2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Oposizio-lehiaketa, betetzeko lantegi-eskolako eta enplegu-lantegiko zuzendari plaza bat Izendapen-proposamena
Alkatetzaren 1085/2026 Ebazpena.
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 6ko 482. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lantegi-eskolako eta enplegu-lantegiko zuzendari plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko (plazak 8.1 kodea du plantilla organikoan, zeina argitaratu baitzen 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an). Hala, deialdian xedatutako hautapen-prozesua amaituta, epaimahaiak Alicia Álvarez Gonzalez izangaiaren aldeko izendapen-proposamena egin du, prozesuko proba guztiak egin eta gero hura izan delako puntuaziorik handiena eskuratu duena.
Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 7. oinarrian gaindituen zerrendari eta izendapen-proposamenari buruz araututa dagoenarekin eta epaimahaiaren izendapen-proposamenarekin, alkatetza honek hau
ERABAKI DU:
Lehenbizikoa.–Proposatzea Alicia Álvarez Gonzalez izenda dadila Lizarrako Udaleko funtzionario, lantegi-eskolako eta enplegu-lantegiko zuzendariaren lanpostuan aritu dadin (8.1 kodea Lizarrako Udalaren plantilla organikoan), berak eskuratu baitu puntuaziorik handiena, probak gainditu dituzten izangaien artean.
Bigarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 7.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.
Laugarrena.–Udalbatzari berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2026ko irailaren 29an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2612866