1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
256/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Carlota Angulo García andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Ataleko buru.
Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren.
Foru dekretuaren 54. artikuluak ezartzen duenez, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak, foru dekretu horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Carlota Angulo García andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Ataleko buru. Izendapenak 2026ko urriaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Carlota Angulo García andreari, eta igortzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.
Iragarkiaren kodea: F2613228