2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga borondatez ordaintzeko epea. 2026ko bigarren seihilekoa
Aditzera ematen da 2026ko azaroaren 15ean bukatuko dela borondatezko epea 2026ko bigarren seihilekoko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahalko dira Murchanteko Udalaren edozein banku-kontutan.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko azaroaren 16an kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak hasiko dira.
Murchanten, 2026ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2613106