209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko Valtierrako Félix Zapatero ikastetxe publikoko eskola-jantokia ordaintzeko. Laburpena. 2026ko ikasturtea

DDBN kodea: 932873.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/932873).

Dirulaguntzen deialdia, Valtierrako Félix Zapatero ikastetxe publikoko eskola-jantokiko berariazko gastuei aurre egiten laguntzeko. Dirulaguntza zuzenduta dago ikastetxean matrikulatuta dauden seme-alaba adingabeen familiei, eta banakako ebaluazioaren araubideko laguntza da, puntuala eta subsidiarioa, ez-aldizkakoa eta borondatearen arabera ematekoa.

Valtierran, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2612923