2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Oposizio-lehiaketa, udal arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko udal arkitekto teknikoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarria betez (deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko otsailaren 5eko erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2026ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an), oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du Laura Luis Sotoren alde, hura baita gainditu duten izangaien artean bete beharreko plaza kopuruan sartzen dena.
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteko.
Berriobeitin, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2613172