212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Oposizioa, udaltzain-agenteen 5 plaza betetzeko. Deklaratzea borondatezko eszedentzia

Bukatu da honako honi dagokion prozesua: deialdia, bete daitezen, oposizio bidez, udaltzain-agenteen 5 plaza (argitaratu zen 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an). Hala, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin:

Alkatetzaren urriaren 25eko 1914/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau,

EBAZTEN DA:

1. Borondatezko eszedentzian deklaratzea, plaza gorde gabe, Víctor Etxeberria Carrasco, udaltzain-agenteen lanpostuan. 2026ko urriaren 2tik (lanpostuaz jabetzeko eguna) aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Hutsik gelditutako plaza (eszedentzian deklaratutako pertsonari dagokiona) beteko da hurrengo izangaiarekin, baldin hautapen-prozesua gainditu badu, betiere puntuazio-ordenaren arabera. Hori dena, bete dadin ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiari dagokion egoitza elektronikoan.

5. Sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2613039