BIZITEGIA, BILTEGIA ETA NEKAZARITZA-JARDUEREKIN LOTUTAKO INSTALAZIOAK, BAITA ZERBITZUAK, TAILER TXIKIAK ETA TEGI URBANOAK ERE (HALAKOTZAT HARTUKO DIRA HIRI-LURZORUARI BURUZKO HIRIGINTZA-ARAU OROKORREN 28.2 ARTIKULUAN EZARRITAKO BALDINTZAK BETETZEN DITUZTENAK). ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
UC-3 UNITATEA. FAMILIA BAKARREKO BINAKAKO ETXEBIZITZAK |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA ETA ERAIKIN OSAGARRI BATERAGARRIAK. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: BEHEKO SOLAIRUAN, ERABILERA NAGUSIA, BIZITEGIA, BILTEGIA ETA NEKAZARITZA-JARDUEREKIN LOTUTAKO INSTALAZIOAK, BAITA ZERBITZUAK, TAILER TXIKIAK ETA TEGI URBANOAK ERE (HALAKOTZAT HARTUKO DIRA HIRI-LURZORUARI BURUZKO HIRIGINTZA-ARAU OROKORREN 28.2 ARTIKULUAN EZARRITAKO BALDINTZAK BETETZEN DITUZTENAK). ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
UC-7 UNITATEA. FAMILIA BAKARREKO BINAKAKO ETXEBIZITZAK |
ERABILERA BALDINTZAK ERABILERA NAGUSIA: BIZITEGIA ETA ERAIKIN OSAGARRI BATERAGARRIAK. ERABILERA BALIOKIDEA: EKIPAMENDUA. ERABILERA TOLERATUAK: BEHEKO SOLAIRUAN, ERABILERA NAGUSIA, BIZITEGIA, BILTEGIA ETA NEKAZARITZA-JARDUEREKIN LOTUTAKO INSTALAZIOAK, BAITA ZERBITZUAK, TAILER TXIKIAK ETA TEGI URBANOAK ERE (HALAKOTZAT HARTUKO DIRA HIRI-LURZORUARI BURUZKO HIRIGINTZA-ARAU OROKORREN 28.2 ARTIKULUAN EZARRITAKO BALDINTZAK BETETZEN DITUZTENAK). ERABILERA DEBEKATUAK: GAINERAKO GUZTIAK. |
BIZITEGI-ERABILERAKO EXEKUZIO-EREMUAK. AE-1, AE-2, AE-3, AE-4, AE-5, AE-6, AE-7, AE-8, AE-9 ETA AE-10 |
ERABILERA BALDINTZAK Ondorio guztietarako, kontuan hartuko dira behin betiko onetsitako garapenerako bitartekoetan ezarritako determinazioak. Udal Planak bere egiten ditu garapenerako bitartekoak, haren zati gisa bailiran, eta araudi maila ematen dio lurzoru mota hauetako erabilerari aplikatzeko. Behin betiko onetsitako garapen tresnetan ezarritakoez gain, beheko solairuan erabilera toleratutzat hartuko dira tegi urbanoak, hau da, hiri-lurzoruari buruzko hirigintza-arau orokorren 28.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. |
6.–Iraunkortasun ekonomikoari buruzko memoria.
Proposamenean, azaldu den bezala, Udal Plan Orokorreko zenbait unitateren araudia aldatu gogo da, erabilera toleratuen artean etxeko tegi txikiak sartzeko, hiri-lurzoruari buruzko hirigintza-arau orokorren 28.2 artikuluan ezarritako baldintzetan. Beraz, pentsatzen da proposatutako jarduketak oso eragin txikia izanen duela ogasun publikoan, eta izatekotan, positiboa izanen litzateke.
7.–Mugikortasun jasangarria eta irisgarritasuna.
Hiri-jarduketarako plan berezi honetan proposatutako aldaketak ez du eraginik hiriguneko mugikortasun jasangarrian, ez eta irisgarritasunean ere.
8.–Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua.
Hiri-jarduketarako plan bereziaren proposamenak, zeinak erabilera-araubidea aldatzen baitu UC-1, UC-2, UC-3 eta UC-7 unitateetan eta AE-1 eta AE-10 bitarteko exekuzio-eremuetan, ez du ingurumen-eraginik, baimentzen diren tegiak txikiak direlako, eta, beraz, ez da kontuan hartzen.
Ulertzen da ezarritako determinazioek ez dutela ukipen nabarmenik sortzen ingurumen-balioetan eta dakartzaten ukipenak bateragarriak direla klima-aldaketaren ikuspegitik.
9.–Partaidetzako prozesuaren ondorioak.
Hiri-jarduketarako plan berezi honen partaidetza-planean jaso zen bezala, bilera baterako deia egin zen udaletxean (2015eko maiatzaren 29an, 12:00etan), eragile interesdunei Udalaren ekimena azaltzeko. Bilera horretara María Aránzazu Hernández Lacalle alkatea eta hiri-jarduketarako plan berezia idatzi zuen Patxi Francés Olloqui arkitektoa joan ziren.
Ez zen interesdunik aurkeztu; beraz, ordu erdi bat igarota, bilera amaitutzat eman zen.
Interesdunen iradokizunak jasotzeko ireki zen 20 eguneko epean, ez zen inolako iradokizunik aurkeztu.
10.–Ondorioa.
Hiri-jarduketarako plan berezi honetan proposatzen den arau-aldaketak hiri-lurzoruko antolamendu xehatuko determinazioei eragiten die. 2017ko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.6 artikuluak dioenez, hiri-lurzoruari buruzko hirigintza-determinazioen aldaketa guztiak hiri-jarduketarako plan berezi baten bitartez izapidetuko dira.
Hiri-jarduketarako plan berezi hau izapidetu beharko da bat etorriz 2017ko Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin.
Obanosen, 2026ko ekainaren 1ean.
Sin.: Patxi Francés Olloqui. Arkitektoa/hirigilea.
Sin.: Rosa Francés Olloqui. Arkitektoa/hirigilea.
Iragarkiaren kodea: L2613058