2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 569. eta 570. lurzatietan. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak 2026ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 569. eta 570. lurzatietan. Ricardo Salinas Astráinek eta Mario Joaquín García Marquések sustatu dute, eta xedea da barne lerrokadurak kentzea (orain daude bi lurzatien arteko muga amankomunetik 2,50 metrora), familia bakarreko binakako bi etxebizitza egiteko.
Aipatutako erabakia argitara ematen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke honen aurka:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluei (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
Obanosen, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613041