2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUSKIZKO KONTZEJUA
Eskaerak, lortzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua eta herri-larreen aprobetxamendua
Muskizko Kontzejuak, 2026ko urriaren 12an egindako bilkuran, erabaki du prozedura bat irekitzea, herritarrei adjudikatzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua eta herri-larreen aprobetxamendua, jarraikiz baldintza-agiriari; hots, honako honi: baldintza-agiria, arautzen duena Muskizko laborantzako herri-lurren eta herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa.
15 egun naturaleko epea irekitzen da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesa duten bizilagunek eska dezaten dagokien herritarrentzako aprobetxamendua, uste baldin badute betetzen dituztela eskatzen diren baldintzak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Eskabideak aurkeztu beharko dira Imozko Udalaren erregistro orokorrean, adierazita zer aprobetxamendu eskatzen den, eta behar diren agiriak erantsirik, frogatzeko betetzen direla araudi aplikagarrian eskatzen diren baldintzak.
Muskitzen, 2026ko urriaren 14an.–Kontzejuko burua, Xabier Carrascón Erice.
Iragarkiaren kodea: L2613262