212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Oposizio-lehiaketa, bete dadin sukaldeko ofizialaren plaza huts bat (C maila). Kontratatzeko proposamena

San Adriángo Udaleko alkateak, 2026ko maiatzaren 26an emandako 222. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sukaldeko ofizialaren plaza huts bat (C mailakoa), lan-araubide finkoan eta San Adriángo Udalean aritzeko (deialdia 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n). Horiek horrela, alkateak, 2026ko urriaren 2an, kalifikazio-epaimahaiak proposatuta eta betez deialdiaren oinarriak, erabaki du Raúl Etxeberria Murillo kontratatzea, lan-araubide finkoan, betetzeko plaza huts hori; izan ere, izangai horrek eskuratu zuen puntuaziorik handiena hautapen-prozesuan.

Raúl Etxeberria Murillok 2026ko urriaren 19an jabetu beharko du plazaz, jarraikiz deialdiaren 9.3 oinarriari.

Kontratatzeko erabakiaren ebazpenaren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

b) Lan demanda, 2 hilabeteko epean, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Aferen Atalean (txandaren arabera dagokiona), jarraikiz urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluari (Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legea), urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

San Adriánen, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2612945