2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Oposizioa, zerbitzu anitzetako enplegatuarena. Kontratazioa
Corellako Udaleko alkate Gorka García Izalek 1338/2026 Ebazpena eman du; hona hemen:
Aintzat hartuz deialdia, oposizio bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoko araubidean eta errelebo-kontratuaren modalitatean, harik eta erretiro partziala hartzen duen langilea behin betiko erretiratzen den unera arte, 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren babesean (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, onesten duena Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina). Plazak 58 zenbakia dauka Corellako Udalaren plantilla organikoan.
Aintzat hartuz, deialdiaren 7. oinarriarekin bat, kalifikazio-epaimahaiak proposatu duela José Antonio Mateo Gonzalez kontratatzea lan-kontratu finkoko araubidean, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia baita.
Aintzat hartuz Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko maiatzaren 15ean hartutako erabaki baten bidez onetsitako deialdiaren 8. oinarria.
EBATZI DUT:
Lehena.–José Antonio Mateo Gonzalez kontratatzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, lan-kontratu finkoko araubidean eta errelebo-kontratuaren modalitatean, harik eta erretiro partziala hartzen duen langilea behin betiko erretiratzen den unera arte, 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren babesean (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, onesten duena Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina). Plazak 58 zenbakia dauka Corellako Udalaren plantilla organikoan.
Bigarrena.–2026ko urriaren 26an hasi beharko da lanpostuan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2613081