2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 39. lurzatian. Behin betiko onespena
Iturengo Udalak, 2026ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 3. poligonoko 39. lurzatiko xehetasun-azterketa. Sustatzailea Beñat Espinosa Olasagasti da.
Xehetasun-azterketa erakustaldi publikoan egon zen, 2026ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13koan, argitaratu eta gero, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.
Iturenen, 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612925