212. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69/2026 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Itziar Berasain Etxeberria andrea, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuko Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Ataleko Komunikazio Bulegoko burua. Nastat Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren mende dago.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Itziar Berasain Etxeberria andrea, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuko Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Ataleko Komunikazio Bulegoko burua (Nastat Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren mende dago), eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko azaroaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2026ko azaroaren 15a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutura, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urriaren 9an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2613225