212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen bi plaza, funtzionarioen araubidean. Izendapena

Murchanteko Udalak, Alkatetzaren 2026ko urriaren 7ko 255/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen funtzionario izendatzea Ainhoa Pórtoles del Puerto eta Claudia Patricia Gómez Trochez, haiek atera baitute puntuaziorik handiena. Hori dena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari, honako honetan: deialdia, bete daitezen, oposizio-lehiaketa bidez, administrari-ofizialen bi plaza, funtzionarioen araubidean (argitaratu zen 2026ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ean).

Halaber, ezarri da 2026ko azaroaren 4an jabetu beharko dutela plazaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Murchanten, 2026ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2613116