1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Cadreitako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko abuztuaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03938.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103938
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra.
Erregistrokoa: Cadreitako 193 zenbakiko finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua, 3138. liburukian, 79. liburuan, 193. folioan. Erregistro kode bakarra: 31018000456062.
Hirikoa: Cadreitan kokatutako etxea, Palacio plazako sei zenbakian; behea eta solairu bat ditu. Ehun eta hogeita hamahiru metro karratuko (133 m²) azalera du. Mugakideak: sartu eta eskuinean, aipatu plazako 7 zenbakiko etxea; ezkerrean, plaza bereko 5 zenbakiko etxea; atzealdean, General Queipo de Llano kaleko 8 zenbakiko etxea; eta, aurrealdean, bere kokapeneko plaza.
Katastrokoa: Cadreitako 2. poligonoko 1354. lurzatiko 1. hiri-azpieremuko 1. eta 2. hiri-unitateei dagokie; horiek 74 metro karratu dituzte. Katastroko erref.: 310000000001526516QI.
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 16an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2613644