212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa). Izendapen osagarria

Deialdia argitara eman zen 2026ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

Kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2026ko urriaren 5eko 464. Ebazpenaren bidez, honako izangai hau izendatzea erabaki zuen:

JOSÉ RAMÓN MARTÍNEZ MACUA

Izendapenak 2026ko urriaren 26tik aurrera izanen du eragina.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 39.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2613014