212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen 2 plaza. Izendapen-proposamena

2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14koan, deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen 2 plaza. Hala, hautaprobak egin ostean, kalifikazio-epaimahaiak Maribel Hernández Estrada eta María Lourdes Iraizoz Urdaniz izangaien aldeko proposamena egin du, haiek baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak. Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea epaimahaiak honako izangai hauen kontratazioari buruz egindako proposamena:

IZANGAIEN IZEN-DEITURAK

LORTUTAKO PUNTUAK

MARIBEL HERNÁNDEZ ESTRADA

86.45

MARÍA LOURDES IRAIZOZ URDANIZ

78.12

Bigarrena.–Proposatutako izangaiei eskatzea, izendapen-proposamen hau argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, aurkez ditzatela deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak (deialdia argitaratu zen 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an).

Hirugarrena.–Ebazpen hau proposaturiko izangaiei jakinaraztea, eta argitara ematea deialdian adierazitako bitartekoak baliatuz.

Cadreitan, 2026ko urriaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Erica Sola Mombila.

Iragarkiaren kodea: L2613019