2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Donezteben, 2026ko urriaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2612961