2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, batetik, betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Kontratatzeko proposamena
Lanpostua:
- Mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (%100). R38 plaza.
–Baldintzak frogatzea eta kontratazioa proposatzea.
Behin izangaien azken kalifikazioa bukaturik eta onetsirik (oposizio-lehiaketa, mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko), deialdiaren oinarriei jarraikiz, argitara eman zen, iragarki-taulan eta San Francisco de Asís Patronatuaren atariko deialdiaren web-fitxan, probak gainditu zituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.
Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion David Chivite Bea izangaia kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.
Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web-fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2026ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16an.
Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiak deialdian eskatutako agiriak aurkez zitzan Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.
Kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barnean, David Chivite Bea izangaiak deialdian eskatzen zen dokumentazioaren zati bat aurkeztu zuen Patronatuaren erregistro orokorrean, baina ez zuen aurkeztu deialdiaren oinarrietan eskaturiko titulurik, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinik, aintzat hartuta deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko muga-eguna.
Dokumentazioa aurkezteko epea buruturik, txostena eskatu zitzaion i3e kanpoko aholkularitza-enpresari, David Chivite Beak aurkezturiko dokumentazioa azter zezan. Txosten horretan honako hau ondorioztatzen da: "Espedienteko dokumentazioa ikusi ondoren, egiaztatutzat jotzen da David Chivite Beak ez duela betetzen titulazioari buruz deialdiaren 2.c) oinarrian ezarritako baldintza. Izan ere, Eskola Graduatuaren titulua eta prestakuntza osagarri batzuk baizik ez ditu aurkeztu, frogatu gabe Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketa edukitzea, edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulazio bat".
Hala bada, David Chivite Beak eskaturiko agiriak behar zen epean aurkeztu ez dituenez, eta horretarako behar bezala justifikaturiko ezinbesteko arrazoirik adierazi ez duenez, ezin da kontratatu, eta deuseztaturik gelditzen dira haren jarduketa guztiak, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu.
2026ko abuztuaren 26an, Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrak erabaki zuen deuseztatzea David Chivite Bea izangaia kontratatzeko izendapena, deialdian eskatzen zen titulazioa ez aurkezteagatik eta horretarako behar bezala justifikaturiko ezinbesteko arrazoirik ez adierazteagatik. Halaber, Batzarrak kalifikazio-epaimahaiari eskatu zion, deialdiaren oinarrietan jaso bezala, hutsik gelditu zen plaza bete zezala probak gainditu eta zerrendan hurrengoa zen lehenbiziko izangaiarekin.
Abuztuaren 28an, kalifikazio-epaimahaiak erabaki zuen Joaquín Chivite Pérez izangaiaren aldeko izendapen proposamena onestea; izan ere, bera da probak gainditu eta puntuaziorik handiena duen hurrengo izangaia. Hala, baldintzak egiaztatzeko izapidea abiaraztea ere erabaki zen.
Baldintzak frogatzeko agiriak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak egiaztatu du puntuazio handiena eta plaza eskuratu duen izangaiak frogagiriak aurkeztu dituela. Epaimahaiak agiriak jaso eta espedientean gehitu ditu, kontratazio-proposamenarekin batera, eta bidali dizkio Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari.
Aurreko izapidea beteta, epaimahaiak Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri dio jarraian ageri den izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera.
Kontratazio-proposamena argitara eman da toki-erakundearen atarian (deialdiari dagokion web-fitxan), Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu patronatuaren erregistro orokorraren bidez:
a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiak desgaitasunen bat alegatu badu, gainera, agiri bat aurkeztu beharko du, frogatzeko desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.
c) Zinpeko adierazpen edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.
Berariaz ohartarazten da ezen, aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkeztu ezean, izangaia ezin izanen dela kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko direla; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu. Baja beteko da gainditu dutenen zerrendan jarraian ageri denarekin.
Halaber, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrari proposamena igortzen zaio, onets dezan deialdiaren oinarrietan aurreikusitako aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.
Cintruénigon, 2026ko urriaren 2an.–Lehendakaria, Oscar Bea Trincado.
–Kontratazio-proposamena.
- Mantentze-lanetako ofiziala (R38 plaza):
- Joaquín Chivite Pérez.
- Hitzarmen kolektiboko 3. maila.
- Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
- %100eko lanaldi jarraitua. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara (telefonoa eta guardiako plusa).
Iragarkiaren kodea: L2612942