1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, honako honen aurkakoak: deialdia, Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamasei plaza betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 178/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamasei plaza betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, eta ebazpena 2026ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24koan. Deialdi horretan, 855, 1116, 1201 eta 817 PIZa duten foruzainek gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute. Bestalde, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 10ean emandako 2546/2026 Ebazpenaren bidez, uztailaren 2ko 178/2026 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzendu ziren, eta 855 PIZa duen foruzainak gora jotzeko errekurtsoa jarri du haren aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.
Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2612760