2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO BATZORDE NAGUSIA
Akats zuzenketa Iratiko Biosfera Erreserbaren Partzuergoaren estatutuen jendaurreko informazioan
2026ko irailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (179. zenbakia) argitaratu zen jendaurrean jarri zela Iratiko Biosfera Erreserbaren Partzuergoaren estatutuen aldaketa.
Iragarkiaren testuan akats bati antzeman zaionez, hori zuzendu eta osorik argitaratu da:
Zaraitzuko Batzorde Nagusiak, 2026ko abuztuaren 18an egindako osoko bilkuran, honako hau,
ERABAKI ZUEN:
1. Iratiko Biosfera Erreserbaren Estatutuak hasiera batez onestea.
2. Testua jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten; hori dena.
Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen 212.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Espedientea jendaurrean dago Zaraitzuko Batzorde Nagusiaren Idazkaritzan (Ezkaroze). Eta hau argitaratu da dagozkion ondorioak izan ditzan.
Ezkarozen, 2026ko urriaren 5ean.–Batzordeburua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2612996