209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, museoetako goi-mailako arduradunen bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren hirugarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2427/2025 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi-mailako teknikarien bi plaza gehienez oposizio bidez betetzeko (2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 15ekoa). Deialdi horretan, María Cánovas Arlegui andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du hirugarren probaren behin betiko emaitzen aurka (2026ko abuztuaren 28an argitaratuak).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko urriaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2613052