2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 100. lurzatian. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 100. lurzatian, xede duena aldatzea 2025-12-10ean behin betiko onetsitako xehetasun-azterketan jasotako lerrokadurak. Olatz Tirapu Ardaizek eta Gaizka Elizondo Lanak sustatu dute, eta Iraida Pérez Celayk eta Maite Loyola Senosiainek idatzi.
Aipatutako erabakia argitara ematen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke haren aurka:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluei (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
Obanosen, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613011